11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Heriotza hauek krudelak izan baziren, zer esan Eugenio Sarria

Lekuona sanpedrotarraren hilketaz? Lanean ari zela atxilotu

zuten, Oiartzunera eraman zuten beste lagun batzuekin, eta han

josi zituzten balaz. Eugenio, ordea, ez zen bertan hil: zaurituta

baino bizirik, zoritxarreko lagunen hilotzen ondotik ihesi ateratzea

lortu zuen. Gero gertatutakoaz bi bertsio daude. Bataren arabera,

Txikierdiko inguruetan laguntza eske zebilela, ondoko

baserriko bizilagun batek ezustean ikusi eta salatu egin zuen.

Santxo Beurkok jasotako bertsioak dioenez, ordea, falangistek,

iheslaria bilatzen lagundu ezean, beraiek fusilatzeko mehatxu

egin zieten baserritarrei, eta une horretantxe ekin zion Sarriak,

halakoa entzunda, berriro ekin zion ihesi, baina bere gordelekutik

atera orduko hil zuten.

Modu batera zein bestera, baserri haren aldamenean hil zuten

eta hantxe bertan lurperatu. Urte batzuk geroago, bere alarguna,

Maria Luisa Martikorena Oliden andrea, senarraren hilotza non

zen jakin eta haren hezurrak eta hondakinak jasotzera etorri zen;

maleta batean sartuta eraman zituen Zarauzko hilerrira.

Sarriarena bezain latza izan zen Oiartzabal Odriozola anaien

azkena ere. 1937ko apirilaren 2an erori zen Pedro, Santurtzin,

“Lenago il” batailoiarekin borrokan ari zela, eta egun berean

Ignacio anaia, San Ignacio Tertzioko erreketea, Eskoriatzako

frontean.

Ondoren aurkezten dugun zerrenda behin-behinekoa da guztiz,

ikerketa gaur egun zertan den islatzen duelako eta oraindik

ere asko dagoelako jakiteko. Zerrenda horretan bizia gerran galdu

zuten 100 bizilagun inguru bildu ditugu, Pasaian eta beste

herri batzuetan fusilatutakoak edo frontean hildakoak. Baina

arestian esandakoa nabarmendu nahi dugu: ikerketa hau osatzeko

dago, eta, horretarako, pasaitar guztien laguntza eta inplikazioa

da beharrezkoa eta estimatzekoa.

Bidebietako tiroaren

instalakuntzak 1920ko

horretan. Faxisten exekuzio

ugari egin zituzten

bertan. KUTXA

fototeka.

I 103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!