11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ESTATUTUA GORA ETA ESTATUTUA BEHERA

Errepublikak iraun zuen bitartean euskal politikaren nondik

II. norakoa bideratu zuten gertakarietako bat, zalantzarik

gabe, Hegoaldeko lau probintziek nahi zuten Autonomia

Estatutuaren idazketa eta botazioa izan zen.

Estatutu bakar baten alde agertu ziren lau herrialdeetako udalak

1932ko urtarrilaren 30ean, Nafarroakoek botoak bereizi zitezela

eskatu zuten baina, probintzia barruan gehiengo absolutua

eskuratzen ez baldin bazuten Estatutu horretatik kanpo geratuko

zirela iragarriz.

Estatutuaren Txostena izango zenaren oinarria Eusko

Ikaskuntzaren lana izan zen, eta hartan ez zen kontuan hartu

Estatutuaren bitartez Vaticanoarekin hitzarmenak zuzenean

sinatzeko ahalmena izatearen asmoa. Bide posibilista honek,

PNVk onartua, talka gogorra egin zuen karlisten jarrerarekin,

foruen aldarri zaharra egin baitzuten ostera. Lau probintzien

estatutua onartu zuen gure udalen gehiengoak 1932ko ekainaren

19an, baina Nafarroa barruan 109 izan ziren aldeko udalak

eta 123 aurka, azken orduan alkate askok ez zutelako udalek

berek agindutako baiezkoa eman.

Nafarroa banandurik zegoela lau probintzietarako asmotik,

gainerako hiru probintzietarako estatutua geldialdi batean egon

zen 1933ko otsailaren 13a arte. Kontu handia eduki zuten ezkerrekoek

batzorde berri honen osaketan —hiru errepublikazale,

bi sozialista eta ANVko bat—, PNVk ez zetzan beregana bildu

estatutuaren lorpena —hiru probintziena bakarrik izan arren—,

eta honek urruntze eta liskar giroa sortu zuen nazionalisten eta

Errepublikako gobernuaren artean. Juan Pablo Fusik dion bezala

(El problema vasco en la II República): “Catalunyak zeukanaren

antzeko autonomia nahi zuen gobernuak: Errepublikari zintzoro

leial eta botere autonomoa ezkerraren esku”.

Estatutua onartu zuten ostera udalek

Agindutako lana burututakoan, Kudeaketa Batzordeek hiru probintzietako

udalak deitu zituzten, Gasteizen bil zitezen 1933ko

abuztuaren 6an, Estatutua berriro bozkatzeko.

Udalek estatutua onartua zutela (239 udal alde, 28 aurka eta

15 boto zuri), herri erreferenduma egitea besterik ez zen falta,

Errepublikako Gobernuak ebatzitakoa betetzeko.

Pasaian honako emaitza eman zuen Estatutuaz eginiko erreferendumak

1933ko azaroaren 5ean:

Boto emaile kopurua Alde Aurka

3.855 3.111 167

San Inazioak

Donibanen. Eduardo

Lagarde. Guipúzcoa

en los dibujos de

Eduardo Lagarde,

1924-1932 op. cit.

Esku hartze handia izan zuen erreferendumak Pasaian (%85),

eta aldeko agertu ziren pasaitarrak gehiengo nabarmenez (%80).

Horrek garbiki adierazten du, noski, interesa piztu zuela gaiak

herrian, eta emaitzak frogatu egiten duela pasaitarrena handik

eta hemendik etorritakoz osaturiko nortasuna izan arren —edo

horregatik beragatik agian—, integratze eta bertakotze prozesu

azkarra izan zuela biztanleriak. I 61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!