11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aurkezpena

Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu

Esaera zaharrak dioenez, ‘atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu’. Eskaintza hori egin digu lan honetan Xabier

Portugalek. Benetan eskertzeko moduko eskaintza gainera. Gure herriaren historiaren jakitun izateak, gaur egungo

Pasaia hobeto ulertzeko balio duela uste dut, igarotakoa ezagutzeak etorkizuna argiago ikusten laguntzen duelako.

Kontakizun latzak agertzen dira eskuartean duzun liburu honetan. Pasa den mendeko 30. hamarkadan Pasaiak izan

zuen bilakaera ageri da. Tartean Espainiako II. Errepublika eta indar faxisten altxamendua gertatu ziren. Tamalez pasaitar

askok galdu zuen bizia urte haietan, eta biziraun zutenek gorriak ikusi zituzten.

Garai hura bizi ez genuenok ezer gutxi dakigu gure herrian gertatutakoaz. Hura bizi izan zuten senideek beldurra

hezurretaraino zuten sartua, eta oraindik ere ezer gutxi kontatzen dute garai ilun haietaz. Beldurrak, tamalez, indarrean

dirau.

Horregatik Xabierrek egindako bilketa lanak: testigantzak, prentsa artikuluak, eta artxiboetako dokumentuak, besteak

beste, gure herriaren memoria berreskuratzeko balioko dio nahi duen orori.

Modu atsegin batean, kronologikoki, pasaitarren izaera azaltzen digu egileak. Herriko industriaren garapena, arrantzaren

bilakaera, alderdi politiko eta sindikatuen lana, eta, baita egun haietako kultur mugimenduaren jarduna ere.

1931ean, itsas gizonek egindako greba baten ondorioz, Guardia Zibilak zazpi pasaitar erail zituela jakingo duzu.

Hamarkada hartako hauteskundeetako emaitzak ezagutuko dituzu Francoren tropen altxamendua gertatu arte. Pasaia

ezkertiarra eta errepublikazalea izan zela jakingo duzu. Altxamenduak, ordea, 36ko gerra ekarri zuen eta pasaitarrek

ederki sufritu zuten. Gerraren ondorioz hildako eta fusilatutako herritarren zerrenda luzea da. Luzeegia.

Xabierrek lan honetan ‘galdutako’ orduak eskertu behar ditut. Ez dut nik deskubrituko zein den Xabier Portugal. Gure

herria maitatzen duen antxotarra da, eta maitasun horrek herriaren alde lan eskerga egitera bultzatzen du. Jarrai dezala

kulturan, hezkuntzan eta herriaren historiaren berreskurapenean lanean. Bidelagun izango gara.

Azkenik, zuri irakurle, Xabierren etxeko sukaldean, su motelean, prestatutako jaki goxo baten gisa idatzitako liburu

hau gozatzeko eskaintza egiten dizut. Nik ederki gozatu dut orri bakoitzean topatu ditudan zapore guztiekin. On egin!

Maider Ziganda

Pasaiako alkatea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!