11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Julian Pindadoren aurkako

epaiketa abiatzen duen

fitxa, auzibide militar laburtuan

eratu zuten makroprozesu

baten lehendabiziko

orrialdea, eta Lorenzo

Manzisidorren heriotzazigorraren

konmutazioa.

Aranzadi-Eusko

Jaurlaritzako Gizarte

Gaiene eta Etxebizitza

saila: “Localización de

documentaciónde personas

privadas de libertad durante

la Guerra Civil y la posguerra”

Aranzadi-Eusko

Jaurlaritzako Justizia, Lan

eta Gizarte Segurantza saila

“Proyecto de investigación

y localización de fosas de

las personas desaparecidas

durante la Guerra Civil”.

142 I

Kontzentrazio eremuak erregimen berriaren egonkortzean

funtzio ezberdinak betetzen zituzten, baina batez ere gizarte

eta norbanakoaren kontrolerako ziren erabiliak. Propaganda

ofizialak lan-behartuak gerraren errudunek suntsitu zutena

berreraiki zezatena justifikatzeko erabiltzen zuten 72 . Langileen

Diziplina-Batailoietako batean zigortuak Aritxulegiko tunela

eta Oiartzun eta Lesaka arteko bidea eraikitzen aritu ziren

lanean behartuta.

Hain zuzen, Europan, Gerra Arteko garaian, erregimen

demokratiko, autoritario edota totalitarioen artean, erregimenik

errepresiboenetako bat Francorena izan zen; bakegaraian

erregimenik hiltzaileena izan zen 73 . Estatu kolpearen

osteko fase odoleztatu batean luzatuta, gerra zibil luze

batez baliatu zen, garaitutakoen artean errepresaliatu-kopuru

izugarri altua eraginez, eta horiei gehitu behar epaiz kanpoko

hilketak, ‘legezko errepresioa’, kartzela politikoa, kontzentrazio-zelaiak,

lan behartuak, erbesteratzeak eta arazketak,

bazterketa sozialaren sistema ezin hobeto sendotu zuten

baliabide nabarmenetako batzuk soil-soilik aipatzearren.

Dena den, II. Mundu-Gerran faxismoek jasan zuten porrotetik

Francoren erregimenak bizirik iraun izanak, erregimenaren

beraren barne-bilakaerak eta bere politika errepresiboaren

iraupen luze-luzeak frankismoa sistema iraunkor bilakarazi

zuten. Eta gauzak horrela, oroitza publikoa eta iraganaren

interpretazio ofiziala propaganda ofizialistaren ibilbide

estuetatik eta jatorrizko legitimazio eta ordenaren eskutik

ibili zen ia esklusiboki, oroitza alternatiboa (ia beti famili

girora baztertua) eta garaitu zuen etsaiaren esperientzia

kolektiboa linbora bidaliz.

Atxiloketa masiboak, torturaren instituzionalizazioa, erailketak,

desagertzeak, kartzela baldintza doilorrak, kontzentrazio

esparruak, obra publiko eta pribatuetan aritzeko preso

politikoen esklabutza, ama errepublikazaleen umeen bahiketak,

hautu politiko errepublikar edota iraultzailea zutenetatik

haratagoko kolektiboen jazarpena eta giltzapetzea, (intelektualak,

homosexualak…) ‘gorrien’ erakunde eta familiei ondarea

espoliatzea, eskala handiko umiliatze eta ostrazismo laborala

eta abar luze-zabala.

Borroka zibilaren osteko urteetan, erregimen berriak gatazkaren

interpretazio jakin bat inposatu zuen gizartean 74 . Alde

batetik, gerra ‘gorrien’ aurkako gurutzada modura goretsi

zuen eta garaipena eta garaileen heroismoa behin eta berriro

ospatu eta goraipatu zituen, matxinadan parte hartu zuten taldeen

leialtasuna ziurtatzeko oso lagungarriak baitziren horrelako

ekitaldiak. Aldi berean botere-eremu ezberdinak eskuratzeko

elkarren artean lehian aritzen baziren ere. Alde batetik,

zentsura instituzionalizatzeko sistema bat ezartzeak eta hezkuntza

kontrolpean egoteak arestiko iraganari buruz erregimenak

eskainitakoak ez-bezalako ikuspen alternatiboak izatea

eragozten zuten, gobernua garaituen memoria ezabatzen

ahalegintzen baitzen. Jose Luís Ledesmaren arabera, erregimenaren

estrategia nagusietako bat ‘memoria esklusiboaren’

inposizioa eta Errepublikarren tradizio eta memoriaren ezereztapena

izan zen; zeinak ‘gorri’ izaera soila baitzuten diktadura

garaian 75 . Ildo berean, Conxita Mir-ek baieztatzen du

frankismoaren oinarriko enfrentamendu sozialak, sistema

politiko, balio ideologiko eta portaera arau berriak inposatze-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!