11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Faxistek1936ko irailean

Pasaia hartu ondoren

osatutako zerrenda, lanpostuetara

itzuli ez

ziren portuko

langileak salatuz.

Pasaiako Agintaritzaren

artxiboa.

zeu izango zara organo horren burua, eta zeintzuk osatzen

duten jakinaraziko duzu...”

1937ko urtarrilean Langileak Kokatzeko Erregistroa eratu

zen herrian. Lantokiren batean kontratua izateko nahitaezkoa

zen erregistro horretan izena emanda egotea, nahiz eta, Pedro

Barrusok argitu bezala, lanpostu batzuk gordeak zeuden fronteko

lerro frankistetan zeudenentzat.

Purgaketa, ordea, lan eremu guztietara zabaldu zen, eta

bereziki eragin zien Herri Administrazioko langileei, askoz

errazagoa baitzen esparru hori ikertzea, Pasaian behintzat bai.

1936ko abenduaren 3an, Estatuko Junta Teknikoak agindu

zuen Mugimendu Nazionalaren aurkako jarrera agertu zuten

funtzionario guztiak bereizteko, eta lanpostuetara itzuli ez

ziren haiek berehala kargugabetzeko.

Dekretu horren bidez, 1936ko abenduaren 23an egindako

Udalbatzarrean, Udalak 42 pertsona kargugabetu zituen, espe-

dienterik zabaltzeke, euren lanpostuetatik baja emanda, ezarritako

epea igaro eta gero lanera itzuli ez zirenak, hain zuzen.

Ondorengo 42 hauek izan ziren:

- Aguazilak: Santos Uranga, Casto Dominguez eta Antonio

Isasa.

- Gauzainak: Jose Etxeberria, Antonio Aranzasti eta Fernando

Etexebeste. Laugarren bat ere bada, baina izena besterik ez

da aipatzen: Jose.

- Lorenzo Palacios Beitia praktikantea.

- Kale-garbitzaileak: Lazaro Dadie eta Virgilio Meneses.

- Irakasleak: Recaredo Besga, Trinidad Salaberria,

Hermogenes Palacio, Genaro Barrutia, eta haur eskolako irakasle

Honorata Goikoetxea eta Clementina Iruretagoiena.

- Solfeo-irakasleak: Tomas Garbizu eta Gelasio Aranburu

- Musika-irakasleak: Damian Puy eta Leopoldo Ledesma

- Danbolina: Sebastian Etxeberria Iturbe

- Atabalaria: Jose Mª Gabarain Barrutia

- Garbitzaileak: Carmen Portabales, Conrada Fernandez eta

Justa Garayo.

- Mekanikoak: Josa Mª Sistiaga eta Pedro Iñarra.

- Suhiltzaileak: Jose Mª Intxaurrondo, Elias Flores, Ceferino

Loinaz, Jesus Oiartzabal, Isaac Oiartzabal, Cesareo Ibañez,

Julian Elizalde, Jesus Prieto, Juan Jose Sistiaga, Jose

Barandiaran eta Jose Bikuña. Beste bat izenez bakarrik aipatzen

da: Jose Maria.

- Tomas Anabitarte postari diruz lagundua.

- Motora-zerbitzuetako langileak: Marcial Sistiaga eta

Eugenio Goikoetxea.

Dena den, purgaketak ez zien soilik euren lanpostuetara

itzuli ez zirenen gain ezarri; modu batera edo bestera, udaleko

funtzionario eta langile guztiei eragin zien, nahiz eta frankisten

tropak Pasaian sartu zirenean herrian bertan egon eta bertan

geratu.

Dekretu-lege hori betetzeko, langileek zinpeko adierazpen bat

aurkeztu behar zuten Errepublika garaian eta tropa nazionalak

Pasaian sartu zirenean izandako jokabideari buruz. Adierazpen

horri eransten zitzaizkion gero Falangearen eta bizi zen herri edo

barrutiko apaizaren txostenak. Epaile Instruktoreak hauen berri

eman eta gero, Udalak osoko bilkuran aztertu eta egiaztatu

zituen adierazpenok, 1937ko apirilaren 5ean.

Espediente hauek zirela eta, hona hemen zigorra jaso zuten

udal-langileak:

- Manuel Suarez, atabalaria, ezkerreko joera izateaz akusatua:

bi urte soldatarik gabe.

- Martin Uranga Sein, marrazketa irakaslea Pasai San Pedroko

gau eskolan, abertzale joera izateaz akusatua: urtebete soldatarik

gabe.

- Ambrosio Etxarri Ugarte, administrazioko ofiziala eta solfeo

irakaslea. Joera abertzalekoa izateaz akusatua. Hasiera batean

bi lanpostuetatik kendu zuten. Gerra-Epaiketa egin zioten

1937ko urriaren 11n, eta libre utzi zuten haren gain ezarritako

karguetatik: PNVko afiliatua izatea, Defentsa-

Batzordeko kide izatea eta II. Errepublikako legegintza-hauteskundeetako

kontu-hartzailea izatea, aipatutako alderdiaren

ordezkari gisa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!