11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

46 I

Kultura arloan ere herriko hainbat pertsonak utzi zuten arrastoa.

Hala, Gelasio Aranburu apaizaren izena goraipatu nahi

genuke; hark abiatutako lana gero Serafin Esnaolak Trintxerpen

hasitakoaren akuilutzat har liteke.

Gelasio Aranburu Alkain Andoainen jaio zen, 1896ko urriaren 28an. Fernando

Alkain Urnietako bertsolariaren iloba zen eta Zabalo familiaren lehengusua.

(Jon Zabalo, marrazkilari eta karikatura egilea, mugimendu kultural nazionalistaren

kartel eta ilustrazioetan pieza nagusietako bat. Eta Pablo Zabalo

Donostiako garai hartako arkitektorik garrantzitsuenetako bat).

1908 eta 1912 bitartean humanitateak ikasi zituen Andoainen, eta handik

Gasteizera jo zuen Filosofia ikasketak egitera (hiru ikasturte). 1915ean

Burgoserantz egin zuen txango, Teologia ikastera. 1920an lortu zuen doktoretza

Teologian, eta ikasketak amaitu orduko apaiz ordenatu zuen Eijo eta Garay

gotzainak, 1920ko maiatzaren 29an.

Zuzenbide ikasketak ere egin zituen; Zuzenbide Zibilean lizentziatu zen

Valladolideko Unibertsitatean.

1921eko otsaila eta azaroa bitartean apaiz lagunkide moduan aritu zen lanean

Guardiako Santa Maria de los Reyes elizan (Araba). Urte bereko azaroaren

26an, Pasai Antxoko San Fermin parrokiara etorri zen, eta hantxe egon zen

1936. urteko azkenera arte. Orduan jo zuen erbestera, Uztaritzera hain zuzen, eta han ere apaiz lanean aritu zen 1939ko

abenduaren 7ra arte. Gero, Biarritzeko San Martin elizako apaiz lagunkide izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen

1947ko irailaren 29ra arte.

1948ko martxoaren 1ean itzuli zen erbestetik eta Madrilgo San Jeronimo el Real parrokiako eliza-sakristau eta meza-biltzaile

izendatu zuten.

1949ko otsailaren 22tik hil arte, 1968ko azaroaren 18ra arte hain zuzen, Donostiako SanVicente Martiriaren eliza-kaperako

maisua izan zen.

Apaiz moduan egindako lanak eta Antxoko Schola Cantorum gogoangarria sortzeak arrasto sakona zuen herritarren artean.

Oraino ere badirau arrasto horrek.

Aranbururen ekarriaren adibide, hortxe ditugu Aita Donostia

musikologoak, euskal kulturako beste izen handi batek, idatzitako

artikuluak. El Dia egunkarian argitaratutako idatzi haietan

Gelasio Aranburuk Schola Cantorum-en bidez koru-musikan

egindako sorkuntza eta ekarpena goratzen du Aita Donostiak.

Lan honek, bitarteko gutxirekin egin arren, Antxoko umeek bestelako

kezkak izatea piztu zuen, eta bidaietan parte hartzea ere

bai. Aita Donostiaren artikulu horietako batean Santiagora egindakoa

kontatzen da. Antza denez, gainera, Antxoko umeen

ahots-kalitateak Aita Donostia bezalako aditu bat ez ezik,

Galiziako gizartea ere hunkitu omen zuen.

Bestalde, segidan, zatika berrituko ditugun artikulu hauek

bete-betean islatzen dute garaiko pentsamoldea, baita gure

herriari buruz kanpoan zuten irudia ere, behin eta berriro

aipatzen baitute pasaitarren erlijioarekiko fedea ez zela

meza-dirutan aberasteko modukoa. Ez dira falta gure barrutietako

bizi-baldintza gogorrei buruzko aipuak. Eta ohar bat

ere bada Donostiako burgesentzat, gure herriaren eta hiriburuaren

arteko alde sozialak ezin hobeto laburtzen dituena:

Donostiar aberaskumeok: jaiki orduko zuen gelako leihoa

zabaltzen duzuenean, beharbada Pasaia aldera begiratzen

duzue, kezkaz begiratu ere, Pasaia, beltzez azpildua zuengana

datorrela oldean. Gelditu nahi duzue? Lagundu lan apostoliko,

sozial, artistiko hau. Gaurko abeslari kozkor hauek

gizon izango dira bihar...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!