11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

sarrera egin zuen hura, uztailaren 20an abiatu zen Beorlegi

koronelaren aginduetara, Nafarroako hiriburutik Bera aldera.

Egunak joan ahala, Armadako eta erreketeen beste hainbat

konpainiarekin indartuz joan zen zutabe hau. Hilaren 23an

Aiako Arrirantz jo zuen zutabeak, baina han ondo finkatuta

zeuden tropa leialak, eta ezin izan zuten aurrera segi. Egun

batzuk geroago, ordea, gudaroste handia osatu zuen

Beorlegik: alde batetik, Ortiz zutabea elkartu zitzaien

Zaratetik, bigarrenik beste 300 gizon Los Arcos teniente koronelaren

aginduetara, eta, azkenik, 500 gizoneko hirugarren

talde bat, Pablo Diaz Duñabeitia kapitainaren aginduetara.

Aiako Arriko erresistentzia gainditu eta uztailaren 27an sartu

ziren Oiartzunen. Eta handik, Errenteria erasotzera jarraitu

zuten.

Lehen erasoa 412 gizonek jo zuten, antzua aurreneko saio

hura. Frontea herriaren inguruetan finkatu zen. Manuel

Chiapusok azaldu bezala, Errenteriaren defentsan Avance

Marino sindikatuko milizianoek bakarrik hartu zuten parte

kasik, Donostiatik eta Trintxerpetik etorritako gizonek 37 .

Asmoa zen “atzetik sartzea, Aiako Arria mendean hartzea

aurrena, eta gero, ahal zen lekuraino joatea”.

Uztailaren 30ean 800 errekete heldu ziren, Garcia Valiño

komandantea buru zutela. Hala, 1.200 lagunek hartu zuten

lekua inguru hura babesteko.

Alabaina, abuztuan zehar, erabat geldirik egon ziren fronte

honetako kideak, eta nazionalak Irun aldera joan ziren.

Trintxerpeko marinelak, berriz, euren etxeetara itzuli ziren, beraiek

aitortu zutenez “ez zeudelako prestatuta mendian ibiltzeko”.

Egun haietan –hala azaldu digu Jesus Carballo Quirogak

berak, gero osorik jasotako lekukotzan– Almirante Cervera kruzeroak

eta Velasco destroierrak kostaldean agertu zuten muturra

eta kanoikadaren bat edo beste jaurtiz. España korazatua

ere azaldu zen, eta hark hala berean eraso zion kanoikadaka

San Marko gotorlekuari.

Airetik ere egin zioten eraso gotorleku honi, abuztuan.

Itxuraz, Caproni erako hegazkinek. Lur-arraseko hegaldi horietako

batean, abuztuaren 12an zehazki, metrailak Luisa Busselo

Goikoetxea jo zuen Pasai Antxon. Etxeko balkoian lasai zegoena

metraila-zaurien ondorioz hil zen.

Oldarraldi horietan lehergailu batzuk ere bota zituzten matxinatuek:

bat badiaren erdian erori zen, eta bestea moilan,

Velasco tabernaren parean. Beste batzuk Antxon erori ziren,

baina, zorionez, ez zuten inor zauritu. Kalte larriak bai, eragin

zituzten Renteria (Oarso) kaleko eraikinetako batean.

Lehergailuek eztanda egin ez zutela ikusirik, gurdian ekarri eta

argazkiak atera zituzten antxotarrek.

Irailaren 5ean Beorlegi koronela zauritu zuten Irungo

setioan, eta handik laster hil zen, zaurien ondorioz. Mugaldeko

hiria eureganatu ondoren, altxatuek Donostia aldera jarraitu

zuten. Aurrez, ordea, gogor egin behar izan zieten

Santiagomenditik eta San Markoko eta Txoritokietako gotorlekuetatik

Donostiako sarbidea zaintzen zuten indarrei.

Santiomendi hartu zutelarik, ordea, San Markon eta

Txoritokietan zeudenek ere utzi egin zituzten gotorlekuak.

Tropa nazionalek garbi zeukaten bidea.

Irailaren 12tik 13rako gauean, nazionalak Pasaian sartu baino

ordu batzuk lehenago, Alianza Maritima-ko kideek Jata-

Mendi baporea hondoratu zuten Alaburtza inguruan. Portuko

sarbidea ixtea eta itsasontzi matxinatuen sarrera eragoztea zen

asmoa. Ez zuten, ordea, euren helburua guztiz lortu, ontzia ertzean

geratu baitzen hondaratua.

Molaren tropak 1936ko irailaren 13an sartu ziren Pasaian,

goizeko 09:30ean. Hara nola jaso zuten nazionalek Beorlegi

zutabearen operazio-kuadernoan, Pasaiako sarrera:

Goian: San Marko gotorlekuaren

goitikako ikuspegia,

frankisten bonbardaketen

helburuetako

bat.

Behean: Pasaia indar

frankistek hartu baino

ordu batzuk lehenago,

Alianza Maritima-koek

Jata mendi ontzia hondoratu

zuen Alaburtza

inguruan, faxisten ontziei

sarrera trabatzeko.

I 85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!