11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Donibaneko errepublikazaleak

bere egoitzaren

ondoan, gaur egun

Badiola jatetxea dagoen

horretan. Pasaiako

Udala, Isaac Prietok

emaniko argazkia.

A

3.1 1931. II. Errepublikaren

Aldarrikapena eta

Pasaian izandako

erantzuna.

RMADA MINDUTA ZEGOEN 1898AN AZKEN KOLOniak

galdu zirenez gero, nekazaritza atzeratua

zegoen oso eta berrikuntza handia behar

zuen, nazionalismoak era modernoan antolatuta

ageri ziren, iraultza sozial baten beldur

bizi zen burgesia... Arazo asko zeuzkan XX. mende hasierako

Espainiak eta, larriak okerragora egin ez zezan, estatu kolpea

jo zuen Miguel Primo de Rivera jeneralak 1923ko irailaren

13an. Konstituzioa derogatu, gerra egoera ezarri eta militarren

esku jarri zuen boterea. Zazpi urte iraun zuen Primo de

Riveraren diktadurak, harik eta Alfonso XIII erregeak sumatu

zuen arte herriak diktadurarengana zeukan arbuioa monarkiaren

sinesgarritasuna murrizten hasia zela serioski. Jeneralak

dimisioa aurkeztu behar izan zuen 1930ko urtarrilaren 28an,

erregearen konfiantza galduta.

Bi egun geroago, Alfonso XIII.ak Gobernu berria osatzeko

agindu zion Damaso Berenguer teniente-jeneralari. Halaxe

hasi zen herriak eta klase politikoak Dictablanda (Diktadura

biguna-edo) deitu zuten aldia. Konstituzio aldetik normaltasuna

ekartzea izan zuen egiteko nagusia. 1876ko Konstituzioan

aldarrikatu eta onartutako hura, eta Primo de Riveraren estatukolpeak

zazpi urte lehenago etendakoa.

Diktaduraren erortzea, oro har, pozik hartu zuen herriak,

baina Gobernuko presidente berria ahalegindu bazen ere,

oztopo franko aurkitu zituen exekutiboak. Alde batetik, gizartearen

esparru zabal batek uste zuelako Monarkiak babes handiegia

eman ziola Diktadurako Gobernuari, eta horrek mesfidantza

sortzen zuen Estatuko hierarkia gorenekiko. Eta bestetik,

liberalek ez zutelako gogo onez hartu Damaso

Berenguerrek izendatutako ministro guztiak alderdi kontserbadorekoak

izatea. Hauen artean ere baziren haserreak, batzuen

irudiko bidegabe utzi baitzituzten azken izendapenetatik

kanpo.

Gobernuko Presidente izendatu berriak otsailaren 18an programa

aurkeztu zuenean, klase politikoak bere eszeptizismoa

agertu zuen, ez hainbeste programako ideia eta asmoengatik,

baizik eta plangintza ez zelako gauza agindutakoa zein epetan

eta zein pausoren bidez beteko zuen zehazteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!