11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Giro itogarri horretan, beraz, frankisten tropak gure herrian

sartu ondoren hartutako errepresio neurrietako bat

Errepublikari leial izan zitzaizkion sindikatu eta antolakunde

politikoen egoitzez eta lokalez jabetzea izan zen. Antxoko

PNVren Batzokia, adibidez, Pelayos y Margaritas errekete

laguntzaileen kuartel gisa egokitu zuten. Eta Antxoko bertako

ELA-STV sindikatuaren egoitza Circulo Tradicionalista-ren

(alderdi karlista) esku utzi zuen Komandante Militarrak.

Modu berean, jabetzeei buruzko 1937ko urtarrilaren 10eko

dekretua kaleratu baino lehen, armadak konfiskatu egin zituen

euren kanpaina militarrerako premiazko jotzen zituen ondasun

guztiak. Hala, adibidez, Udal Artxibategian badira hainbat

konfiskatzeren kopiak. Atanasio Berrondo okin antxotarraren

kamioi txikiarena esaterako, edo Cafes Imaz enpresaren beste

ZIGILATUTAKO ETXEAK ETA KONFISKATUTAKO LOKALAK

Pasaiako Udal Artxibategia: 83 (Antxo)

ko uztailaren 24an, hau da, Pasaia matxinoek

1937menperatu eta hamar hilabete geroago, Udalak

udalerriko etxebizitzen zerrenda bidali zien agintariei, bertan

zehazturik zein egoeratan zegoen bakoitza. 1937ko maiatzaren

1eko 264. dekretuan ezarritako agindua bete zuen Udalak

horrela. Zerrenda horiei esker jakin dezakegu zein etxebizitza

geratu ziren hutsik Pasaian, alegia etxe horietako zein bizilagun

eta maizter ez ziren herrira itzuli, faxisten esku zegoela jakinda.

Zerrenda horietan, hutsik zeuden etxebizitzez gain, agintariek

zigilatutakoak ere zein ziren zehazten da; etxe horietako bizilagunak,

kanpora alde eginak egoteaz gain, errudunak ere baziren

erregimen matxinatuaren arabera. Zigiluak, gainera, agintarien

aurrean aurkeztera behartzen zituen jabeak eta maizterrak,

herrira itzulitakoan. Horrek areago estutzen zuen herritarren gainean

ezarritako kontrola.

Beste ikuspegi batetik, interesgarria da ikustea garai hartan

zeinen zabaldua zegoen apopilo sistema, aipatzen diren etxebizitza

asko gelak baitira izan ere, etxe baten barruan.

DONIBANE

Jabeak artean itzuli ez ziren pisuak: 55, eta kopuru horri beste

3 etxebizitza gehitu beharko litzaizkioke, bertako maizter

guztiak joanak baitziren.

Agintariek zigilatutako etxeak: 7 pisu eta behe bat.

SAN PEDRO-TRINTXERPE

Jabeak artean itzuli ez ziren pisuak: 19, eta kopuru horri beste

2 etxebizitza gehitu beharko litzaizkioke, bertako maizter

guztiak joanak baitziren.

Agintariek zigilatutako etxeak: 16

Maizterrak artean itzuli ez ziren gelak: 60

Agintariek zigilatutako gelak: 45

kamioi batena, edo San Pedro-Donostia ibilbidea egiten zuen

Salvador Lores konpainiako autobusarena.

Baina konfiskatzeak, isunak eta bahimenduak gerra garaiko

hornidura hutsa baino gehiago izan ziren, susmagarrien etxeetako

miaketak eta lapurretak baino zer edo zer gehiago. Udalak

ere aurre-aurrean aritu ziren, goragokoen aginduak betetzen.

Lehen unetik, gainera. Hala, 1936ko irailaren 13an ateratako

dekretuak matxinatuekin lerratu ez ziren antolakunde guztien

legez kanpoko izendatzea agintzen zuen, baina banakoei ere

eragin zien, “mugimendu nazionalaren kontra agertutako erresistentzia

zentzugabea” zela eta. Ondoren, 1939ko otsailaren

9an, Francisco Franco jeneralak “Erantzukizun Politikoen Legea”

sinatu zuen. Haren bidez, isunak ezartzen zizkieten auzipetuei,

kasu bakoitzean epaitutako gertaeretan izandako parte-

ANTXO

Jabeak artean itzuli ez ziren pisuak: 5

Agintariek zigilatutako etxeak: 2

Agintariek zigilatutako gelak: 164

GUZTIRA

Jabeak artean itzuli ez ziren pisuak: 79, eta kopuru horri beste

5 etxebizitza gehitu beharko litzaizkioke, bertoko maizter

guztiak joanak baitziren.

Agintariek zigilatutako etxeak: 25

Maizterrak artean itzuli ez ziren gelak: 60

Agintariek zigilatutako gelak: 209

Antxon, etxebizitzez gain, beste hainbat lokal ere konfiskatu

zituzten. Kale Nagusiaren 5. zenbakian, adibidez lokal bat konfiskatu

zuten, eta Falange Tradicionalista-ren esku utzi. Behe bat

konfiskatu zuten komandantzia militarrarentzat (San Sebastian

kalea, 13), lokal bat egokitu zuten karabineroentzat (Blas de

Lezo, 2), eta zumardiko biltegi bat erreketeen esku utzi zuten

(ziur asko ordura arte Antxoko Batzokia izandakoa).

Renteria kaleko 3. zenbakian, 4. eta 5. solairuko lau etxebizitzak

hustu egin zituzten, aurreko urtean eroritako bonbek, lehertu

ez arren kalte handiak eragin zituztelako.

I 107

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!