11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1949ko abenduaren 10ean, Etxarri Ugarteren kasua berraztertzea

onartu zuen Udalbatzak. Osoko bilkuran aztertu zuten

1950eko maiatzaren 15ean eta lanera itzul zedila onartu zuten,

baina Gobernadore Zibilak atzera bota zuen erabaki hori urte

bereko urriaren 23an. Handik hiru urtera, 1953ko maiatzaren

18an, Udalak berriro onartu zuen haren itzulera, eta oraingoan

bai, Gobernadore Zibilak ere baiezkoa eman zuen (1953-10-

24), “lanetik kanpo egon den denborarekin, lehen egindako

arau-haustea ordaindu duelako”. Udalbatzak, azkenik, 1953ko

azaroaren 16an erabaki zuen Etxarriri lanpostua behin-betiko

itzultzea.

7.5 Erlijioaren eragina Pasaian

Egia esateko, ez da batere erraza Franco jeneralaren altxamenduan

Elizak izan zuen jokabidea aztertzea, zatiketa sortu baitzitzaion

barruan. Batzuek hasiera-hasieratik egin zituzten bere

eta defendatu zituzten altxatuen jarraibideak, “Jainkoak Mesias

bat bidali zigulako, Franco, taumaturgo keinuz hileta-segizioa

geldiarazi eta Espainiaren hilotza arnasberritu zuena” 51 . Beste

askok, ordea, leial eutsi zioten ebanjelioaren mezuari eta eliztarrekin

lotzen zituen konpromisoari.

Irailaren 13an, Errenteria, Pasaia eta Donostia hartu zituen

zutabearekin batera hainbat apaiz zetozen. Une latz haiek bizi

izan zituzten herritarren testigantzetan maiz aipatzen da haien

jarrera: “Soldadu falangistekin batera Oiartzunen sartu ziren

apaiz guztiek –bizpahiruk izan ezik– pistola zeramaten. Batzuk

erreketez jantzita zetozen, besteak falangearen jantziekin eta

beste zenbait paisanoz. Hemezortzi-hogei bat apaiz sartu ziren

armadarekin batera Oiartzunen” 52 .

Nafarroatik zetozen apaizen jarrera oldarkorrak eremu egokia

aurkitu zuen hemen gure inguruko zenbait apaizen jarrerari

esker. Esate baterako, Felix Amiano Altzako apaizak hala bota

omen zuen bere sermoietako batean: “Bizkayan odol ona ixuri

dala, odol ona. Odol onak odolkiak egiteko baliyo du, baño

nazionalisten odolak ez ta simaurtzarako ere” 53 . Abertzaleak

begitan hartze hori oso zabaldua zegoen Euskal Herriko apaizen

artean. Balio beza, adibide moduan, Sanz de Diego kalonjeak

Bilboko Santiago elizan Pilarreko Amabirjinaren bederatziurreneko

predikuetan esandakoa: “Heriotzaren orduan barkatu

egin behar zaie anarkistei eta komunistei; baina euren

ideiei uko egiten ez dieten separatistek, horiek ez dute barkamenik

merezi” 54 .

Ez da gure asmoa apaiz hauen jarrera erakusten duten adibide

eta aipamen ugariak jorratzea. Hala ere, gure herrian bertan

badira hainbat egoera eta gertaera ezkutatu ezin direnak,

herriak ezagutu beharrekoak. Are gehiago hamarkada gorabeheratsu

hartan elizak gure gizartean izan zuen eragina kontuan

izanda.

Lehendabiziko gertaerak Pasai San Pedroko parrokoarekin

du lotura. Borrokaldia luzeagoa izan zen beste leku batzuetan

ez bezala, errepublikarrak agintean egon ziren garaian Pasaian

exekutatutako pertsona bakarra –Gipuzkoan indarkeriaz hil

zituzten lau erlijioso edo apaizetako bat– Felipe Goena izan

zen.

Ekar dezagun gogora matxinatuak Mª Cristina Hotelean,

Equitativa eraikinean, Donostiako Udalaren egungo eraikinean,

Club Nauticoan eta Loiolako kuarteletan babestu zirenekoa.

Eta nola handik aterarazi zituzten boluntario errepublikarrek,

kalean haiekin borrokan aritu eta gero.

Antza denez, uztailaren 23ko hartan errendituen artean

Maria Cristinako ateetatik atera zenetako bat Felipe Goena

Urkia izan zen, “pistolak oraindik ere bero”, Manuel Berdealek

Trintxerpe dokumentalean (Josu Iraeta zuz. Lotura Films, 2003)

adierazi bezala. Jesus Carballok, aurrerago jasotzen den zuzeneko

testigantzan, gogoan ditu gertaera haiek; berak, ordea,

Casinoan kokatzen du Felipe Goena, eta ez Maria Cristina

Hotelean.

Hortik aurrera, haren heriotzaren ingurukoak lausoak dira,

oso argiak ez behintzat. Orain arte uste izan da Donostiatik

zetorrela Trintxerpe parera iritsitakoan atzeman zutela, eta

hantxe bertan exekutatu. Baina hori ez bide da erabat zuzena,

1936ko uztailaren 27an hil baitzen Goena, Maria

Cristinako okupatzaileak errenditu eta lau egun geroago.

Nolanahi ere, litekeena da orduan atxilotu izana, eta gero

exekutatu, Euskadi Etorbidearen eta Arrandegi kalearen arteko

kantoian.

Santos Uranga izan zen

udal frankistek expedientatutakokontzejuko

enplegatuetako bat.

Errepublikarren aldean, nahiz eta pasaitarra ez izan, arestian

jaso dugu Aitzol-en kasua, eta erregimen militarraren meneko

prentsa gipuzkoarrak zer-nolako tratua eskaini zion Galerna

ontzian –gure herrian bertan– atxilotutako apaiz tolosarrari.

Ezin ahaztu Jose Damian Etxeberria San Pedroko semearen

kasua ere. Atxilotu ondoren Tribunal Militar Frankista batek

epaitu zuen. Zigor larria ezarri zioten, eta 1939an ezin izan I 113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!