11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zituen, bat badiaren erdian erori zen eta bestea moilan, Velasco

tabernaren parean. Abiazioa etortzen zenean sirenak jotzen

zituzten lantegietan, jendeak babesa bila zezan.

Arratsalde batean, irailak 3 edo 4 izango zituen, sindikatuan

nengoen kamioi txiki bat iritsi zenean hainbat fusilekin. Esan

zuten Irungo Ventas auzoan zegoen taldeari txanda hartu behar

zitzaiola. Fusil bat eskuratu nuen eta gero eman zizkidaten buzo

bat, eskuoihal bat, manta eta kartutxo-gerrikoak munizioarekin.

Frontean egin nuen lehen gauean harkaitz batzuen babesean

jarri ninduten guardian. Urrunean, Irun aldean, fusilen tiroak

entzuten ziren, eta kanoikadaren bat edo beste ere bai. Irunek

ezin zuen askorik iraun, armarik ez zeukaten: munizioa eskas

eta fusilak gutxi.

Eguna argitu baino lehen bila etorri zitzaizkigun, posizio hura

utzi eta Santiomendira jotzeko agindua zegoela.

Irailaren 11n etsaiak erasoari ekin zion. Inguratuta geundela

konturatu ginenean, heriosuhar utzi genuen posizioa,

Astigarraga aldera. Handik, Donostia gurutzatu eta San Pedrora

itzuli nintzen. Moilan bizpahiru ontzi besterik ez zeuden atrakatuta,

gehienak Bilbora ebakuatu baitzituzten. Gure aurrean

Iparreko eta Itsasoko ontziek osatutako pareja zegoen.

Aurrenekoan itsasoratu ginen. Lehenbailehen ateratzea zen

kontua. Bilboko portura iritsitakoan jendeak iseka egiten zigun,

koldarrak eta kakatiak, Irun eta Donostia borrokatu gabe galdu

genituela eta oilo busti batzuk bezala atera ginela korrika errekete

talde baten aurrean.

Urriaren hasieran arrantzontzi batean sartu ahal izan nuen

Gran Sol-eko kaletara, herritarrak eta Euskadiko armada –garaitsu

hartan ari zen eratzen– jatekoaren premian baitzeuden.

Lehorrera iritsirik, intendentziako batailoiaren bulegora jo

nuen. Azaldu behar izan nien CNTko txartela beste agiririk ez

nuela, Churruca eta Elcano parejan ibilia nintzela eta Gran Solen

itsasaldi bat egin genuela. Nire datu guztiak hartu ondoren,

paper bat eman zidaten Olabeagan aurkezteko. Modu horretan

egin nintzen Euskadiko intendentzia batailoiko kide.

Eguberriak baino lehentxeago, Artzentales aldera joan ginen

ganadua konfiskatu eta lerroen atzealdera bidaltzeko, etsaiaren

eskuetan eror ez zedin. Han nengoela, Berangora joan nintzen

Benito anaia bisitatzera; bera CNTren Celta batailoian sartu zen,

eta Casillan zeukaten kuartela. Ia batailoi osoa Trintxerpekoa

zen, hortik Celta izena.

Zalla izan zen hurrengo egitekoa. Han kontrolgune bat ezarri

behar genuen, baimenik gabeko merkantziak konfiskatzeko.

Bilbora bueltan, lerrokatzeko agindu ziguten une hartan kuartelean

ginen guztioi. Ehundik gora izango ginen. Haiekin guztiekin

osatu zen Ramon Pellejero Konpainia; 1936ko uztailaren

18an Bilbon erori zen lehen nazionalistaren izenarekin bataiatu

zuten. Gure lehen misioa Murguia batailoia indartzea izan zen;

horretarako jo genuen Ondarroara.

Fronte hartan nengoela, kapitainak sukaldari izendatu ninduen;

zeregin horretan aritua nintzen Zallako destakamenduan

ere. Ondarroatik Bermeora joan ginen, Sollube menditik frontea

defendatzeko.

Bilbo frankisten esku erori zenean Santander aldera joan nintzen,

intendentzia-batailoiaren bila. Castrora iritsi ginelarik, gure

batailoia Laredon zegoela jakinarazi ziguten.

Santander ere erori zen. Ahal izan nuen bezala, arrasteko

baforeak atrakatzen zuten moilara gerturatu nintzen eta haietako

batean ontziratzea lortu nuen. Gure asmoa Asturias aldera abiatzea

zen, baina laster jabetu ginen ontzia Frantziako kostaldera

zihoala. Goiz erdian Arcachonera iritsi ginen. Portuko gidariak

Francisco Rabanedak

(zutik, eskuinean)

Pasaiako faxistak

gehien kezkatzen

zituen gizon hark,

delegatu lanak egin

izan zituen Trintxerpe

futbol taldean.

C.D. Trintxerpe.

I 129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!