11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zen Pasaiatik kanpo, noiz itzuli zen eta zenbateko soldata zuen

hilean. Azken datu hori Udalak berak eskatzen zien enpresei,

eta funtsezkoa zen zerrendako pertsona bakoitzari zenbateko

puska konfiska ziezaioketen kalkulatzeko.

Lege hori 1945eko apirilaren 13an indargabetu zuten,

Gobernuak harekin lortu nahi zituen helburuak bete zituenean.

7.3 Purgaketak herriko

irakaskuntzan

“Utzi hezkuntza nire eskuetan eta mundua jasoko dut”.

Leibnizen esaldi horrek boutade bat irudi lezake, baina ezin

hobeto adierazten du hezkuntza zein garrantzizkoa den gizartearen

gain kontrola ezartzeko. Hezkuntza ez da soilik jakintzak

besteei transmititzea (erakustea), Estatuak duen aparailu

ideologiko handiena ere bada, bere eragina betikotzeko eta

bere sistema politikoaren eta ekonomikoaren egiturak iraunarazteko.

Frankismoak bultzatutako hezkuntzak sinestarazi zuen eskolan,

familian eta elizan irakatsitako balioak sakratuak zirela,

betirako eta aldaezinak. Gobernuari komeni zitzaion ikasleak

esanekoak izatea, goragokoen aginduak zintzo betetzen jakitea,

Boterearen jokabidea zalantzan inoiz ez jartzeko moduan.

Bestalde, frankismoa jabetzen zen Errepublikaren

Gobernuak bultzatutako hainbat esperientzia pedagogiko

aurreratuk eta ideologia errepublikarrak defendatzen zuen laikotasunak

(eskola Elizaren eraginetik aparte) talka egiten zutela

frankismoa bezalako erregimen militar baten Ordena eta

Uniformetasun postulatuekin.

Azkenik, bai Katalunian eta bai Euskal Herrian indar hartzen

ari zen katalanez eta euskaraz irakasteko grina –hortxe zeuden

Euzko Ikastola Batza eta Donostiako Muñoa Fundazioa, adibidez–

eta hori, sistema bateratzaile, nazionalista espainiar eta

zentralistaren aurkako atentatu gisa hartu zuen frankismoak.

Horregatik guztiagatik, ez da harritzekoa frankismoak bere

mende hartutako eskualdeetan irakasleen purgaketa egitea,

errepublikarren espedienteetan oinarrituta. Frankismoaren

eginkizun nagusietako bat izan zen hasiera haietan. Pedro

Barrusok dio frankistek “Espainia onbidean jartzeko asmoarekin”

justifikatzen zutela purgaketa, “pentsamendu librea, ideia

liberalak eta, laburbilduz, errepublikaren aurkako altxamendua

ekarri zuten ideal erreakzionarioentzat mehatxu izan zitekeen

guztia baitzen garbitu beharrekoa” 50 .

Gipuzkoako Karlisten Gerra-Batzordeak 1936ko abuztuaren

31n –Gipuzkoa euren esku erori baino lehen– iragarri

zuen jada, “mugimendu honetako agintariek arreta berezia

eskainiko ziotela hezkuntzari, Espainia berriaren espiritua

osatzeko berebiziko garrantzia duela badakitelako”. Eta

ondoren hala erantsi zuen: “Irakasleek langintza horretara

lotu beharko dute irmotasunez, bestela euren karguetatik kenduko

dituzte”.

Pasaiako Angel

Lorenzo Ansola

UGTko militantearen

heriotza-zigorra, besteak

beste. Eta Genaro

Estebani emandako hil

arteko espetxe zigorraren

agindua. Aranzadi-

Eusko Jaurlaritzako

Gizarte Gaiene eta

Etxebizitza saila:

“Localización de documentaciónde

personas

privadas de libertad

durante la Guerra Civil

y la posguerra”

Aranzadi-Eusko

Jaurlaritzako Justizia,

Lan eta Gizarte

Segurantza saila

“Proyecto de investigación

y localización de

fosas de las personas

desaparecidas durante

la Guerra Civil”.

I 109

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!