11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Agintariek Errepublikaren alde egin zutenak salatzera bultzatzen

zuten, beldurrezko eta mesfidantzazko giroa zabalduz.

Partikularren arteko salaketak askotan erabiliak izaten ziren

kontu zaharrak garbitzeko, eta akusazio horietako asko errefusatzea

zaila zen, erakunde judizialek neke handirik ez baitzuten

hartzen egitateak argitzeko.

Behin gerra bukatutakoan errepresioaren hedadura, kartzelatutakoen

kopuruari kontu eginik egiazta daiteke. Gatazka

baino lehen preso-kopurua ez zen 10.000tik gorakoa; 1939an,

berriz, 270.000koa zen, hortik aurrera pixkanaka behera egiten

hasi zelarik. Gauzak horrela, atxiloketa-eremuak ugarituz joan

ziren Errepublikaren aldeko armadako kideak ikertzeko eta

sailkatzeko asmoz. Ebaluazio on bat lortzeko eta halaxe zigor

ziur batetik ihes egiteko altxamenduarekiko atxikipenagatik

ezagunak ziren pertsonengandik abalak lortzea ezinbestekoa

zen. 1943an 43.000 ziren atxilotutako gizon-emakumeak 70 .

Bai esparruetan bai kartzeletan bidegabekeriak, abusuak eta

torturak ohikoak ziren. Presoek jasaten zituzten pilaketa-baldintza

kaxkarrak, higienerik eza eta elikadurarik falta zirelaeta,

tifusa eta tuberkulosia eta horren antzeko gaixotasunak

erraz zabaltzen ziren, heriotza-kopuruak nabarmen areagotuz.

Hau da Jacinto Etxeberria Bárcena, 32 urteetako Pasai San

Pedroko meatzariarena; 1937/11/04ean Burgosen kartzelaratua

eta bertako kartzelan 1941/08/10ean birika tuberkulosiarengatik

hildakoa.

Halaber, torturengatik edota epaiz kanpoko exekuzioengatik

gertatutako heriotzak normalean ez ziren era horretan erregistratzen.

Agintariek orduko legeriari heltzen zioten, Ihes Legeaz

askotan baliatzen zirelarik; horrela, ihes egin nahian hil zituztelakoan

zuritu ohi zituzten heriotza haietako asko. Presoek

jasaten zituzten bizi-baldintza apalgarriek ‘barruko etsaia’

zeritzotena adoregabetzea errazten zuten, presoak berriz kristautzeko

eta berriz hezteko lana (kapilauen esku zegoena)

lagunduz 71 .

Nazional-katolizismoaren printzipio berresleetan oinarriturik,

Lanarengatiko Zigor-Erredentzio sistema bat ezarri zen.

Langileen Diziplina-Batailoiak eta Presondegi-Kolonia

Militarizatuak eratu ziren; hortaz, erregimenak eta hainbat

enpresak espetxeratuak erabili zituzten lan-esku merke gisa,

oso lan-baldintza gogorretan aritu behar zuten lanean, berreraikitze-obretan

eta herri-lan proiektuetan jardunez.

Ezkerrean: amnistia

agiria, 1990ean sinatua,

Juan Aldai Sarasolaren

alde.

Eskuinean: Besteak

beste, Angel Lorenzo

Ansolaren aurkako

salaketak. Aranzadi-

Eusko Jaurlaritzako

Gizarte Gaiene eta

Etxebizitza saila:

“Localización de documentación

de personas

privadas de libertad

durante la Guerra

Civil y la posguerra”

Aranzadi-Eusko

Jaurlaritzako Justizia,

Lan eta Gizarte

Segurantza saila

“Proyecto de investigación

y localización de

fosas de las personas

desaparecidas durante

la Guerra Civil”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!