11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ko errepresioa eta kontrol soziala beharrezko zituen 76 . Liburu

honen aurreko ataleko hemerotekan ikus daiteke Pasaian

burututako omenaldiak (Voz de España 1936/10/20; El Diario

Vasco 1937/03/23; El Diario Vasco 1937/03/24; El Diario

Vasco 1937/04/30)

Berrogei urtez, ofizialki, talde batean bakar-bakarrik gertatu

ziren hildakoak; ‘Jainkoaren eta Espainiaren izenean’ eroritakoen

hilobi komunak bakar-bakarrik; indarkeria iraultzailea

baino ez. Eta horretan guztian oinarriturik abiatu ziren memoriaren

politikak. Primo Levik ‘memorizidio’ izenaz kontzeptualizatu

zuena burutzen saiatu zen diktadura frankista, garaituei

berau ezarriz propaganda autolegitimatzailerik zorrotzenaren

bidez eta beldurraren eta isiltasunaren halako kulturajardunbide

baten bidez. Memorizidio bat, hortaz, bi zentzutan

bururatua, lehenik garaipenaren biktimena, eta bigarrenik

garaipena inposatzeko erabilitako bideena, indarkeriazko

zamarena, alegia. Francoren Espainiak ezin zuen atzerrian

bere burua erakutsi erregimen hiltzaile baten modura, non

existitzen baitziren kontzentrazio-zelaiak, lan behartuak, hilketa

guztiz sumarioak, epaitegi bereziak, ume-bahiketak kartzeletan

eta, oro har, giza eskubideen aurkako mota guztietako

bortxaketa sistematikoak. Horregatik, isiltasunaren eta ukapenaren

makineria martxan jarri zen, ahantzia helburu.

Propaganda frankistak 1939. urtea aukeratu zuen

‘Garaipenaren urtea’ ospatzeko. Hortik aurrera, Espainiar estatuko

lurralde luze-zabal osoan Jainkoagatik eta Espainiagatik

hildakoen omenezko monumentuak eta gurutzeak altxarazi

zituen. Gerran mutilatuei eta zaurituei ere laguntza ekonomiko

eta omenaldiak ere erabat egiten zitzaizkien Pasaian ere;

aurreko ataleko hemerotekan ikus daitekeen bezala (El Diario

Vasco 1937/04/21).

1940n, Estatuburuaren agindu batek, ‘horda marxisten’ biktimen

errestoak deshobiratzeko jarraitu beharreko tramiteak

erraztu egin zituen. Ildo berean, funtzionario postuen portzentaia

bat garaileen bandoko mutilatu, borrokalari ohi eta abarrentzat

gorde zen 77 . Errepublikazaleek hildako gorpuak lurperaturik

zeuden hilobiak irekitzeko baimena eman zuten, eta

‘Causa General’ izeneko makroekimen judiziala jarri zuten

abian, gerra hasi zenetik alderdi errepublikanoak eragindako

hilketak ikertzeko helburuz.

Frankismoak eskenatoki erdian ezarri zuen Gerra Zibila:

liberalismoak eta demokraziak eragindako hondamendiaren

helmuga eta ‘Espainiaren berpizkundearen’ abiapuntu gisa.

Gerraren zentralitatea bi fronte ezberdinen bidez ikuskatu ahal

zen: II. Errepublika eta ‘izu-gorria’ eta bestea ‘Jainkoa eta

Espainiaren alde erorien’ oroimena eta Estatu Berriaren irudien

goraipamenean. Esate baterako Causa Generalean Gipuzkoari

dagokion espedientean zera gehitzen da 78 : “La provincia de

Guipúzcoa, de pequeña extensión geográfica y población

densa, pertenece a la zona del País Vasco, en cuyo pueblo brillan

con indudable esplendor las características de laboriosidad,

honradez, sentimientos de orden e idem religiosas profundas.

La capacidad de trabajo de los habitantes así como sus

indudables dotes de organización, han hecho que prosperen

infinidad de industrias, que han traído elementos extraños al

país y entre los que fácilmente se han infiltrado teorías sociales

Froilan Lakarra, ezkerretik bigarrena, lagun talde batean, frontean.

Florentino Pontestaren karneta, Jeronimo Asteasuinzarrak, Pasai San Pedroko PNVko guardia zerbitzuetako

arduradunak sinatua. Donostiako Ontzi Museoa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!