11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bertan bilduek, “nazioa bizitzen ari zen egoera ezohikoa

zela medio, eta karguak nahitaez betetzeko premia zela

medio”, onartu egin zituzten ardurak, “nahiz eta behin-behinekotzat

hartu, aipatutako egoera bere onera etorri bitartean”.

Jarraian, Alkatea eta Alkateordea izendatu zituzten. Halaxe

eratu zen, azkenean, Udalbatza:

- Alkate-Presidentea, Jose Manuel Elizalde Osinalde.

- Lehen Alkateordea, Jose Korta Gurrutxaga (San Pedro).

- Bigarren Alkateordea, Miguel Camara (San Juan).

- Hirugarren Alkateordea, Francisco Linazasoro Galparsoro

(Antxo).

- Zinegotziak: Basilio Perez de Arenaza, Rufino Solano Muro,

Jose Mª Oiarzabal, Ignacio Tolosa Makazaga, Isaac Hernaiz

Bakaikoa, Victorino Navarro eta Olegario Garcia

Bengoetxea.

Astebete geroago egin zuten Udalbatzako kideek euren kargu

hartze ofiziala, irailaren 29an zehazki.

Udalean egon zen bost hilabeteetan talde berriak hartutako

erabakien artean hauek aipa daitezke: Sabino Arana kaleari (N-

1 errepidea, Antxotik pasatzen dena) izena aldatu eta Jose

Antonio Primo de Rivera jarri zion (1936-10-27); Baleares ontziko

eskifaiarentzako dirua bildu zuen, eta udal-langileen, mai-

su-maistren eta abarren purgaketa hasi zuen (1936-11-10).

Pasaiatik alde egin eta euren lanpostuetara itzuli ez ziren guztien

zerrenda ere osatu zuen (1936-12-23) 40 .

5.5 Bigarren Korporazio frankista

Udalean

Frankismo garaiko lehen udal-korporazioa osatu eta sei hilabetera,

gerrako batzorde karlistaren idatzi baten eraginez, beste

talde bat jarri zen Pasaiako Udalean agintean.

1937ko martxoaren 13an sinatu zen bigarren korporazio

horren kargu-hartze akta. Udal taldearen buru Jesus Garmendia

antxotarra izendatu zuten. Harekin batera honako hauek zeuden

taldean: Constancio Atxukarro (Antxoko lehen alkateordea),

Ignacio Iraola, Isaac Hernaiz eta Olegario Garcia, denak

Antxoko bizilagunak; Pablo Fernandez (Pasai San Pedroko

lehen alkateordea), Pedro Sanz, Francisco Elia eta Jose Antonio

Asteasuinzarra, hauek ere sanpedrotarrak, eta, azkenik,

Lorenzo Puy (Donibaneko lehen alkateordea), Basilio Perez de

Arenaza, Zacarias Puy eta Cecilio Sistiaga. Azken hirurok ere

sanjuandarrak.

Korporazio honek agintean jarraitu zuen 1944 arte. Urte hartan

ordezkatu zuen Carlos Yarza Zala buru zuen taldeak.

I 89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!