11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

64 I

3.2 1934: Udal autonomia

arriskuan. Ardoaren gerra.

Alkatea atxiloturik

Hauteskundeetako panoramak iragartzen zuen aldaketa-haizeak

zetozela agintearen goialdeetara. Errepublikarren eta

sozialisten arteko hausturak, Casas Viejas-eko gertakizunen

ondotik batez ere (1933ko urtarrila), alderdi bakoitza bere

aldetik aurkeztea eragin zuen. Horrek, Estatu mailan, eskuinaren

garaipena bideratu zuen; eskuina, oraingoan, ondo berrantolatu

baitzen.

Halaxe zabaldu zen “Biurteko Beltza”. Eskuinaren garaipenarekin

abiatu zen aldi hura, 1993ko azaroaren 19an, eta

1935eko abenduaren 14an amaitu zen, Errepublikaren bigarren

Gorteak disolbatu eta hauteskundeak deitzearekin bat.

Etapa atzerakoia izan zen zeharo: Errepublikaren aldarrikapenarekin

herritarren artean sortutako haize aurrerakoiak ostendu

egin ziren guztiz, eta, aitzitik, ideia faxistak hasi ziren

harrotzen. Gil Robles-ek berak, 1933ko hautes-programan,

gorarik esan zuen: “Parlamentua, edo azpian hartzen da edo

desagerrarazi egiten da”.

Biurteko honetan, Gobernua geroz eta hobeto konpondu

zen armadarekin eta elizarekin. Eta, aurreko aldian abiatutako

aldaketak, kontraesanak kontraesan, nabarmen geratu ziren

atzean. Politika ekonomikoa gero eta kontserbadoreagoa

bihurtu zen, lan-gatazkak areagotu egin ziren, baita ordenaindarren

jazarpena eta errepresioa ere, nekazaritza-erreforma

erabat hondoa jota geratu zen, eta Autonomia-Estatutuaren

inguruko tirabirak areago tenkatu ziren, Kataluniako Estatutua

bertan behera uzteraino, 1934an.

Ondotik etorri ziren gertaerek bizitza politikoa gogorki aztoratu

zuten eta euskal udaletxeen benetako matxinada eragin.

Errebolta horretan berriro elkartu ziren nazionalistak, errepublikarrak

eta sozialistak.

Espainiako Gorteetan 140 diputatuk ardoaren estatutua

aplikatzea eskatu zuten, Estatuko eskualdeen artean bereizketarik

egin gabe. Proposamen hau, Morraco izeneko

Ogasun Ministroak onartua, eraso zuzena zen, Autonomia

Estatutuaren kontra ez ezik, euskal kontzertu ekonomikoaren

eta udal autonomiaren aplikazioaren kontra ere. Estimazioen

arabera, garai hartan, ardo-salmentaren gainean ezarritako

zergaren eraginez 14 milioi pezeta sartzen ziren Euskadiko

Foru Aldundietako (Batzorde Eragileak orduan) eta udaletxeetako

diru-kutxetan. Mauka ederra kentzeko modua, beraz,

proposamena aurrera ateraz gero. Morraco jaunak, Ogasun

ministroak, irmo eutsi zion bere jarrerari, haren hitzetan “ezin

baita mugarik onartu Estatuaren barruan”. Euskal Herrian,

ordea, euskal finantza sistemaren berezitasunen aurkako erasotzat

jo zuten, baita udalen autonomiaren kontrako erasotzat

ere.

Udalek oldeka jo zuten uztailaren 5erako deitutako batzarrera.

Bertan aho batez salatu zuten gobernuak Kontzertu

Ekonomikoen aurka agertutako jarrera, eta egutegi bat zehaztu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!