11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Biharamunean ere izan zen istilurik. Egunkari berak azaltzen

duenez, “seigarren egunean Norteko trenbidean, Errenteria eta

Pasaia artean gertatutako matxura konpondu behar izan zuten,

errailaren zati bat altxatu egin baitzuten. Ekintza horren ondorioz

hainbat lagun atxilotu zituzten. Uneotan agintari militarren

esku daude, gertaeraren konbiktu eta aitorle”.

Beste zenbait gertaeraren berri ematearekin bat egunkariak

Komandantzia Militarraren ohar bat ere argitaratu zuen. Honela

hasten zen: “Menpean hartua da guztiz matxinada-egoera. Soilik

Donostian eta Pasaian zegoen egoera hori... Eguerdian, Pasaian,

Asaltoko indarren tenienteak mugimenduak sumatu zituen

komunisten artean, inguruko mendietara igotzen saiatzen ari

baitziren. Haietako hainbat atxilotu zituen eta Donostiara ekarri.

Arratsaldean, atxilotu hauek eta beste hogeita hamar, ehun bat

guztira, Guadalupera eraman zituzten”.

Grebalariak presionatzeko eta matxinoen mugimendua

amaitzeko, “Komandanteak agindu zuen Pasaiako zamaketarizerbitzuak

militarizatzea, “zerbitzu publikotzat” hartuta. Portura

egindako bisitaldian, inspektore militar bat izendatu du. Gaur,

urriak 12, goizeko zortzietan haren aurrean aurkeztu beharko

dute langile guztiek. Hala egiten ez dutenei ondorioak etorriko

zaizkie”.

Pasaian uste baino geldoagoa izan zen lanerako itzulera –hala

onartu zuen gobernadoreak berak– baina, antza denez, arratsaldean

beren lanpostuetara itzultzen hasi ziren langileak.

Halaxe bukatu zen Pasaiako langile-mugimenduaren pasarterik

ezezagunenetako bat. Sei lagun geratu ziren bidean, sei gutxienez.

Guadalupeko gotorlekura eraman zituzten presoen artean,

honako hauek behintzat han ziren: Ignacio Amiama, Francisco

Amiama eta Juan Martinez Bergara antxotarrak, Mateo de la

Fuente sanjuandarra eta Antonio González, Felix Lopez, Agustin

Erostarbe, Narciso Urquijo, Francisco Saleta eta Manuel Lago

trintxerpetarrak. Haien izenak ageri dira Guadalupeko gotorlekutik

bertatik Udalera bidalitako idatzian. Eskari hauexek zituzten:

“1.- Seme-alabei eta emazteei sorospena ematea, etxe askotan

goseak akabatzen baitaude, bizitzeko oinarrizkoena ere falta

dutela, 2.- Halakoa da gure egoera, etxerik gabe uzteko arriskua

ikusten baitugu, hemen gauden bitartean ezin dugulako etxebizitzarik

ordaindu”.

Halaxe agurtu ziren, euren eskakizunak bidezkoak zirelakoan,

ezezkorik ez jasotzeko konfiantzarekin.

Pasaitar talde honetako kideak herriko falangistek gerora egindako

zerrenda beltzetan agertu ziren; gehienak partidu komunistako

kide nabarmenak bezala sailkatu zituzten, edo CNTkoak

bestela; Erostarbe, berriz, Uníos Hermanos Proletarios (UHP)

aliantzako burutzat jo zuten, eta “oso terrorista gaiztotzat”. Hala

ñabartzen da zerrendan, haren izenaren ondoan.

Langileak euren lanpostuetara itzuli zirenean, Gobernuak

erantzun egin zuen: hainbat gerra-kontseilu egin zituen eta ezke-

rraren langile-zentro ia guztiak itxi, zortzi hilabete eta urtebete

bitarteko tartean. Sindikatuen jarduera guztiak bertan behera

geratu ziren 1935eko erdialdea arte 30 .

4.2 Soviet gorria eta musulmanen

Meca: Trintxerpe egoeraren

laburbildua

Baina beharbada Pasaian bizi zen iraultza-atariko giroa argien

islatu zuen artikulua El Dia egunkari nazionalistak 1936ko urtarrilaren

12an argitaratu zuen editoriala izan zen. Idatzian, batere

azpi-jorrarik gabe, misiolariak ekarri eta Trintxerpeko auzoa

ebanjelizatzea eskatu zuen kasik artikulugileak. Herrian sindikatuetan

bildutako jendearen datuak ere eman zituen, halakoetan

sindikatuen artean izaten diren kopuru dantza eta gorabehera

ohikoekin. Hori bai, komunisten protagonismoa gutxitzen saiatu

zen El Dia. Gogora dezagun, arestian aipatu dugunez, Pasaiako

portuan munta handiko greba egiten ari ziren garaian gertatu

zela faxisten altxamendua.

Trintxerpe izan zen

langile borrokaren

gunerik garrantzitsuenetako

bat 1934ko gertakarietan.

Pasaiako

Agintaritzaren

argazki-artxiboa.

I 73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!