11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

122 I

GARAIPENAREN ONDOTIK ESPAINIA INPERIALAREN

aintza aldareetara eramateko ametsetan bizi

ziren haiek lortu zuten, zigorren beldur,

Falangera edo Circulo Tradicionalistara izena

ematera joan ziren haien borondatea makurraraztea.

Lortu zuten, era berean, gizartean isiltasuna ezartzea,

hilotzaren gainean harri-lauza ezartzen den moduan. Baina

herri xeheak duintasuna galtzea, hori ez, ez zuten lortu. Ez

bakarrik pasaitarren gerra aurreko bizitza sozial eta politikoaren

indarrari esker kultura politiko hori belaunaldiz belaunaldi

transmititu zelako, baita gerratik eta gerraoste anker hartatik

bizirik atera ziren haien lekukotzak ere hala erakusten duelako

ere, fusilamendu-horman bertan, damurik batere gabe, osoosorik

eta burua tinko hiltzen jakin izan zutenez.

Garai itogarri haiek arnasberritzeko Dionisio Etxauri, Jesus

Carballo eta Josefa Martinezen oroimen bizia eta harrigarria

izan dugu lagun. Gerra, atxiloketak, lan-batailoiak, kontzentrazio-esparruak

eta espetxea gizonezkoen oroimenetan; neska txiki

baten SESBerainoko erbestea Josefaren kasuan. Uneoro xume

eta apal azaldutako oroitzapen hunkigarriak.

Hiru lekukotza hauei gehitu dizkiogu Miguel Amilibiak (beste

ahaztuetako bat) “santu laikoa” bezala definitu zuen gizon

haren azken orduak: Francisco Rabaneda Postigoren hondarreko

ibiliak, hain zuzen. Baita Jose Migel Barandiaranek bere

garaian beste erbesteratu pasaitarrekin izandako elkarrizketak

ere.

8.1 Dionisio Etxauri Garatea

Dionisio Etxauri Garatea 1917ko otsailaren 8an jaio zen

Ukarren (Nafarroa). Hamabost urte zituela etorri zen

Trintxerpera, anaiak ile-apaindegia baitzeukan bertan. Harekin

ikasi zuen lanbidea. Laurogeita hamar urte ditu egun, eta oroimen

harrigarria. Garai hartan bizitako gertaerak berritu ditugu,

urrunekoak denboran, bizi-biziak oroimenean.

“Trintxerpe, 1930ko hamarkada hartan –azaldu digu

Dionisiok–, oso desberdina zen gaurkoaren aldean. Itsasoko

jendez betea zegoen, eta jende asko beste familien etxeetan bizi

zen apopilo. Etxe batzuetan bost apopilo ezagutua nago ni.

Politikan ere mugimendu asko zegoen. 1931n manifestazio

bat izan zen, eta Guardia Zibilak sei pertsona hil zituen

Ategorrietako erlojuaren parean. Gero ere izan ziren grebak eta

gatazkak, 1934an adibidez. Sindikatu eta alderdi politiko ugari

zeuden. Hortxe zegoen UGT, hor zeuden solidarioak (ELA-STV),

hor zeuden La Union, Avance Marino, CNT, eta abar.

Francoren altxamendu militarra iritsi zenean anaiarekin nengoen.

Berak ile-apaindegia zuen Trintxerpen eta nik beste bat

Herreran. Sasoi hartan ile-apaintzaileak Egia auzoko lokal batean

elkartzen ginen, eta nazionalen tropak sartzear zeudenean,

zer egin pentsatzen hasi ginen. Geratu edo ospa egin? Bestalde,

ni, garai hartan, mamiak urturik nenbilen emakume batekin,

nire egungo emaztearekin. Egun batean hots egin zidan

Sopuertara (Bizkaia) zihoala esateko. Orduan, jakina, usoa nora,

ehiztaria hara. Anaia agurtu eta Bilbora jo nuen lagun batzuekin.

Anaia erreketea zen, eta nik uste egun haietan ospitalean

giltzurrun bat kenduta zegoelako salbatu zuen lepoa.

Francoren tropak sartu zirenean, gogoan dut Bidebietako tirozelaian

fusilatu zituztela batzuk.

Guk mendirako bidea hartu genuen, Igeldotik abiatu eta

Zumaira iritsi ginen. Han Lorenzo Bereziartuarekin egin genuen

topo. San Pedroko autobusaren kobratzaileetako bat zen bera,

baina teniente zegoen Zumaian. Galdetu zigun ea zergatik ez

gindoazen bere batailoiarekin, Lenin izenekoarekin. Herriko

jende asko topatu genuen bertan. Karakatera egin genuen lehen

irteera, Elgoibar gaineko mendi batera. Eta Arratera bigarrena,

Eibarren. Han zegoen frontea une hartan, baina atzera bota gintuzten.

Handik Larrañaga batailoira pasa ginen; bertan zegoen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!