11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

110 I

Recaredo Besga,

Antxoko eskolako

ikasleek inguratua.

Junta Teknikoaren Batzordeak, 66. zka. zuen dekretuaren

bidez –Burgosen, 1936ko azaroaren 8an zigilatua– Irakaskuntza

garbitzeari ekin zion. Horretarako, espediente bakoitzean

tokian tokiko Udalak egindako txostena, parrokoak egindakoa

eta herriko Falangisten Elkarteak egindakoa zeuzkan.

Pasaiari dagokionez, Donibaneko maisu-maistrek Udalaren

aldeko txostena jaso zuten, eta haien kontrako espedientea

zabaldu zen berririk ez dago. Milagros Perez de Arenaza,

Gabriel Villarreal, Valentin Perez, Evaristo Vazquez eta Elena

Blanco ziren, garai hartan, Donibaneko maisu-maistrak.

San Pedro–Trintxerpen, aldeko txostena jaso zuten

Fernando Lomasek, Maria Anabitarte Arrietak, Petra Alonso

Francosek, Encarnacion Esnaolak, Maria Ferro Gonzalezek

eta Asuncion Casillas Ama Agurgarriak, “Colegio Eucaristico”

haur eskolako zuzendaria azken hau. Baita Pablo Robert

Calafek ere. Hari buruz, hala dio Udalaren txostenak:

“Pertsona ezaguna da eskuindar peto-petoa delako. Marxisten

mehatxuen ondorioz, Frantzian errefuxiatu behar izan zuen.

Espainiako Armada Loriatsuak bere nazioan sartzeko bidea

libratu zuenean handik itzuli zen, eskolako ardura hartzeko”.

Aurrez aipatutako Maria Ferrok burutazio bitxia izan zuen:

1937ko maiatzean 25 pezeta eman zizkion Gipuzkoako

Diputazioari, zertarako eta Bilbo hartu orduko, Bizkaiko

Diputazioan Espainiako bandera jartzen zuen aurrenekoari

eskura emateko.

Aldiz, Alkatetzak kontrako txostena eman zuen

Hermogenes Palacioren kasuan. Irailean herritik kanpo egon

zen, eta UGTri atxikitako Irakaskuntzako Langileen

Federazioko (FETE) kide izatea leporatu zioten. Kontrako txostena

eta arrazoi berberak Genaro Barrutia Saez de Asteasuren

kasuan ere; Irakaskuntzako Langileen Federazioko

Gipuzkoako presidentea zen Barrutia. Bi irakasleok zerbitzutik

kanpo utzi zituzten, ez zirelako euren lanpostuetara itzuli.

Hermogenes Palacio, gainera, lan-batailoi batera bidali zuten.

Nolanahi ere, 1945ean aintzat hartu zuten haren errekurtsoa,

eta murriztu egin zioten zigorra; bi urteko kargugabetzea eta

Gipuzkoatik kanpora joan beharra, horretan geratu zen bere

pena.

Bitxia izan zen Maria Trinidad Salaberriaren kasua.

Donibanen bizi arren, San Pedron ematen zuen eskola.

Frankisten tropak sartu zirenean, herritik kanpo zegoen, baina

Alkatetzak aldeko txostena eman zuen haren profesionaltasun

eta jokabidearen gainean, baita Mateo Alberdi San Pedroko

parrokoak ere. Alabaina, Gobernu Zibilak espedientea zabaltzea

erabaki zuen 1937ko urtarrilaren 4ean, izan ere falangisten

txostenean Salaberriaren ideia nazionalistak nabarmentzen

ziren eta PNVko kide izatea. Instruktoreak lana eta soldata

kentzea erabaki zuen, eta, ondoren, erantsi zuen Trinidad

Salaberria bere lanpostura bueltatzean erabakiko zela behin

betiko zigorra. Haren espedientean jasotzen denez, 1937ko

ekainean, Bizkaiko hiriburua erori zelarik, lanera aurkeztu

zenean, jakinarazi zioten kargutik kenduta zegoela, eta Udalak

amortizatu zuela bere lanpostua.

Zer diren kontuak: Bilbon zegoela, maistra hori Pasaiako

erbesteko Udalaren idazkaria izan zen, hara joan baitziren

hainbat udalkide.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!