11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Metrailadorak hor

dauzka, baina Bizkaya

bouak ezin du ezkutatu

benetan zer den.

Juan Pardo San Gil.

96 I

PASAIAKO ARRANTZONTZIEN ZERRENDA EUZKADIKO GUDONTZIDIAN

ARABA (Hispania ohia, Alfonso XIII ohia)

Historia: Baforea, burdinazko kroskoa, PYSBEko bakailaontzia,

La Ciotat-en (Frantzia) Société Provençale des

Constructions Navales delakoak egina. Alfonso XIII.a izena

hartu zuen, baina Hispania izenaz bataiatu zuten 1931n.

Bilbora joana Pasaiako ebakuazioan (1936-09-11). BIAk

artillatzeko hautatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu

(1936-10-30). Azaro erdialdera hasi zen lanean, geroago

Araba izena eman zitzaion (1936-12-09), Euskadiko

Gudontzidian sartuz. Konpontzen ari zirela, Sestaon hondoratu

zuten nahita (1937-06-16), inork harrapa ez zezan.

Hala ere frankistek azaleratu (1937-07-19) eta beren

Armadara bildu zuten, Alava izenarekin. Armadoreei itzuli

zieten 1939an, eta 1965ean zehatu egin zuten.

BIZKAYA (Euzkal-Erria ohia)

Historia: Baforea, burdinazko kroskoa, PYSBEko bakailaontzia,

La Ciotat-en (Frantzia) Société Provençale des

Constructions Navales delakoak egina. Euzkal-Erria izena

hartu zuen. Bilbora joana Pasaiako ebakuazioan (1936-09-

13). BIAk artillatzeko hautatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak

bereganatu (1936-10-30). Azaro hasieran hasi zen lanean,

eta berehala Bizkaya izena eman zioten (1936-12-09),

Euskadiko Gudontzidian sartuz. Asko erabili zuten kanpainan

zehar. Bilbo ebakuatzerakoan Santoñara pasa zen; bertan

desartillatu eta BIAri eman zioten (1937-08-05).

Santanderra eraman ostean, bertako ebakuazioak bete-betean

harrapatu zuela, Gijonera jo zuen lehendabizi, eta ondoren

Bordelera. Frantzian egon zen gerra bitartean.

Armadoreei itzuli zieten 1939an, eta 1966an zehatu zuten.

GIPUZKOA (Mistral ohia)

Historia: Baforea, burdinazko kroskoa, PYSBEko bakailaontzia,

Falmouth-en (Ingalaterra) Cox & Co. Engineers

Ltd. enpresak egina. Mistral izena hartu zuen. Bilbora joana

Pasaiako ebakuazioan (1936-08-21). BIAk artillatzeko

hautatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu (1936-10-

30). Urria erdian hasi zen lanean, eta geroago Gipuzkoa

izena jarri zioten (1936-12-09), Euskadiko Gudontzidian

sartuz. Asko erabili zuten kanpainan zehar eta matxurak

izan zituen Matxitxakoko gudaketan (1937-03-05). Bilbo

ebakuatzerakoan Santoñara jo zuen; bertan desartillatu eta

BIAri eman zioten (1937-08-05). Santanderra eraman ostean,

bertako ebakuazioak bete-betean harrapatu zuela,

Gijonera joan zen lehendabizi, Bordelera gero. Frantzian

egon zen gerra bitartean. Armadoreei itzuli zieten 1939an,

eta 1966 zehatu zuten.

NABARRA (Vendaval ohia)

Historia: Baforea, burdinazko kroskoa, PYSBEko bakailaontzia,

Aberdeen-en (Eskozia) Hall Russell & Co. Ltd.

enpresak egina. Vendaval izena hartu zuen. Bilbora joana

Pasaiako ebakuazioan (1936-09-13). Bizkaiko Defensa

Batzordeak Bilbo-Baiona lotura egiteko erabili zuen. BIAk

artillatzeko hautatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu

(1936-10-30). Urria bukaeran hasi zen lanean, eta geroago

Nabarra izena jarri zioten (1936-12-09), Euskadiko

Gudontzidian sartuz. Asko erabili zuten kanpainan zehar,

eta hondoratu egin zuen Canarias kruzero faxistaren aurka

egindako Matxitxakoko gudaketan (1937-03-05).

GOIZEKO-IZARRA

Historia: Arrantzarako motorduna, burdinazko kroskoa,

binakakoa, Pasaiako Sarriegi, Sagarzazu y Cía. enpresarena,

Zumaian Constructora Metálica delakoak egina.

Pasaian zegoen gerra hasi zelarik, eta kostazain lanetan

erabili zuten. Portua ebakuatutakoan Bilbora joana (1936-

09-12). Abenduan Euskadiko Gudontzidiak hartu zuen

bere gain ontzia, arrantza babestu eta kosta zaintzeko.

Eskifaia osoa barruan zuela hondoratu zen Castro

Urdialesetik bi milatara, ekialdera, mina batekin tupust

eginda (1937-01-16/17 gauerdian).

IPARREKO-IZARRA

Historia: Arrantzarako motorduna, burdinazko kroskoa,

binakakoa, Pasaiako Sarriegi, Sagarzazu y Cía. enpresarena,

Zumaian Constructora Metálica delakoak egina.

Pasaian zegoen gerra hasi zelarik, eta kostakozain lanetan

erabili zuten. Pasaia ebakuatutakoan Bilbora joan zen

(1936-09-12). Abenduan Euskadiko Gudontzidiak hartu

zuen bere gain ontzia, arrantza babestu eta kosta zaintzeko.

Artillatutako ontzirik ezaz, lan handiagotara bideratu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!