11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eman zion berriemaileari”.

Eta, modu berean, ñabardura batzuk ere ematen ditu herritarrek

faxistei emandako laguntzen inguruan:

“Matxinatuen mugimenduaren alde agertu zirenak, aurrez

liberal ezkertiarrak ziren asko, El Sol, LaVoz de Guipúzcoa eta El

Liberal irakurtzen zutenak; posizio ekonomiko oneko jendea.

Euren etengabeko kezka zen nazionalista euskaldunak noiz iritsiko

ziren armak edukitzera, bestela ez baitzuten lepoa salbu

ikusten”.

Gerra-ekintzetan ere hartu zuen parte. Ekintza horien kontakizunak

berresten du jeltzaleen indarrak batu egin zirela

Donibanen, konpainia batean behintzat bai, Amaiur batailoiaren

barruko Jaizkibel konpainian hain zuzen. Ekintza horietan

Asturiasen ere ibili zen, eta Saseta komandante sonatua nola hiltzen

zuten ikusi zuen.

“Gerrako ekintza zuzenetan Andatzan aritu zen, Pasaiako

Bordaundi kuarteleko buruzagi moduan. Ehizako eskopeta

batzuk eta dozenaka pistola, ez zeukaten beste armarik

herrian. Andatzan, mosketoi eta errifle, ez zen bana ere ailegatzen

hara igotzen zirenentzat. Matxinoak Jaizkibelen zeudelarik,

Bordaundi kuartela ebakuatu eta soldaduak Loiolara

pasatu ziren. Berriemailea herrian geratu zen, ordena bermatzeko.

Irailaren 12ko gauean atera zen bertatik (portuaren

sarrera ixteko bokalean bertan ontzi bat hondoratu baino

lehentxeago), Domayo baforean. Getariara iritsi eta han egon

zen kuarteleko kapitain, kostaldeko herri hura ere ebakuatu

zuten arte. Ordurako Loiolan baziren arma batzuk: errifleak

eta mosketoiak; fusilik ez. Gero Ondarroara jo zuen, eta herriko

parrokoaren etxean egon zen bizitzen. Handik Gernikara.

Han gaixotu egin zen, ordea, eta Areetara bidali zuten.

Geroago, Amaiur batailoiko konpainia bateko kapitain izendatu

zuen Sasetak, Jaizkibel konpainiako kapitain, hain zuzen.

Otsailaren 2an, konpainia hartu (118 gizon) eta batailoiarekin

bat egitera jo zuen Aramaiora, aitortza egin ondoren, konpainiako

beste gehienek bezala. Abiatu aurretik hitzez adoretu

zituen bere gizonak, gure arbasoak han biltzen zirela

(Gernikako arbolaren azpian) eta han egiten zutela zin gure

herria defendatuko zutela, eta ez zutela uzten gure lege eta

usadio zaharrak urratzen; eta berak ere espero zuela gaur

egungo gudariek ere Aberri inbadituaren deiari erantzungo

ziotela, eta Jaungoikoa eta Lege Zarra goiburua defendatuko

zutela Sabin gure maisuaren aldarriari jarraiki: Gu

Euskadirentzat eta Euskadi Jaungoikoarentzat.

GUDARIAK!

Entzun, bañan ez neri, baizik gure Ama Euzkadin deairi.

Gudara goaz. Zergatik? Gure aberrian ezbeztetarrak zartu eta

gure amak dei egiten digulako etzaiak botatzeko, bera lotu eta

il baña lenagotik.

Eta zuek gudariak, entzun gor egingo dezute? Ez det uste. Ziur

nago zuek ere, gure azabak bezela gogor egingo dezutela eta

ama etzayaren atzaparretan erori baño lenago, zuen bizia

emango dezutela beraren alde.

Guda zaliak ez gera, bañan beartu egiten gaituste.

Beraz gogor egin, bañon gorrotorik gabe. Izan kementzuak,

bulartzuak bañan izan beti garbiak. Jaungoiko zaleak, eta ziur

egon berak lagunduko digula.

Oroitu SABIN gure Irakasleak esandako itzak. “NI EUZKADI-

RENTZAT ETA EUZKADI JAUNGOIKOARENTZAT”. Beraren

itzak dira ere “NAIAGO DET EUZKADI LOTUTA JAUNGOI-

KOAREKIN, EZ ASKE JAUNGOIKORIK GABE”.

Emen zugaitz onen azpian, gure azabak biltzen ziran Aberria

zaintzeko erabakiak artzeko, zin egiñaz beraren askatasuna

gordetzeko.

Mendira iyo baño len, guk ere gure azabak bezela, aritz onen

azpian zin egin bear degu.

Gudariak! Irmo.

PRESTO ZAUDESTE GURE ABERRI EUZKADIN ALDE ZUEN

ODOLA ETA BEAR BADA ZUEN BIZIA EMATEKO? —BAI—

danak erantzuten dute.—

ZUGAITZ DONEAREN AZPIAN ZIN EGITEN DEZUTE? —Bai

danak deadar egiten dute.—

Orrela bada zuen saria izango dezute, bestela zuen zigorra.

Mutillak, argitu, zuen adimena, pistu, sutu zuen biotzak eta

goazen, mendi mendiz ezanaz GORA TA GORA EUZKADI

AINTZA TA AINTZA BERE GOIKO JAUN ONARI.

Gudariak. Goruntz biotzak! GORA EUZKADI AZKATUTA.

Gero, txistua eta danbolinaren doinuan, autobusetara igo

ziren, Aramaiora abiatzeko. Aramaion instrukzioa egiten aritu

ziren otsailaren 12ra arte. Egun hartan atera ziren Bilbo aldera,

eta handik, trenean, Asturiasera (batailoi osoa).

Hilaren 23an Aresesetik erretiratu beste biderik ez zuten izan,

eta atzera egite hartan hil zuten euskal milizietako buruzagia,

Candido de Saseta jauna, “Aurrera mutillak: gora Euzkadi!”

oihukatzen zuela. Ez zen hilotza jasotzeko denborarik ere izan,

erretreta babesten ari zela hil baitzuten”.

Are okerragoa da Urkiolako frontetik pasa zeneko kontakizuna.

Hura bai infernua, Amaiur batailoiak, Itxarkundia eta Euzko

Indarrarekin batera pasatakoa. Aire-bonbardaketak eta alemaniarrek,

italiarrek eta “mairuek” osatutako artilleria astunaren

erasoak bata bestearen atzetik.

Aranak etorkizunerako iragarpen batekin amaitzen du bere

Itxarkundia batailoiaren

himnoaren partitura.

Batailoi hau PNVko

eta inguruko jendearekin

antolaturiko destakamendu

ugarietako

bat izan zen, eta pasaitar

asko aritu ziren

bertan. Jose Luis

Portugal.

I 133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!