11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

suminduta zeuden Gobernuak bultzatutako nekazaritza-politika

berriarekin eta jauntxoek euren lurrak ez lantzeko hartutako erabakiarekin...

Horrek guztiak lanik gabe utzi zituen nekazari asko

eta asko.

Jose Luis de la Granja historialariak arrazoi politikoak aipatzen

ditu 1934an gatazkak eta liskarrak areagotzeko 26 : “Bat, eta

nagusia, sozialismo espainiarra, Gobernutik atera eta hauteskundeak

galdu ondoren (1933ko azaroaren 19an) gogorragotu egin

zela. Gogorragotze horrek goia jo zuen 1934ko urriko iraultzarekin.

Asturias eta Katalunia izan ziren bi gune nagusiak, eta

hirugarrena Bizkaia eta Gipuzkoa. Bi probintzia hauetan 42 hildako

eta 1.500 atxilotutik gora izan ziren”.

Sozialisten matxinatzeko ekimenari Partidu Komunista batu

zitzaion irailaren 8an. CNT, berriz, elkartze mugimendua indartzen

aritu zen Asturiasen.

Gil-Roblesen CEDAko kide batzuk Lerrouxen Gobernuan sartu

izana (1934ko urriaren 4ean). Huraxe izan zen sua piztu zuena,

Alderdi Sozialista ekintzara eraman zuena. 1934ko iraultzak

porrot egin zuen Madrilen, Asturiasen irabazi –nahiz eta gero

armen indarrarekin suntsitu zuten–, nazio-aldarrikapen kutsua

hartu zuen Katalunian eta bizirik egon zen Euskal Herriko zenbait

gunetan, Pasaian besteak beste, baita Aragoi eta

Andaluziako hainbat herritan ere.

Borroka galdua izan zen hura, baina, hala ere, lagundu zuen

Gobernuaren faxismoaren aldeko politika geldiarazten. Eta

lagundu zuen, aldi berean, Frente Popular-ak 1936ko hauteskundeetan

lortutako garaipenean. Porrota goxaturik, arrazoiak

bilatzen hasita ezin, bada, Armadaren eta ordena-indarren garaipen

hutsa aipatu. Antolatzaileek ere, PSOEk eta UGTk, ez zeukaten

arrakasta lortzeko konfiantza handirik. Batetik, alde handiak

zeuden Indalecio Prieto eta Largo Caballeroren helburuen

artean; eta, bestetik, aliantzarik ere ez zuten bilatu langile klase

osoaren erantzun bateratu eta jendetsua bermatzeko. Bi arrazoi

horiek ahuldu egin zuten mugimendu grebalari eta iraultzailea.

Ramon Tamamesenak dira ñabardurak: “Euskal Herrian, urriko

iraultzaren egun haietan, gatazka eta indarkeria giro gordinena

ez zen gune nazionalistetan bizi izan, langile guneetan baizik,

Eibarren eta Arrasaten. Hau da, PSOE eta UGT nagusi diren

inguruetan. Eta Pasaian ere bai, han FAIren eta PCEren eragina

nabarmenak izan ziren” 27 .

Hainbat herritan, Bilbon adibidez, iraultza, greba orokor batera

mugatu zen, besterik gabe, baina beste zenbait herritan, hala

nola Bizkaiko Ezkerraldekoetan eta Gipuzkoako Arrasaten,

Eibarren eta Pasaian, greba iraultzailea eta armatua izan zen.

Sozialistek, komunistek eta anarkistek osatu zituzten altxamen-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!