11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Juan Pardo San Gil.

RANCISCO FRANCO JENERALA BURU ZELA INDAR

faxistak konstituzio-ordenaren aurka altxatu

zirelarik, Errepublikaren Gobernuak, PNV

barruko kontraesanak ikusirik, nazionalisten

babesa ziurtatzeko ahalegina egin zuen.

1936ko irailaren hasieran, Manuel de Irujok berak,

Gipuzkoako defentsa batzordea ordezkatuz, hala proposatu

zion Bizkaikoari: Euzko Gobernu bat osatzea defentsa batzordeak

oinarri hartuta41 F

Egoera horretan, Alvarez del Vayo diputatu sozialistak –egun

batzuk lehenago Armadako komisario nagusi izendatua– telefonoa

jo zion Irujori, Madrilgo Gobernuan Lan Publikoetako

ministro kargua har zezala eskatuz, Largo Caballero Gobernua

birmoldatzen ari baitzen. Horren truke, Autonomia Estatutua

onartzeko eta indarrean jartzeko bermea eskaini zion Alvarez

del Vayok Irujori. Ondorengo negoziazioetan, Gobernuburu

eta Gerra-ministroa zen Largo Caballero aritu zen Espainiako

Gobernuaren aldetik, eta PNVren aldetik, berriz, Agirre eta

Basterretxea aritu ziren. Elkarrizketa horien fruitu, Manuel de

Irujo karterarik gabeko ministro izendatu zuten Gobernu

berrian, irailaren 25ean. Bi egun geroago, 1936ko urriaren

1ean, Madrilgo Gorteek Autonomia Estatutua onartu zuten. Eta

ezarritakoa betez, urriaren 7an, Gernikan, Lehendakari aukeratu

zuten Jose Antonio Agirre.

Nahiz eta Estatutuaren onarpenak eta Lehendakariaren izendapenak

garrantzia handia izan, fronteko errealitateak gain

hartu zien neurri eta erabaki horiei. Eusko Jaurlaritza hura

gerrako gobernu gisa aritu zen halabeharrez. Agirrek berak

hasieratik hartu zituen bere gain Defentsa Departamentuari

zegozkion egitekoak.

Eusko Jaularitzak bi arazo larri zituen oroz gain: batetik,

herriari jatekoa ematea, eta, bestetik, indar nazionalei aurre

egingo zien armada antolatzea, Bilborantz gerturatzen ari baitziren

aurkariak. Goizetik gau, beraz, kostaldea zaintzeko hainbat

indar izango zuen ontzidia antolatu beharrean gertatu

ziren; kostaldea zaindu, zama-ontzien trafikoa eta arrantzontzien

lana babestu eta frankisten aurka borrokatu, ez zeukaten

egiteko makala.

Eusko Jaurlaritzaren Defentsa Departamentuko Itsaso-armadaren

sekzioak 1936ko urriaren 25ean ekin zion lanari, Joakin

de Egia Untzuetaren aginduetara. Ordura arte Bilboko Itsasoordezkariordea

izan zen Egia.

Hilabete batzuk geroago, 1937an, 50 bat ontzik osatzen

zuten Itsaso-sekzioa, batez ere Pasaia, Donostia, Bilbo,

Mutriku eta Ondarroako arrantzontziak izandakoak ziren guztiak;

50 ontzik eta 1000 gizonek lehorreko bulegoetan, bou

armatuetan, dragaminetan eta laguntzako txalupetan banatuak.

Berrogeita hamar ontzi haietatik 14 arrantzontzi pasaitarrak

ziren. Pasaia ebakuatu eta Bilboko portura iritsi ondoren jabetu

zen haietaz Euskadiko gobernua (1936-10-30).

- Lau bou handi: Araba (Hispania eta Alfonso XIII lehen),

Bizkaya (Euzkal-Erria lehen), Gipuzkoa (Mistral izandakoa)

eta Nabarra (Vendaval lehen) bakailaontziak ziren, PYSBE

faktoriako ontzidikoak. Haietaz jabetu ondoren, artilleriaz

hornitu eta laster hasi ziren zerbitzuan.

- Bi bou txiki, artilleriaz hornituak: Goizeko izarra eta Iparreko

izarra. Biak patruilontzi moduan egokitu zituzten, eta arrantzontziak

eta itsasertza zaintzeko lanetan aritu ziren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!