11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

“Muelles y Almacenes

para Vapores de Pesca”,

alegia, arrantzako

baforeentzako kaiak

eta biltegiak antolatu

zituen enpresaren

instalakuntzak.

Pasaiako

Agintaritzaren

argazki-artxiboa.

32 I

osatzen zuten batzordea: ontzi-patroien aldetik Andres Perez

Lijok; makinisten aldetik, Ramon Rodriguez Rodriguezek;

marinelen aldetik, Serafin Lago de Andresek, eta suginen aldetik,

Emiliano Rosales Davilak.

Arratsalde hartan bertan, Gobernadorearen ohar batek albiste

ematen zuen ia Gipuzkoa osoan gerra-egoera jasotzeko erabakia

hartu zutela, Lezon, Pasaian, Errenterian eta Donostian

izan ezik. Jarraian, atxiloketa gehiago izan zirela jakinarazten

zuen idatziak. Atxilotuak, zehazki, hauek izan ziren: Lucio

Andiano Martinez, Romualdo Lacalle Zamora, Apolinar Otxoa

Orradre, Santiago San Martin Dominguez, Jose Maria Lizaraso

Urruti eta Antonio Robles de Paco. Eta, ohar berean, Juan

Miranda Aldunain, Diego Zarco Espiridion eta Pedro Alonso

Martinez aske utzi zituztela argitzen zen.

Ekainaren 3an, Pasai San Pedroko irakasleek harpidetza

publikoa egitea proposatu zuten, eskolan jangela bat sortzeko

eta han marinelen seme-alabei egunean otordu bat emateko.

Izan ere, greba luzatzen ari zela-eta, marinel batzuk premia

gorrian zeuden. Proposamenak harrera beroa izan zuen: herriharpidetza

bidez berehala bildu ziren 800 pezeta aipatutako

helbururako. Hurrengo egunean, Pasaiako Udalak erabaki

zuen 100 pezeta ematea eskolako jangelari. Beste horrenbeste

egin zuen La Union sindikatuak, 1.000 pezetako ekarpenarekin.

Egun batzuk geroago, Sociedad Recreativa

Sampedrotarra elkarteak emanaldi bat eskaini zuen Antxoko

Moderno zineman, sarrerako diruarekin arrantzaleen grebak

sortutako ondorioak ahal zen neurrian leuntzeko.

Ekainaren 9an, Gobernuak arrantzale pasaitarren auzian

erabakitako laudoa argitaratu zuen Gaceta-k. Erresoluzioa

aztertu ondoren, arrantzaleek erabaki zuten biharamunean,

ekainak 10, ontzietara igotzea, eta, normaltasun osoz, lanera

itzultzea.

Ekainaren 12an Pasaiako arrantzako ontzidia itsasoratu egin

zen. Halaxe amaitu zen hamabostaldi luze bat iraun zuen

gatazka.

Garai hartan La Union sindikatuko idazkari zenak, Juan

Astigarrabia komunistak, utzi zuen lekukotzarik egun hauetaz,

eta baita Pasaiako arrantza sindikatuaren idazkaritzara eraman

zuten nondik norakoez ere 7 .

“Al día siguiente de proclamarse la República salimos de la

cárcel, y, en seguida, me encuentro con que los pescadores

de Pasajes, los de altura, formaban un sindicato de cuatro mil

asociados, compuesto por su sección de maquinistas y fogoneros,

patronos de pesca y costa, marineros rasos, rederos,

(…) Vienen a buscarme para que me ponga al frente del sindicato,

y les digo yo: “¡pero bueno! si la mayoría de los elementos

sindicados ahí son anarquistas. ¿Como es que buscan

a un comunista”. Dicen: “no, es que tenemos confianza en ti

y tú tienes experiencia en estas cosas”. Consulto con el partido

y me dicen que tenía que hacerlo. Realmente, el sindicato

exigía que uno hubiera estado enrolado en un barco pesquero,

me enrolé en un barco pesquero e hice un viaje hasta

Castro Urdiales. Al regreso ya había cumplido una de las estipulaciones

básicas del reglamento. Les dije: “el día primero

de mayo vamos a declarar la huelga” (…) Nosotros pedíamos,

entre otras cosas, un salario de trescientas pesetas al mes, y un

descanso, cuando se llegaba a tierra, de tantos días como

domingos hubieran pasado en el mar los marinos. Esas eran

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!