11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sei hildako utzi zituen

urriako iraultzaren

zanpaketak Pasaian

1934an. (AGA).

Antxoko Maya y Roja

atelierreko langileak.

Felipe Maya.

70 I

A

ZTERGAI DUGUN HAMARKADAN PASAIA ORO HAR,

eta bereziki Trintxerpe, herririk gatazkatsuenak

bezala jo izan ziren Gipuzkoan, ikuspegi

sozialetik.

Horren adierazgarri, probintziako egunkarien titular sentsazionalistak:

“Asaltan el local donde se paga a los obreros del

puerto” (Portuko langileei ordaintzen zaien lokalari eraso egin

dute) – 1932ko apirilaren 9a. “¿El Gangsterismo en Pasajes? – Se

dice que intentaban secuestrar el niño de un industrial pasaitarra”

(Gangster jokabideak Pasaian? Pasaiako industria-gizon

baten umea bahitzen saiatu direla zabaldu da) – 1934ko ekainaren

1a. “Un comunista penetra en el Batzoki de Pasajes Ancho y,

esgrimiendo una navaja, hiere a 3 abertzales” (Komunista batek,

Pasai Antxoko Batzokian sartu eta, labana airean, hiru abertzale

zauritu ditu) – 1935eko azaroaren 19a. “El atraco de ayer en

Pasajes Ancho. Seis individuos, pistola en mano, penetraron en

la sucursal del Banco de San Sebastián, apoderándose de unas

setenta y cinco mil y pico pesetas” (Lapurreta atzo Pasai Antxon.

Sei morroik, pistola eskuan, Banco San Sebastianeko bulegoan

sartu eta hirurogeita hamabost bat mila pezeta lapurtu dituzte) –

1936ko maiatzaren 1a. Beste hainbat ere aipa litezke. Eta izenburu

hauen azpian, gizartea lehertzeko zorian zegoen: 1931ko

grebaren oihartzunak, liburuaren beste pasarte batean deskribatu

ditugun sindikatuen arteko gatazkak, 1934ko urrian izan

ziren gertaerak, portuko langileen artean zegoen giroa, iraultzaatarikoa

kasik...

Gogora ditzagun, halaber, Aita Donostiak 1932an idatzitako

hitzak, arestian ere aipatuak. Gogora dezagun zer-nolako kezkarekin

begiratzen zen hiriburutik Pasaia aldera, handik sumatzen

baitzen bazetorrela “oldea oldarrean”. 1934an erakutsitako

mobilizazio-gaitasuna ikusirik –1931ko haren segida-edo–,

zentzuzkoa zirudien “donostiar dirudunen” beldurrak.

4.1 Asturiasko Iraultzaren

oihartzuna Pasaian

Faxismoa, hura bai oldarrean, aurrerantz zihoan Europan: Hitler

Alemanian, Mussolini Italian, Dolfus Austrian, Salazar

Portugalen... Eta testuinguru honetan, halako agintekeriaren

aurkako borroka giroan gertatu zen, hain zuzen, 1934ko iraultza.

Fenomeno konplexua, inondik ere. Honela baiesten du

Tuñon de Lara historialariak: “1934ko urria langileen iraultza

da, iraultza garailea, gutxienez bi astez Asturiasen, eta huts egindakoa

Espainiako beste bazterretan. Hilabeteak zeramatzaten

prestakizunetan” 25 .

Giroa aspalditik ari zen egosten: hilabete batzuk lehenago

hainbat grebak astindu zuen Espainia; nekazariak haserre eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!