11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alabaina, Pasaiako udal politikan gora-behera handiak gertatzeko

zeuden oraindik. 1932ko abenduaren 30ean, Espainiako

Errepublikako Presidenteak, Niceto Alcala-Zamorak, eta

Gobernazio Presidenteak, Santiago Casares Quirogak, lege bat

hitzartu zuten. Haren aginduz, udal hauteskunde partzialak deitu

zituzten 1931ko apirilean Hautes-Legearen 29. artikulua ezarri

zen herri eta barrutietan. Xedapenak bete-betean eragiten

zion Pasaiari; gogora dezagun Donibanen bozketa egin behar

izan gabe izendatu zituztela zinegotziak. Beraz, Antonio Puy

Saiz, Isidoro Olaziregi, Basilio Perez de Arenaza eta Juan Etxarri

kendu egin zituzten kargutik.

Kontuan izanda kargutik kendutakoen artean alkatea bera

zegoela, Antonio Puy, eta hutsuneak betetzeko hauteskundeak

ez zirela apirila arte egingo, gainerako zinegotziek Udal

Batzorde Eragilea osatu zuten 1933ko urtarrilaren 24an. Ignacio

Uria Etxeberria izendatu zuten alkate, aho batez. 1933ko maiatzaren

10a arte bete zuen kargua, Pasai Donibanen aukeratutako

zinegotzi berriek Udalbatza osatu arte, hain zuzen. Hautatuak

hauek izan ziren: Fulgencio Puy Saiz, Joakin Olaziregi

Letamendia, Teodoro Laboa San Miguel eta Angel Goienetxea

Manzisidor, denak ere EAJ-PNVk aurkeztutako hautagaitzako

kideak.

Udal-talde berriak Agustin Aldalur Bidaurreta aukeratu zuen

alkate, baina agintaldi laburra izan zen berea. Hilabete batzuen

buruan Aldalurrek uko egin zion karguari, “arrazoi sendoak”

zirela medio. Dimisioaren zergatia lanbidea zen: armadore etxe

batean egiten zuen lan Aldalurrek, eta lantegiak beste portu

batera eraman nahi zituen bere ontzietako batzuk. Hori zela eta,

Aldalurrek sarri joan behar izaten zuen herritik kanpo. Ezin

beraz herria gobernatu, herrian egon gabe.

Ondorioz, berriro aukeratu behar izan zuten alkatea. Joakin

Olaziregi Letamendia lehen alkateordeak hartu zuen, azkenik,

kargua.

GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK (1933-11-19)

HAUTAGAIAK Donibane San Pedro - Trintxerpe Antxo GUZTIRA

Jesus de Leizaola (EAJ-PNV) 494 615 382 1.491

Rafael Pikabea (Independiente Estatutista) 467 563 329 1.359

Telesforo de Monzon (EAJ-PNV) 320 436 249 1.005

Manuel de Irujo (EAJ-PNV) 315 402 241 958

Juan Antonio Irazusta (EAJ-PNV) 317 400 235 952

Juan Usabiaga (Koalizio Errepublikarra) 92 168 256 516

De Francisco (Alderdi Sozialista) 30 287 199 516

Toribio Etxebarria (Ald. Sozialista) 30 287 194 511

Federico Angulo (Ald. Sozialista) 29 288 193 510

Julia Alvarez (Ald. Sozialista) 30 284 188 502

Nicolas Bizkarrondo (Koal. Errepublikarra) 75 138 223 436

Manuel De la Torre (Koal. Errepublikarra) 63 127 189 379

Jose Miguel Gomendio (Koal. Errepublikarra) 60 120 188 368

Jesus Larrañaga (P.C.E.) 6 85 126 217

Juan Astigarrabia (P.C.E.) 7 83 126 216

Luis Zapirain (P.C.E.) 6 83 125 214

Ricardo Urondo (P.C.E.) 6 81 127 214

Antonio Paguaga (Part. Tradizionalista) 54 48 94 196

Agustin Telleria (Part. Tradizionalista) 52 44 90 186

Ramiro de Maeztu (Renovación Española) 52 45 84 181

Mª Rosa Urraca (Part. Tradizionalista) 50 39 85 174

Jose Imaz Arrieta (A.N.V.) 15 17 33 65

Pasaian inskribatutako hautesle kopurua:

DONIBANE: 644

S. PEDRO – TRINTXERPE: 1.173

ANTXO: 997

GUZTIRA: 2.814

I 63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!