11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ezkerretik eskuinera,

Felipe Goikoetxea,

Ibarrakoa, eta Lucilo

Vega, Vicente Galarza,

Luis Goldarazena,

Fermin Crespo,

Andres Elosegi, Jose

Ramon Salaberria eta

Felipe Maya pasaitarrak,

Itxarkundia

batailoikoak, “Pago

Txiki” posizioan,

Legutioko su-lerroan

(Araba), 1937ko otsailean.

Felipe Maya.

86 I

“Goizeko lehen orduan Errenteria hutsik dagoelako berria

iritsi da. Hori jakinda, denbora galdu gabe, zutabe bat antolatu

da Becerra komandantearen aginduetara. Oiartzungo frontea

babesten duten konpainiek osatu dute zutabea. Inolako

erresistentziarik gabe okupatu dituzte Errenteria eta Pasaia” 38 .

Lekukotza guztiak bat datoz, beraz: Pasaiako biztanleria

itsasoz ebakuatu zuten, modu antolatuan, Bilbo aldera.

Galerna ontzia preso hartua

1936ko urriaren 15ean, Galerna ontzia atzeman zuten itsasoarmada

nazionaleko lau bouk: Alcazar de Toledo, Virgen de

Iciar, Denis eta Virgen del Carmen ontziek, hain zuzen.

Galerna-k, Vendaval-ekin batera, posta-zerbitzua egiten zuen

Baiona eta Bilbo artean; posta eta pertsonak garraiatzen

zituen.

Zer diren kontuak: PYSBE faktoriarena zen Galerna ontziko

lehen ofiziala, Jorge Martin Posadillo faxista ezaguna zen.

Camara jatetxean bizi zen lehorrean zegoenean. Egun batzuk

lehenago, hainbat lagun agertu ziren jatetxean, harengatik galdezka,

baina ez zegoenez, alde egin zuten. Hura akabatu

nahian ote zebiltzan kezkatuta, Donibaneko Batzokian eskaini

zioten aterpe Posadillori. Honek, ordea, traizio egin zien jeltzaleen

konfiantzari, eta frankistekin adostu zuen Galerna

euren esku uztea. Ontzian zihoazen, besteak beste, Jose

Ariztimuño Aitzol, Jose Juriko Zarco pilotaria, Francisco Saizar

Mujika mediku donostiarra eta ANVko afiliatua, eta Jean

Pelletier hegazkin-pilotu ezaguna. Honek bakarrik salbatu

zuen lepoa, frantses nazionalitatea zuelako. Besteak Hernanin

fusilatu zituzten, urriaren 18an, aurrez inolako epaiketarik egin

gabe.

Gaur egun zalantza gutxi dago Galerna ontziaren harrapaketa

Posadilloren bete-beteko azpikeria izan zela esateko. Alde

batetik, kontuan izan behar da bou nazionalek Pasaiako portutik

17 miliara atzeman zutela, eta Jaurlaritzak agindua emana

zuela kostatik 40 edo 50 miliara nabigatzeko, matxinatuekin

aurrez-aurrekorik saihesteko noski. Bestalde, Anacleto de

Aranaren testigantzaz gain (aurrerago jasoa dago) eta Pedro

Lekuona Baionako kontsul espainiarraren txostenaz gain, hortxe

daude Jean Pelletier pilotuaren memoriak, hor dira ontziko

hainbat marinelen adierazpenak. Zergatik geratu zen bestela

German Gomez Galerna-ren kapitaina lehorrean, ontziaren

ardura lehen ofizialaren esku utzita? Posadilloren esku, alegia.

Honek, bukea Pasaiako portura iritsi orduko, frankisten lerroetara

jo zuen.

Ez zen Galerna izan itsaso-armada frankistak harrapatutako

ontzi bakarra. Andres Perezen eta Alfredo Fraileren argazkiekin

landutako Bilbao para España (Bilbo Espainiarentzat)

film dokumentalean 12 minututan ikus ditzakegu Coveo eta

Itxaropena ontziak ere, Pasaiako moilan lotuta, umez eta

emakumez gainezka. Hauek aterpetzeko Bilbotik abiatu bai,

baina bidean harrapatu zituzten, itsas zabalean.

Fotogrametan sorospen sozialeko emakumeak ikus daitezke,

ogia eta esnea banatzen. Hala aitortu zidan zuzenean ontzi

barruko haietako batek: Antxotik atera zela eta Bilbon errefuxiatu,

handik umeak jasotzen zituzten herrialde haietako

batera joateko, baina bat-batean Pasaian azaldu zela ostera,

zer gertatzen zen ulertzen ez zuela. Eguneko otordu bakar

hura hartu ahal izateko, bai emakumeek eta bai neska-mutikoek

Viva Cristo Rey! oihukatu behar izaten zuten, bestela ez

zieten-eta jatekorik ematen. Bitarte horretan bizikleta-fabrika

zaharrean eduki zituzten, Buenavistako Alkateordetza

zaharreko atzealdean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!