11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

146 I

Gerra Kontseilua eta lau urteko zigorra Ernesto Arteaga militante

anarkistari, “Gora Euskadi Askatuta” oihu egiteagatik.

Aranzadi-Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaiene eta Etxebizitza saila:

“Localización de documentación de personas privadas de libertad

durante la Guerra Civil y la posguerra”

Aranzadi-Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza

saila “Proyecto de investigación y localización de fosas de las personas

desaparecidas durante la Guerra Civil”.

Kongresu barnean zein kanpoan oso ongi ulertu zen adierazpena

oihukatu zuena: “¡Quieto todo el mundo!”. O-23ko sustoaren

ondorioz, frankismoaren biktimen memoria eremu pribatura

itzuli zen; eta alderdi politikoetatik haratago burututako

saiakerak espazio publikotik irten ziren.

“…enséñales a respetar

mi memoria…” IV

2002az geroztik, biktimen ahaideen eta gizarte zibilaren

eskaerei erantzunez hainbat eta hainbat bide-bazterretan eta

bakartegitan tiroz zulatutako eskeletoak eta burezurrak agertu

izanak, biktimen senideen lekukotasunak eta adituen azterketa

zehatzak lagunduta, memoria historikoa berreskuratzeko

beste prozesu paralelo batzuen katalizatzaile eta dinamizatzaile

modura balio izan du.

“Somos los nietos de los obreros que nunca pudistéis matar

/ Somos los nietos de los que perdieron la guerra civil” 82 .

Ahapaldi hau “La Polla Records” euskal punk-rock taldearen

“No somos nada” kantari dagokio, zeinak gizarte zibilaren

mugimenduaren zutabea ongi laburbiltzen baituen, hots,

belaunaldi batek bere jatorri sozial eta politikoarekiko duen

identifikazioa. Aitona-amona asasinatuak eta errepresaliatuen

oroimena jada berreskuratu nahi da –“nunca pudistéis matar”eta

lehen espazio intrafamiliaren parte zena, kanporantz ateratzen

da. Gerra Zibileko errepresioaren biktimen eta diktaduraren

lehen urtekoen zuzeneko belaunaldiak balio soziala

atxikitzen du. Euretaz harro hitz egin eta, lehen aldikoz, familian

leku erreferentzial bat hartzen dute kasu anitzetan.

Alabaina, beste zenbait ahots kexu azaltzen da, esanez

horrelako jarrerek jada orbainduta zeuden zauri zaharrak

berriz irekitzen dituztela, bi Espainien arteko zatiketa tradizionala

gainditzea ahalbidetu zuen hitzarmena ahulduz. Eta

batez ere deshobiratzeek ‘dena’ izorratzen dutela aldarrikatzen

du. ‘Dena’ edo ‘todo’ baieztapen horrek ongi islatzen du

trantsizioak eskuinarentzat nola utzi nahi izan zuen ‘dena konpondua’;

Francoren esaldi famatu hari men eginez: “¡Queda

todo atado y bien atado!”.

Baina hilobi komunak bilatu, aurkitu, zulatu, argitara eraman

eta horien aldeko omenaldiak egitearen inguruan sortzen

den memoriaren ekoizpen horren espazioan, errepresio

frankista jasan zuten biktimen eta lekukoen ‘lekukotasunaren

birbalorizazioa’ nabarmentzekoa da bereziki, memoria historikoa

berreskuratzeko ardatz nagusietako bat da-eta.

‘Aitonaren batailatxoa’ esapideaz ezagun zen gerra osteko

esamoldea, urte luzeetan belaunaldien arteko komunikaziorik

ezaren paradigma eta genero narratibo trufatutzat hartua.

Garrantzi ezin handiagoko ezagutza soziologiko eta antropologiko

bilakatzeko bidean da, batez ere ‘aitona/amona bentzutuaren’

adierazpen narratiboaren kasuan. Hau da, aitona

IV Secundino Antón Sancho. Antón-Alberro familiaren dokumentazio funtsa. Secundino Antón Sancho Plazaolako trenbideko langilea zen. Matxinadari laguntza ez

emanaren akusaziopean 1936/09/18an Andoainen atxilotu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. Donostian 1936/10/04an bere aurka ospatutako gerra kontseiluan

heriotza zigorrera kondenatua izan zen. 1936/10/20an goizeko 6:30etan asasinatu zuten Ondarretako kartzelan bertan. Erail aurretik bere emazte Juanita

Alberrori idatzi zion azken gutunean bere alabei zer eskatzen zien: “…enséñales a respetar mi memoria…”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!