11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

60 I

Pasaian, Errepublikar-Sozialisten eta ANVren Batasunak

irabazi arren, eta II. Errepublika aldarrikatu arren, gizartea,

berez, ez zen hain nabarmen errepublikazalea eta iraultzailea.

Batez bestekoei erreparatuz gero, Gipuzkoan soilik hirutik

batek egin zuen Errepublikar-Sozialisten eta ANVren

Koalizioaren alde. Balio aurrerakoien pisu sinbolikoak eta

presioak gainezkatu, gainditu egin zuen gizarte osoaren

pentsamoldea. Adierazgarri izan zitezkeen herrietan eta, oro

har, Gipuzkoa osoan nabarmena izan zen gainditze hori.

Pasaia izan zen, hain zuzen, abangoardiako eta erreferentziazko

gune horietako bat.

Tesiaren egia berretsi egin zen hilabete batzuen buruan:

Espainiako Gorteetako hauteskundeetan (1931ko ekainaren

28an egindako bozetan) egiaztatu besterik ez zen egin

gure probintziaren hezurdura soziala nolakoa zen, nagusiki

kontserbatzailea, alegia. Hala, adibidez, Errepublikar-

Sozialisten eta ANVren Batasunak oso herri jakinetan besterik

ez zuen irabazi: Beasainen (%54,46), Eibarren

Jose Antonio Rodríguez Ranzek hala laburtzen du errealitatearen

eta gizartearen pentsamoldearen artean sortu zen

dibortzioa: “Axolagabekeria politiko ohikoa eta historikoa,

egiturazko ahuldadea eta jarduera mugatua, antolakunde

politikoen ezartze-geografia eta herrialdearen soziologiamapa

plurala, non landa-giroko herriek eta hiri kozkorrek

osatzen duten gehiengoa; horra zein den, laburbilduta,

1931ko udal hauteskundeak egingo diren sustratu soziopolitikoa”

22 .

Ignacio Uria diputatu izendatzea

Udal berriak sortzea beste helbururik ez zeukaten 1931ko apirilaren

12an egindako hauteskundeek. Baina haien ondoko

Errepublikak, hauteskunde berriak deitu ordez, Kudeaketa

Batzordeak izendatu zituen diputazioak osatzeko, urte bereko

apirilaren 21ean emandako dekretuz. Foru Aldundiek egiten

zituztenak egitea izan zen batzorde hauen betetzekoa.

Erabaki honen barruan izendatu zuten Gipuzkoako Kudeaketa

Batzordeko kide Ignacio Uria Etxeberria antxotarra, ANVkoa.

Ignacio Uria errepublikazale-sozialistek eta ANVk osatu zuten

koalizioko zerrendan azaldua zen hauteskundeetan, eta

Antxoko barrutiak zinegotzi hautatu zuen Pasaiako Udalerako.

Uriak aurrera eraman zituen lanen artean aipagarria da

Autonomia Estatutuaren lanketan hasieratik jardun zuen

Gipuzkoako Kudeaketa Batzordekide bakarra izan zela.

ANV barruan egin zuen ibilbideari dagokionez, alderdiko

Eskualdeko Batzordeko lehendakari izendatu zuten 1932an.

Gipuzkoako Federazioko idazkariorde izendatu zuten ELA-STV

sindikatuan 1931n.

Pasaiako alkatea izan zen 1933ko urtarrilaren 24tik maiatzaren

10era.

Matxinatuak Pasaia hartu ondoren bost urte eman zituen erbestean,

aurrena Bretainiako Saint-Lazare hirian, eta gero Parisen.

(%78,81), Hernanin (%58,59), Irunen (%76,75) eta Pasaian

(%57,49). Nolanahi ere, hautagaitza bakoitzak Pasaiako

barrutietan lortutako boto kopurua aztertuz gero, jabetuko

gara Pasai Donibanen Lizarrako Estatutuaren aldeko hautagaitzak

oso nabarmen hartu ziola gain ezkerreko hautagaitzari.

Antxon eta San Pedron bai, ezkerrekoek irabazi zuten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!