11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Badia jasotzen duen

argazki zaharrenetariko

bat, 1858. urtekoa.

Eraldaketa hasi baino

ez da egin. Famham

Maxwell-Lyte.

Nafarroako

Unibertsitatea.

30 I

1932an Buenavistan zen bizikleta-fabrikako langileek greba

luzea egin zuten, urtarrilean eta otsailean zehazki, lanaren

oinarria hobetzeko.

CNT sindikatuak 24 orduko greba orokorra deitu zuen

1933ko maiatzaren 9rako. Deialdiak oso nolabaiteko erantzuna

izan zuen probintzian, baina Pasaian erabateko babesa jaso

zuen, portuan (portuko lanen patroi eta langileen artean) piztutako

gatazkaren aldi berean egokitu baitzen.

1934an lan-gatazkak ugaritu egin ziren, eta greba kopuruak

ere neurri berean. Pasaiari dagokionez, lehen-lehenik aduanetako

langileek Port-Bouko lankideei elkartasuna adierazteko

urtarrilean egin zuten greba aipatu behar da. Otsailean, alanbre-fabrikako

langileek jo zuten grebara hainbat lankide kaleratu

zituztelako enpresatik. Apirilean, UGT eta CNT sindikatuek

eta komunistek greba orokorra antolatu zuten

Errenterian. Eskaerak, besteak beste, hauek ziren: langileek

argiaren eta uraren zerbitzuak ordaindu beharrik ez izatea, eta

mediku-asistentzia doan izatea. Greba hau Pasaiara ere zabaldu

zen.

Azkenik, ezin ahaztu Urriko Iraultza deitutakoan izan ziren

gertaerak. Ondorioak latzak izan ziren ordukoan ere, sei langile

hil baitziren ordena-indarren eta langileen arteko borroketan,

Trintxerpeko eta San Pedroko kai inguruetan.

1935ean portuko langileek greba egin zuten, Ford etxeko

gatazkan parte hartzen zuten langileei euren elkartasuna adierazteko.

1936a izan zen urterik gatazkatsuena, Frente Popular-ak

garaipena lortu zuen urtea, hain justu. Eta hori soilik uztaila

bitartean izan ziren gatazkak aintzat hartuta, Franco jeneralaren

altxamendu militarrak lan-aldarrikapen guztiak jo eta bertan

akabatu baitzituen edo, hobeto esanda, aldatu egin baitziren

langileen lehentasunak: faxismoa zapaltzea zen garrantzitsuena.

1936ko otsailean arrantzaleak kalera atera ziren kanporatutako

hainbat lankide berriz har zitzatela eskatzeko. Martxoan

portuko langileek jo zuten grebara laneko istripuen dekretua

gaitzesteko. Langile berberek beste greba bat egin zuten apirilean,

Asturiasko El Musel portuko langileekin elkartasunean.

Maiatzean saregileek egin zuten greba, euren lan-baldintzen

defentsan. Portuko marinelak ere kalera atera ziren maiatzean,

lan-oinarrien berraztertzea aldarrikatzeko. 1933an Donostiako

Epaitegi Mistoan onartu zituzten oinarriok, bi urterako onartu

ere, eta bi urte horiek igaro ondoren, CNT, ELA eta UGT sindikatuek

idatzi bat aurkeztu zuten 1935eko irailean, beste negoziazio

bat aldarrikatzeko. 1936ko apirilaren hasieran oinarri

berriak aurkeztu zizkieten langileek armadoreei, eta hilabeteko

epea eman zieten aztertzeko eta negoziazioak hasteko.

Armadoreek entzungor egin zieten aldarrikapenei eta ez zuten

langileekin bildu nahi izan. Ezezkoa eman zioten Epaimahai

Mistoaren bileretara joateari, eta Artola Goikoetxea

Gobernadore Zibilak deitutako bilerei ere bai.

Jarrera hura ikusirik, Gobernadoreak behartu egin zituen

armadoreak langileekin biltzera, bera presidente zela. Bilera

joan bilera etorri, ez zuten akordiorik lortu. Hartan iritsi zen

militarren altxamendua, uztailaren 18an, eta orduantxe geratu

ziren negoziazioak bertan behera. Une horretan, Lan-Oinarri

berrien negoziazioak eraginda, ontzi ugari zeuden Pasaian

lotuta: 8 bou, motorrezko 30 pareja eta 82 baporezko, 120 ontzi

guztira, eta ontzi barruko mila bat arrantzale. Ekainean, arrazoi

berberak tarteko, eraikuntzako langileek eskatu zituzten

lan-oinarri berriak, baita PYSBEkoek ere. Halakoa zen egoera

marinel pasaitarren artean 1936ko uztailean, faxisten altxamenduaren

bezperetan.

Baina, arestian aurreratu dugunez, 1931ko greba Pasaiako

historiako mugarrietako bat izan zen, gure zaharren artean

arrastorik sakonena utzi duenetako bat. Gertaera haiek berrituko

ditugu orain, gerra-aurreko urte haietan gure herrian bizi

zen giroa islatzen saiatzeko.

2.1 “Ogia gure seme-alabentzat”

Nahiz eta ezker joerako sektoreek pozarren hartu II.

Errepublikaren aldarrikapena, honek ez zuen ekarri, ezta

hurrik eman ere, arazo guztien konponbidea edo klase-arteko

borrokaren amaiera. Zoritxarrez, pasaitarrek beren larruan bizi

eta pairatu ahal izan zuten boterean egoteak berekin dituen

kontraesanak. Errepublika hasiera-hasieratik erasan zutenak.

Maiatzaren 27a odolaren gorriaz markatutako eguna da

Pasaiako historian, zorigaiztokoa eta tristea. Bezperako egun

haietan Kantauri aldeko portuak greban zeuden (Pasaiakoaz

gain, A Coruña, Vigo eta Bermeokoa aipatzen ditu garaiko

prentsak, besteak beste) hainbat lan-aldarrikapen eskatzeko:

Gran Sol-en ibiltzen ziren marinelentzat 300 pezetako soldata

hilean, itsasoan igarotako igandeen pareko atsedena, eta lanaldia

15 ordu baino gehiago ez luzatzea 6 .

Patronalaren erantzuna gero eta gehiago ari zen atzeratzen.

Eta langileen etxeetan, berriz, gosea atzaparka. Armadoreek

Galiziako portu batzuetatik ekarri ere ekarri zituzten marinelak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!