11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ahora, dos palabras para agradecerle al público las muestras de

simpatía de que nos hace objeto y pedirle tenga confianza con

sus legítimos representantes; todos los asuntos serán estudiados

con cariño y discutidos con alteza de miras y siempre pensando

en bien de nuestro querido Pasajes”.

Joakin Olaziregi alkate presidentearekin batera zinegotzi

karguetara itzuli ziren 1931ko hauteskundeetan hautatutako

besteak ere: Genaro Gal Iguaran, Ignacio Uria Etxeberria, Luis

Obeso Rojo, Pedro Miguel Lapazaran Salaberria, Antonio

Marin Sabate, Agustin Aldalur Bidaurreta, Antonio Inda

Arrillaga, Lorenzo de Lucas Puente eta Jose Mª Bergara

Goenaga. Eta Donibaneko barrutian hautatu gabe zuzenean

karguak hartu zituzten haien ordez jarritakoak ere bai: Teodoro

Laboa, Fulgencio Puy eta Angel Goienetxea.

5.2 Egoera politikoa larriagotzen

Aurrez aipatutako Pasajes herriari buruzko urtekariak editorial

argigarri bat kaleratu zuen 1936ko zenbakian (aldizkaria ekainean

kaleratzen zen, San Juan eta San Pedro jaien atarian). Lerro

haietan garbi asko antzematen zen zeinen zitala zen herriko

giroa, baita Francok gidatutako altxamendu militarraren aurretik

ere: “Nahiz eta pasaitar batzuek euren laguntza ukatu diguten

PASAJES aldizkaria aurreko urteetan bezain bikaina izan dadin,

aurten ere, oztopo eta zangotraba askoren gainetik, kalera atera

da aldizkaria, beti bezain eder eta interesgarri...”.

Are argigarriagoak dira ORPHEUS ezizenarekin sinatutako

artikulu batetik atera ditugun pasarteak. Arte en general y música

en particular du izenburua artikuluak (Artea oro har, eta

musika bereziki). Hasiera-hasieratik agertu zuen bere arrangura

egileak: “Une zailak dira artearentzat, politikak jaten baitu

gure bizimodua, eta ez dugu harentzat lekurik”.

Honela dio geroxeago: “Izan ziren Pasaian astialdirako elkarteak,

arte eta antzerki jaialdi ederrak antolatzen zituztenak,

bazkideentzat ez ezik, nahi zuten guztientzat. Eta halakoetan,

antzerkiak berez kulturatik eta hezitzailetik daukanaz aparte,

pasaitar eta kanpotar guztiak senidetzea lortzen zen, aurreiritzi

politiko eta sozialen gainetik. Gaur egun ia ezinezkoa da hori.

Noski, Pasaia, garai hartan, herri gaztea zen, hazten ari zen,

baina gaur egun ere, ahaleginak eginda eta desegokitasunak

baztertuta, lortu liteke, ez hura bera, baina bai antzeko zerbait.

Hala lasaituko genituzke egungo tirabirak; arestian aipatu

dudan grina politiko itogarri horrek sortutako haserreen eraginez

ezinezkoa baita bizikidetza”.

Egun batzuk geroago, itotasun hura aurrez aurreko armatua

bihurtu zen.

5.3 Altxamendu militarraren lehen

pausoak Donostian

Frente Popular-aren Gobernuaren proposamenek herritarren

sektore ugariren itxaropenak berpiztu zituzten. Beste askorentzat,

aldiz, proposamen haiek ez ziren nahikoa. Kale istiluak

bateko, eta eskuinak gobernuaren aurka ageri zuen jarrera bes-

teko, krisi hotsak entzun ziren Gobernuaren aurreneko hilabete

haietan. Eskuina 1932an baino –Sanjurjo jeneralaren altxamenduak

porrot egin zuenean– askoz hobeto prestatua zegoen.

Batetik, lider peto-petoa zuen, Joaquin Calvo Sotelo; eta,

bestetik, falangistak eta betiko erreketeen indar paramilitarrak

indartuak zeuden beren feudoetan. Mola jenerala, berriz,

Nafarroako Gobernadore Militar izendatua, azpilanean hasia

zen, hainbat hari mugitzen, Errepublikaren aurkako amorratuak

ziren beste jeneral batzuen laguntzarekin, “Espainiako

Militar Batasuna”ko kideak guztiak.

1936ko uztailaren 18an Afrikako postuetan zeuden militarrak

altxatu zirenean, Gipuzkoako kontrolaz jabetzeko interesa

areagotu egin zen, Frantziako mugako sarbiderik estrategikoenetako

bat itxiko baitzuten horrela.

Alabaina, armada altxatu ostean, Molaren prestakizunek

porrot egin zuten Gipuzkoan, batetik armadaren buruan jarri

behar zuten agintari militarrek zalantza asko izan zituztelako

eta, bestetik, ezkerreko indarrek (UGTk eta CNTk, batez ere)

aurrea hartu zietelako Gipuzkoako hiriburuaren defentsan.

Gainera, nazionalistek ere, epel samar izan arren,

Errepublikaren aldeko jarrera hartu zuten, eta, horrek, azkenean,

etsiarazi egin zituen konjuratzaileak.

Joseba Elosegik berak ozenki agertu zituen PNVren zalantzak,

zer egin militarren altxamenduaren aurrean. “Kalera jo

zuten aurrenekoak ez ziren Eusko Alderdi Jeltzalekoak izan:

Emakumezkoek ere

nahi izan zuten Antxon

jausitako obusen ondoan

azaldu.

Antxoko Cine

Moderno zinema egokitu

zen Pasaiako milizianoak

hartu ahal izateko

frankistei aurre

egin zieten bi hilabete

haietan.

I 83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!