11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jesus Carballo goizeroko

hitzordura txintxo,

San Pedroko lagunei

huts egin gabe.

deitu zuten Antxoko zineman. Gainezka egin zuen aretoak eta

kanpoan geratu behar izan zuen jendeak. Batzarrean erabaki

zen arrasteko bi edo hiru pareja aterako zirela eta arrantzatutakoa

grebalarien artean banatuko zutela. Eta hilaren amaierarako

akordiorik lortu ezean, ontzidi guztia mugiaraziko zutela

euren kontura.

Esan gabe doa Franco jeneralaren altxamenduak ezereztu

egin zuela greba haren helburua.

Pasaian Seixoko hainbat lagun bizi ginen: Mirandatarrak,

Loberiatarrak, Santometarrak eta gogoan ez dudan besteren bat

ere bai.

1936ko uztailaren 17an, afaldu ostean, Trintxerpera joan

nintzen, festetarako asmoarekin. Baina dantzan ez nekienez,

plana aldatu eta lagunei esan nien zinemara nindoala,

Truebara.

Zinematik atera ondoren, kalea gurutzatu nuen geltokira joateko

eta han non ikusi nuen asaltoko guardien auto bat pasatzen,

guardiaz gainezka. Iritsi zen azkenean autobusa eta

orduan jakin genuen zer ari zen gertatzen. Bidaiari batek jakinarazi

zuen Melillako hornidura tropak matxinatu egin zirela

Errepublikaren Gobernuaren aurka. Uztailaren 18ko goizaldea

zen. Gerra Zibila hastera zihoan.

Hasieran inork ez zion garrantzia handirik eman gertaerari,

baina matxinada hura ez zen isolatutako zerbait: laster batu zitzaizkien

altxatuei Mola jenerala Iruñean eta Queipo de Llano

jenerala Sevillan. Sindikatuak ere konturatu ziren, eta Gobernu

Zibilaren aurrean manifestatu ziren armak eskatzen,

Errepublika defendatu ahal izateko. Bitartean, Donostian,

falangistek hainbat eraikin okupatu zituzten, eta kaleetan

Loiolako kuarteleko militarren aurka borrokatzen zuten langileek.

San Pedron, Luzuriaga eta Torrea lantegietan, altzairuzko

xaflekin aritu ziren estaltzen kamioi batzuk; gerrako tankeak

ziruditen, zulotxo batzuekin, eskopetaren kanoia ateratzeko

doi-doi.

Mola jenerala, erreketeen zutabe baten buru, Donostia alderantz

hasi zen hurbiltzen. San Pedroko kamioi blindatu haietako

bat Tolosa aldera atera zen gogor egiteko, baina iritsi aurretik

errekete-patruila batekin egin zuten topo, eta borrokan

inorako ez zela geratu zen kamioia. Harrapatu eta hantxe bertan

fusilatu zituzten. Kamioi txiki hartan zihoan Manuel, “buzoaren

dendan” gurekin bazkaltzen zuen galegoa. Gerra madarikatu

hartan hildako lehen ezaguna izan zen.

(Oso litekeena da Manuel Gil Garcia izatea, Pasai San

Pedroko Bake Epaitegian egindako ikerketetan oinarrituta.

Informazio gehiago hildakoen zerrendan. Egilearen oharra).

Uztailaren amaieran Trintxerpera joan nintzen. Farmaziaren

parean jende multzoa ikusi nuen auto txiki bat inguratuz.

Gerturatu nintzen eta hantxe ikusi nuen, autoak atzean zeraman

ordezko gurpilaren zulotik pasata hildako gizonezko bat,

paisanoz jantzita. Felipe Goena jauna zen, San Pedroko parrokoa.

Gero kontatu zidaten Kontxako hondartzan harrapatu

zutela, bi pistola gainean zeramatzala. Ziotenez, Donostiako

Kasinoa, egungo Udalaren egoitza, okupatu zuten matxinoetako

bat zen.

Egun haietan Almirante Cervera kruzeroa eta Velasco suntsitzailea

kostatik agertu ziren, eta kanoikadaren bat edo beste

bota zuten. España korazatua ere azaldu zen eta kanoikada batzuk

jaurti zituen San Markoko gotorlekuaren kontra. Ontzi

horiek Ferrolen zeuden. Ordurako altxatuen esku eroria baitzen

Ferrol.

Egun batez Benito anaiak eta biok Kaputxinoen gain horretara

gerturatzea erabaki genuen, Errenterian zer gertatzen ari zen

ikusteko. Baina bertara iritsi aurretik motor hotsa entzun eta

hegazkin bat ikusi genuen oso goi hegan. Bonba batzuk jaurti

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!