11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36 I

sora ateratzekotan zirela, La Union sindikatuko tostartekoek

ezetz esan zuten, eurak ez zirela ontziratuko ELA sindikatuko

bi ontzikideak lehorreratu ezean. Kapitaina saiatu zen auzia

konpontzen, baina alferrik, eta orduan Itsas-Armadaren

Ordezkaritzari pasa zion abisua. Hark eskifaia osoa ontzitik

jaisteko agindu zuen. Berehala desegin zen tripulazioa.

El Dia egunkariak hala ekarri zuen egun haietako giroa

paperera: “Pasaiako portuko langileen aldarteak asaldatuta

daude oso, eta, agintariek –arrazoiaren eta legearen alde jarrita–

irtenbiderik eman ezean, ez litzateke harritzekoa alde bateko

eta besteko langileen artean aurrez-aurreko tamalgarriren

bat gertatzea. Garaiz gaude oraindik. Agintariek irmo nagusitu

behar dute langileen arteko liskarren gainetik”.

Langileen arteko liskar hartan gogoz kontrako protagonistetako

bat Severo Badiola Unzueta izan zen. Ondarroan jaioa

zen Badiola, baina 1919az geroztik Pasaian bizi zen eta

Herrera ontzian egiten zuen lan, makinista. Jose Migel

Barandiarani azaldu zionez 8 , eskifaiako gainerako kideek

jakin zuten ez zegoela La Union sindikatuan afiliatua, eta,

orduan, Astigarrabiak, La Union-eko idazkariak, bilerara deitu

zuen. Gogoan izan 1931ko greba eta heriotza haien ondotik

aldarrikapen bakarra geratu zela onartu gabe: La Union sindikatua

izatea arrantza-industrian lan egiteko ahalmena zuen

sindikatu bakarra.

Egoera horretan, eta sindikatu batean edo bestean afiliatzeko

askatasunaren alde indar eginez, Badiolak esan zion

Astigarrabiari ELAn militatzea aski arrazoitua zegoela. Dena

dela, La Union sindikatuko makinisten ataleko asanblada

baten aurrean ere defendatu behar izan zuen Badiolak bere

jarrera. Asanblada horretan, sindikatuan afiliatu zedin behartzeko,

ordezkari moduan aukeratu zuten patroiekin egitekoa

zen bilera baterako. Beste makinista bat kaleratu edo ez azter-

JUAN DOMINGO ASTIGARRABIA ANDONEGI

Donostian jaio zen 1901eko azaroaren 20an, familia liberal

baten altzoan.

1925. urtean eman zituen lehen pausoak alderdi komunistako

FederacionVasco Navarra delakoan. Errusiako Iraultzaren

norainokoak harrituta, Marxen lanak irakurtzeari ekin zion eta

Gaztedi Sozialistatik aldendutako batzuekin hasi zen hartuemanetan.

Estatu osoan barna ibili zen talde komunistak sortzen.

Hartu-eman estua izan zuen Pasaiako bizitza sozial eta

politikoarekin ere. Antza denez, Artola Enea etxean bizi

zen, Eskalantegi kaleko 34.ean; gaur egun Ignacio

Ormazabalen farmazia dagoen horretan. Sindikatuan zeukan

kargua eta ardura zela medio, 1931ko manifestazioko

protagonistetako bat izan zen. Guardia Zibilak zazpi langile

hil zituen protesta-ekitaldi hartan, hogeitaka manifestari

zauritu zituen eta hainbat lagun atxilotu. Astigarrabia bera,

artean.

tu behar zuten bilera hartan. Badiolak, ordea, ezezko sendoa

eman zion izendapenari. Hala azaldu zuen Badiolak berak

gertatutakoa: “Ontzia ateratzerako orduan, eskifaiako gainerako

kideek ezetz esan zuten, ez zirela nirekin aterako, ez nintzela-eta

euren sindikatukoa. Andonaegui etxeko ikuskariak

hartu zuen esku, Francisco Acebalek. Hark konpondu zuen

auzia, eta, azkenean, ontzia nirekin atera zen, hurrengo lehorreratzean

afera behin betiko trenkatzekotan. Itzuli ginenean,

ordurako bai baitzekien gertatutakoaren berri, La Union sindikatura

afiliatzeko erregutu zidan gure amak, nahigabe gehiago

ez izateko. Halaxe egin nuen, gorabehera guztien berri

Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA) sindikatuan eman eta

gero. La Union-en sartu nintzenean zuzendaritzako kideei ikusarazi

nien euren nahiak bete zirela, ELAk ez zuelako marinelak

ordezkatuko zituen atalik”.

Badiolaren arabera, ELA barruan arrantzaleen sekzioa eratu

zenean, ELAko edo solidarioen gain ezarritako presioa areagotu

egin zen. Union-ekoek uko egin zioten haiekin ontzi berean

ateratzeari. Armadoreek hasieran men egin zioten baldintza

horri, harik eta euretako batek, Sarriegik, solidarioak ez baina

unionistak lehorrean utzi zituen arte. Hala, huts-hutsik “solidarioekin”

osatu zuen eskifaia bat. Liskarrak gertatuko zirelakoan,

1932ko martxoan, SOVeko beste herri batzuetako sindikalistek

hartu zuten portua.

Berriro ere agintarien bitartekaritzak ekarri zuen egoera bere

onera, Sarriegiren pareja arrantzara atera aurretik

Gobernadore Zibilak bertan behera utzi baitzuen ontzien itsasoratzea,

auzia konpondu arte.

Konponbidea, Badiolaren hitzetan, halaxe etorri zen: “La

Union sindikatuak, azkenik, onartu egin zituen solidarioak

ontzietan. Harrezkero, errespetu gehiago izan zitzaien solidarioei”.

1936an, Euskadiko Partidu Komunistako idazkaria zela, Erri

Lan Zaingoko kontseilari izendatu zuen Jose Antonio Agirre

lehendakariak.

Bizkaia frankisten esku erori zenean, epaiketa egin zioten

Valencian. Espainiako Partidu Komunistako Batzorde

Zentralak berak epaitu zuen, aspaldidanik sarri samar jartzen

baitzuen auzitan Astigarrabiaren lana. Gobernu burges bati

laguntzea leporatzen zioten –Agirreren Gobernuari, alegia–

eta troskistatzat ere hartu zuten. Zigor moduan, ardurako kargu

guztietatik kendu zuten eta alderditik kanporatu.

1939an Marseillako portutik abiatu zen Panama aldera, baina,

azkenik, Kuban lehorreratu zen. 1950eko hamarkadan,

erbestea utzi gabe, Partidu Komunistan sartu zen berriro.

Franco jenerala hil eta urte batzuetara, Juan Domingo

Astigarrabia Euskal Herrira itzuli zen, eta Euskadiko Ezkerrako

Ohorezko Presidente izendatu zuten.

Jaioterrian bertan, Donostian hil zen 1989an, 88 urte zituela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!