11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10

i

A

ekoizpena hazten joan zen: lehen hamarkadan 3 ontzi eraiki

zituzten eta 1930eko hamarkadan 42. Hazkunde horren lekuko

eta erantzule dira aurrez aipatutako lantegi guztiak.

Bestalde, agerikoa da denborak aurrera egin ahala orekatuz

joan zirela egurrez eta altzairuz egindako ontziak, eta ikatza

edo gasolioa erabiltzen zutenak ere bai. Hortxe datua: 1930ko

hamarkadan 21 izan ziren ikatza erabiltzen zuten ontziak, eta

beste horrenbeste gasolioa erabiltzen zutenak.

1.3 Portuko jarduerak

B

1

K

XX. mendearen hasieran bi zutabe nagusitan oinarritzen zuen

portuak bere indarra: alde batetik, errepide eta trenbide lotura

ezin hobeak zituen, Estatuko igarotze-porturik hoberenetako

bat bihurtzeraino; eta bestetik, zabaltzeko eta hedatzeko aukera,

ordurako mugatu samarra portu askotan. Hala, adibidez,

hainbat puska jan zitzaizkion itsasoari, Antxoko moila besteak

beste, eta hainbat biltegi eta laguntzarako industria kokatu

ziren Herrera inguruetan.

Nolanahi ere, jabeen aldaketak ez ziren oso mesedegarriak

portuaren etorkizunaren inguruko irizpideak bateratzeko.

XIX. mendearen amaieran, finantza-talde frantziar baten mende

zegoen portua. Crédit Mobilier-en inguruan antolatua

zegoen taldea, eta Pereire-tarrak ziren buru. Ardo eta likoreak

esportatzeko interesa zeukaten batez ere. Haien eskutik hartu

zuen portuak Sociedad General del Puerto de Pasajes izena.

Urte haietan biltegi eta gordailu ugari sortu ziren ikatza, egurra

eta abar gordetzeko. Baina 1891tik aurrera aldatu egin zen

egoera. Inportazioak jaitsi egin ziren, batez ere Erresuma

Batuko ikatzarena. Galera handia zen hura: Asturiasko harri-

C

9

8

J

7

katzarekin batera, porturatzen zen bolumenaren %50etik

gora osatzen baitzuen ikatz britainiarrak. Harrezkero eta 1913

arte, halako apalaldi bat izan zuen portuak eta, ondorioz, ekimen

pribatuaren inbertsioak –eurek zuzentzen zuten portuaren

norantza– hutsaren hurrengoa izan ziren. Gipuzkoako

Foru Aldundiak indartu egin behar izan zuen bere babesa.

Aldi bertsuan zabaldu zen portua Estatuari itzultzeko espedientea.

1926 eta 1927 urteetan zehar burutu zen itzultze

hori: 1926an eratu zen portuko lanen batzordea, Junta de

Obras del Puerto, eta urtebete geroago hasi zen batzorde hori

portua kudeatzen.

Bitartean, portuak jarraitu egiten zuen beste merkatu batzuetarako

ateak zabaltzen. 1913tik aurrera Estatu osoko paperfabrikek

behar zuten egur-pastaren erdia baino gehiago

Pasaiako portutik sartzea lortu zen. 1930ko hamarkadan

%70era ere iritsi zen kopuru hori. Portuarekin lotura estua izan

zuen beste industria bat porlanarena izan zen. Pasaiako portutik

ateratzen ziren Añorgako Cementos Rezola eta Olaztiko

Cementos Portland S.A. lantegietako produktuak.

Zamalanetako merkantzia-trafikoa etengabe hazi zen gure

moiletan; gorakada horrek argi erakusten du Pasaiako portuak

zer-nolako garrantzia izan zuen XX. mendeko lehen hamarka-

GARAIA MERKANTZIEN

TONA-KOPURUA

1900. urtea 225.287 tn.

1910. urtea 376.050 tn.

1920. urtea 487.694 tn.

1930. urtea 818.048 tn.

I

H

D

6

5

G

ii

F

4

2

“Plano General del

deslinde de la playa

de la Herrera, propia

de la MN y ML

Provincia de

Guipúzcoa”. 1860.

urtekoa.

BASERRIAK

1 Etxeberri

2 Altunaenea

3 Bentagoia

4 Bentabea

5 Gomistegi

6 Azkuenea

7 Illunbe

8 Trintxer

9 Araneder

10 Ferrer-en

landetxea

LUR-JABEAK

A Manuel Otsoa

de Orobio

B Miguel Antonio

Casares

C Gabriel Maria

Lafit

D Pedro Roteta

E Jabiera

Altunaren

oinordekoak

F Ignacio Maria

Urdiñola

G Donemiliagako

markesa

H Ignacio

Laskibar

I María Josefa

Segurola

J Manuel Otsoa

de Orobio

L Joaquin Ferrer

BESTELAKOAK

i Gatzagako

harri-lubeta

(Gatzaga-

Mirabarkera

bitarteko

pasabidea)

ii Ontziralekua

Gipuzkoako

Protokolo

Historikoen

Artxiboa (GPHA)

(Oñati): 3/3221

E

3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!