11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EAE-ANVko beteranoak,

Herreran egiten

dituzten topaketetetako

batean.

140 I

dolua ekartzeagatik, mota guztietako abusuak pairarazten zizkietelarik.

Nabarmentzekoak dira ere gerra eta gerraostean emakumeek

pairatutako presio psikologikoak; izan ere berreraikuntzaren

ardura berenganatzeaz gain, haien gizonezko familia-kideek

ustez burututako jarduerengatik sarri askotan zigorpetuak

izaten baitziren. Amnistia Internazionalak eratutako txosten

baten arabera Gerra Zibilean eta Diktaduran burututako gehiegikeri

ugari nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak dira.

Gehiegikeria horien artean bere ezaugarri eta larritasunarengatik

ondokoak nabarmentzen dira: tortura, bortxazko desagertzea,

exekuio estrajudizialak, inongo bermerik gabeko epaiketak

63 . Aipatzen dira ere biztanleria zibilak sufrituak ere: “la

toma de ciudades o localidades por los alzados en armas fue

con frecuencia seguida de prácticas y tratos crueles, degradantes

e inhumanos contra personas civiles o desarmadas, incluida

la violación y abusos de índole sexual contra mujeres. La

exposición y escarnio público de mujeres y niñas con las cabezas

afeitadas, debido a sus simpatías políticas, por no ajustarse

a los preceptos religiosos de los alzados y sus aliados, o simplemente

por sus vínculos familiares con personas acusadas de

pertenecer al bando republicano, son hechos narrados de

modo constante en numerosos pueblos de España. Hacer

beber aceite de ricino a los detenidos, ocultar a los familiares

su paradero, abusar y obtener de éstos cualquier beneficio a

cambio de información sobre sus seres queridos son cuestiones

que aún surgen en la memoria de quienes padecieron

dicho período” 64 .

Bereizketarik gabeko bat bapateko izuikararen garaiari beste

izuikara legezko edo formal batek jarraitu zion, halako moldez

non, epaiz kanpoko exekuzioek aurrera jarraitu bazuten

ere, horiei legezkotasun-eitea ematen saiatu baitziren. Alde

nazionalean, gerra-egoera aldarrikatu ostean, auzi-bide gehienak

epaitegi militarren eskuetan geratu ziren, eta eurak arduratu

ziren Errepublikako legezko Gobernuari leial iraun zutenak

militarki matxinatzeagatik epaitzeaz, presaka instruitutako berme

judizialik gabeko gerra-kontseiluen bidez 65 . Espediente

militarren azterketak irizpide orokorrak jarraitu gabe tartekatutako

epai militarrak izan zirela esatea garamatza; aro eta leku

berean eta ardura bera izan zutenei sententzia ezberdinak

ebatzi baitzizkioten.

Javier Tusellen arabera, gatazkaren ondorioz hildakoen

kopurua espainiar Estatuko biztanleen %1 izan zen; suntsipen

materiala Europako gainerako herrialdeek II. Mundu-Gerran

jasan zutenarekin alderatzerik ez badago ere; bai ordea gizasuntsipena

66 . Hego Euskal Herrian, 1936ko gerra hasi ostean,

5.000 gizon-emakume izan ziren fusilatuak 67 . 5.000 gorpu

ahanzturan lurperatuta. Hizkirik, izen-abizenik, inizialik gabeko

5.000 gorpu, 5.000 bala baino gehiago. Hizkirik gabeko

zenbaki hutsak.

Gatazkan zehar gertatutako jardun errepresiboak areagotu

egin ziren Francoren garaipenaren ostean, erregimen berriaren

aurkako inolako oposizio-motarik gertatuko ez zela ziurtatzeko.

Gauzak horrela, errepresioak populazioaren sektore luzezabalak

harrapatu zituen, bertako gizartean aztarna sakona

utziz. Orobat, erbesteratuen drama azpimarratu beharra dago,

Josefa Martínez Agullaren lekukotzan islatzen den bezala.

Nazionalen garaipenarekin errepresioaren instituzionalizazioa

gertatu zen 68 , matxinadaren aurka egin zutenak zigortzeko

promulgatuak izan ziren lege berezi mordo batek ordezkaturik.

Erantzukizunen Politikoen Legea eta Masoneria

Erreprimitzeko Legea 69 , esaterako, helburu errepresiboekin

erabili ziren legeetako bi baino ez dira. Erantzukizunen

Politikoen Legea eragin errektroaktiboarekin 1934ko urritik

aplikagarria zen Frente Popular-eko alderdi politiko eta sindikatuei,

erakunde abertzale eta nazionalistei, anarkistei eta

‘Movimiento Nacional’ zeritzonari aurre egin zioten gizonemakumeei.

Masoneria Erreprimitzeko Legea, erlijioa, aberria,

instituzio eta gizarte-armoniaren aurka ‘ideia desegileak’ ereiten

zituztenei eragiten zien. Legean jasotako isun ekonomikoekin

batera, Estatuko Administrazioko funtzionarioen artean,

judikaturan eta hezkuntza-erakundeetan egindako arazketalana

da azpimarratzekoa, batez ere maisu-maistrei, institutuko

irakasleei eta ikastoletako andereñoei erasan zielarik aurreko

atalean islatzen den bezala. Marko juridiko berriaren ondorioz,

zigortuetako asko bizitzeko baliabiderik gabe utzi zituzten,

zokoratuta bizitzera behartuz.

1938an heriotza-zigorra berriro jarri zen indarrean Zigor-

Kodean, eta Epaitegi Militarrak orokortu zirenetik akusatuen

aurkako epaiak berme prozesalik gabekoak ziren, epai guztiz

sumarioei errugabetasun-ustekizunik gabe ere aurre egin

beharrean zeudelarik. Bermerik gabeko defentsa Lorenzo

Mancisidor Untzeta, Jose Manzisidor Ibarguren edota Ángel

Lorenzo Ansolaren aurkako gerra kontseiluen espedienteetan

ikusi daiteke; Defentsak haien babes judiziala bermatu beharrean

errukitasuna soilik eskatzen duelarik. Batzuetan, pertsona-taldeak

epaitzen ziren, akusatu bakoitzaren erantzukizunak

indibidualizatu ere egin gabe; horren adibide dira besteak beste

Santoñan prozesatu zituzten Juan Aldai Sarasola, Laurentzi

Manzisidor Untzeta, Juan Puidado Gallego, Francisco

Rabaneda Postigo, Angel Lorenzo Ansola eta Luis Taboada Puy.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!