11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

42 I

gipuzkoarrak garela, bizkaitarrak eta nafarrak garela. Hitz batean,

EUSKALDUNAK, eta gure Herriak, EUZKADIk, autodeterminazio

eskubidea izatea nahi dugula, bere etorkizuna askatasunez

erabaki dezan. NBEren xedapenek eta nazioarteko praktikak

ere onartzen dute gaur egun autodeterminazio eskubidea”.

Alde estrategikoari dagokionez, PNVk tradizionalistekin,

eskuindarrekin eta monarkikoekin nahi zuen aliantza, eta hala

gauzatu zen 1931ko hauteskundeetan. ANVk, aldiz, nahiago

izan zuen errepublikazaleekin eta sozialistekin batu, bai

1931n (CRS-ANV), baita 1936an ere, Frente Popular-a osatu

zutenean. Betiere, Euskal Herriaren eskubideak aitortu eta

ahalbidetuko zituen euskalduntasuna onartuko zuen egoera

demokratikoagoa defendatzeko prest egotea, hori zen baldintza.

Hilabete batzuk geroago ANVk ordezkaritza zuen jada udalean,

1931ko apirilaren 12ko hauteskundeen ondotik. II.

Errepublikaren aldarrikapenaren sorreran edo abiapuntuan

egon ziren boz haiek.

EAE-ANVko militanteek bazuten egoitza Antxon, gaur egungo

Nafarroa Etorbidearen 22. zenbakian. Lehen afiliatuen artean,

honakoen berri izan dugu: Juan Garmendia Artola (San

Pedrokoa), Miguel Elizalde Zulaika (Antxokoa) eta Ignacio Uria

Etxeberria (Antxokoa hau ere).

Alderdi honi lotu beharko litzaioke Gerraren eta

Faxismoaren kontrako Elkarte Femeninoa. Trintxerpeko Illunbe

baserrian elkartzen ziren elkarte honetako kideak.

Avance Marino sindikatua (CNT)

1910ean Solidaridad Obrera sindikatuaren inguruan bildutako

hainbat taldek Central Anarco-Sindicalista delakoa sortu zuten:

CNT. Autogestioan, federalismoan eta elkar laguntzan oinarritzen

zuten euren jarduera sindikala. Aurreneko urte haietan ez

zuten ordezkaritza aipagarririk izan Gipuzkoan; 1919 arte ez

zen Donostian antolakunde anarkistarik izan.

Pasaiari dagokionez, 1934ko uztaila arte ez dago CNTko taldeen

idatzizko berririk. Orduan sortu zen aurrenekoa,

Magdalena kalearen (gaur egun, Blas de Lezo) 10. zenbakian.

Gerora, ordea, Trintxerpe izan zen CNT sindikatuaren jardueraren

bihotza; hauspoa, berriz, Avance Marino sindikatua.

Trintxerpe, garai hartan, “Gipuzkoako, eta, agian, Euskal

Herri osoko gune iraultzaile eta gatazkatsuena zen”, José

Ignacio Orejas Pérez 19 historialariaren hitzetan. “Izan ere bertako

lan-baldintzak, 1915az geroztik, ez ziren pertsona batek

jasatekoak. Donostiako kapitalak urte hartan ikusi zuen Pasai

San Pedrokoa zela bere alturako arrantz -ontzidi indartsua jartzeko

porturik aproposena. Ontzidia, ordea, ez zen Donostian

kokatu, hiriburuko aristokraziak ez baitzuen bizimolde donostiarra

zapuztu nahi”. Horretarako zegoen Pasaia, eta horretarako

zeuden Pasaiako langileak, Donostiako belle epoque postala

ez itsusteko.

Pasaiako ontziek, asko eta ondo hornituak, berebiziko

garrantzia izan zuten Gipuzkoako ekonomiarentzat. Aitzitik,

itsasoko gizonen lan-baldintzak ez ziren jasangarriak,

Trintxerpeko urbanismo-antolakuntza anabasa hutsa zen, eta

immigrante galegoen eta haien familien bizi-baldintzak negargarriak.

Horrek guztiak bihurtu zuen Trintxerpe langile-klasearen

aldarrikapen eta borroken bihotz eta hauspo.

Ategorrietako zorigaiztoak, 1931ko greba zela eta, eragin

zuen “Avance Marinoko arrantzaleak CNTra igarotzea”, José

Ignacio Orejasen esanetan. “Izan ere, PCEk manipulatu egin

zituela sentitu zuten. Horregatik kendu zuten Astigarrabia kargutik

eta pasa ziren CNTra. Trintxerpeko sindikaturik garrantzitsuena

bihurtu zen orduan CNT”, Orejasen arabera. Urte

haietan Pasaian sindikatu honetara afiliatutako kideak 835 eta

850 bitartean ziren. Lehen kopurua Udal Artxibategiko agirietan

zehaztutakoa da, eta bigarrena sindikatuak berak ematen

du Avance Marino aldizkariaren hirugarren zenbakian.

Oroitzapen iluneko greba haren ondoren, Avance Marino

sindikatuko idazkari nagusia J. Marín izan zen. Afiliatuen

gogo-bihotzak suspertzen nahikoa lan izan zuen.

Gero, CNTk Miguel Gonzalez Inestal jarri zuen sindikatuaren

gidaritzan. Lan ona egin zuen Gonzalez Inestalek; hala

goraipatu du behintzat Jesus Carballo Quirogak bere lekukotzan.

Afiliatuak defendatu zituen armadoreen aurrean, admnistrazio-auziak

konpondu zituen eta hilero-hilero Avance

Marino - La Voz del Marino aldizkaria argitaratu zuen.

Aldizkariaren 1.000 eta 1.500 ale bitarteko tirada hura Euskal

Herriko kostalde osoan irakurtzen zen. 1936ko uztaila baino

lehentxeago, Gonzalez Inestalek utzi egin zuen Avance

Marino-ko idazkari nagusiaren kargua, eta Juan Varelak hartu

zuen haren lekukoa.

Altxamendu militar faxistaren ondoren, sindikatu honek parte-hartze

nabarmena izan zuen miliziano gipuzkoarren defentsako

ekintza militarretan. Hala gogoratu digu Jose Ignacio

Orejasek: “Avance Marinoko gizon askok jo zuten borrokara

Garmendia komandantearekin eta Jose Luis Oterorekin.

CNTren ordezkaria zen Otero Gipuzkoako Defentsa

Batzordean. Tolosako eta Beasaingo fronteetan aritu ziren

borrokan. Jakin zutenean militarrak Loiolako kuarteletatik atera

zirela, hiriburura bueltatu ziren, Aietetik hain zuzen,

Donostian altxamendua azpiratzeko”.

Ezin dugu ahaztu, bestalde, CNTko hainbat militanteren

abentura, Xauen torpedo-ontzian. Haiek ere Pasaiako portutik

atera ziren Donostia matxinoen atzaparretatik babesteko.

Avance Marino-k bazuen bere lokala, gaur egungo Euskadi

etorbidearen 13. zenbakian. CNT-FAIren lokala, berriz, etorbide

bereko aurreneko zenbakian zegoen. Frantsesaren Etxea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!