11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

126 I

8.3 Jesus Carballo Quiroga

Sanpedrotarra Arraun Elkartean finkatu genuen hitzordua.

Atetik sartu eta begiak prentsara bilduta aurkitu nuen Jesus, laurogeita

hamahiru urterekin, eguneroko albisteen bilakaerarekin

kezkatuta. Elkarrizketaren asmoak agertuta, bere bizitza luzearen

mugarri nagusiak aletzen hasi zen, eta amaieran hara non

esan zidan idatziz jasoa zeukala guztia, eta horrek lagunduko

zidala testigantza osatzen.

Idatziak dauzkan lau liburukiak nola helarazi zehaztu ondoren,

elkar agurtu genuen. Agurtzerakoan, hainbeste urtean doilorkeria

eta izua hurbiletik bizi ondoren, bizitza arrangurarik

eta gorrotorik gabe ikusten ikasi duenaren duintasuna eta zintzotasuna

atzeman uste izan nuen haren begi txikietan.

“Seixon jaio nintzen, Marin herriko (Pontevedra) auzo batean,

1914ko urriaren 19an. Sei edo zazpi urte nituela hasi nintzen

eskolara joaten, baina handik ateratzean lan egin behar izaten

nuen etxean, edo aitaren txalupan. Benito anaiaVigora joan

zenean arrasteko arrantzan lan egitera, aitak nigana jo behar

izan zuen arrantzan lagundu niezaion, berak ez baitzuen askorik

ikusten, eta norbait behar zuen ondoan markak bereizteko

eta arrantzan egin ahal izateko. Panekak, berdelak, itsaso-aingirak

eta abar arrantzatzen genuen. Urte haietan, hamabi urtetik

gorako mutiko guztiak itsasontziren bateko eskifaian ibiltzen

ziren.

Hamasei urte bete nituenean, azaroaren amaiera aldera izango

zen, Pontevedrako tren-geltoki aldera atera nintzen etxetik.

Auskalo zenbat tren aldatu eta gero, Santanderrera iritsi nintzen.

Han Riveira 2 ontzian itsasoratzekoa nintzen; Ramon

Juncal zen kosta eta Benito anaia kontramaisua. Gure ontziak

eta Riveira 1-ak binakako arraste sistema erabiliz jarduten zuten

arrantzan.

Urtezahar egunean istripu latza izan genuen ia, Santanderko

barran. Eguraldi gaiztoa zegoen, hondoko itsaso handia; olatuak

haserre lehertzen ziren portu sarrerako arroketan. Itsaso

kolpe indartsu batek popan largatzeko gertu zegoen sarea era-

man zuen; sarea, ordea, mailetari kakotua zegoen. Anaiak pikadera

hartu eta karel gainean bertan moztu behar izan zuen maileta.

Horixe zen itsasontzia eta eskifaia salbatzeko modu bakarra,

baina hala ere armadorearen errieta izugarria izan zen gero.

Eztabaidaren ondorioz, anaiak hantxe bertan eskatu zion kontua,

eta harekin joan ginen Santanderkoak ez ginen gainerako

tostartekoak. Gau hartan bertan esan zigun Benitok Pasaiara

etortzekoa. Halaxe egin genuen anaiak eta biok, Ramon

Juncalek eta Riveira uztea erabaki zuten beste bi marinelek.

Trintxerpera iritsitakoan Ramon Juncalen amarenean hartu

genuen ostatu, pentsio txiki bat baitzuen. 1931aren hasiera

izango zen.

Egun gutxi barru, Benitok lanpostu finkoa lortu zuen

Andonaegiren Herrera ontzian, eta ni ere harekin hasi nintzen

lanean, aldiko marinel moduan, martxoa arte.

Bolada hartan marinel dezente zebilen Trintxerpen ontzietatik

lehorreratuta; sindikatuak klandestinoak ziren eta zurrumurrua

zebilen greba orokorra antolatzen ari ote ziren ontzietan

marinel bat gehiago eskatzeko, eta sugin bana ere bai.

Aldarrikapenen artean 24 orduko atseden-eskaera ere bazegoen

mareajeak sei egun baino gehiagokoak izanez gero, eta

marinelen soldata 200 pezetatik 250 pezetara igotzea. Ez zen

asko eskatzen zena, baina armadoreek ez zuten amore eman

nahi.

1930eko urte haiek esklabotza-urteak bezala dira ezagunak,

arrantzari dagokionez behintzat bai.

Gero Gallos asturianos parejan ere ibili nintzen; bizpahiru

eguneko mareajeak egiten genituen. Baina handik laster lehorrean

nintzen berriro, ez bainuen postu finkorik lortzen.

Apirilaren hasieran Trintxerpetik irten eta etxera itzuli nintzen,

Seixora, eta han aitarekin jarraitu nuen arrantzan, eta

Pontevedratik Cangasera bitarteko errepidea asfaltatzen.

Pasaiatik ez zetorren berri onik. Armadoreek bereari eusten

zioten, nahiz eta sindikatuak ordurako legezkoak izan.

Maiatzaren lehenean aldarrikatu zen greba, iragarri bezala.

Batzuek etxerako bidea hartu zuten, baina gehienak han geratu

ziren, tinko; haien artean Benito. Haren eskutitzen bidez jakiten

nuen nik Trintxerpeko berri. Gosea hasia zen azpilanean,

baina jendeak eusten zion. Jendeak fede handia zuen

Errepublika ezarri berriaren gobernuan, eta Largo Caballero

lan-ministro sozialistarengan. Pasaian larri zen giroa.

Greba 1931ko ekainaren hasieran amaitu zen. Bidean geratu

ziren hainbat hildako eta zauritu. Gobernuaren laudo baten

bidez konpondu zen gatazka; bi aldeek eman zioten onespena,

armadoreek eta sindikatuek. Langileen eskari ia guztiak jasotzen

ziren laudoan.

Bien bitartean, ni Cudilleron itsasoratu nintzen, sugin-mutil.

1934ko ekainaren hasieran, Benitok hots egin zidan esanez

aldiko marinel postu bat zegoela Elcano ontzian, finkoa izateko

aukerarekin. Bera kontramaisua zen ontzi horretan. Trena hartu

eta Pasaiara itzuli nintzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!