11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Anacleto Arana, ezkerrean,

Antonio Trecet,

PYSBEko zuzendarigerentea

lagun duela

Punteetarainoko

paseoan.

132 I

San Pedrorantz zeramatzan txalupara joan, eta, pistola eskuan

zuela, askatzeko agindu zien, galdeketa txiki bat egin eta La

Union-eko (sindikatu komunista) buruzagiaren aurrean protesta

egin ondoren.

Posadillo abizeneko gizonezko bat, Pasai Donibaneko

PYSBE faktoriako ontzietako ofiziala bera, kanpotarra eta faxistatzat

hartua, Camara jatetxean bizi zen. Egun batean, harengatik

galdezka joan ziren batzuk. Ez zegoen etxean. Jatetxeko

jabeek pentsatu zuten Posadillo atxilotzera zetozela, eta

gauean berriro etorriko ziren beldur, berriemaileari deitu zioten

gertatutakoa azaltzeko. Berriemaileak esan zien Batzokian

ohe bat atonduko zutela Posadillorentzat, eta halaxe egin

zuten. Posadillo Batzokian agertu zen gauean, baina ez zuen

bertan lo egin, ez baitzuen ezer gertatuko zitzaion usterik.

Posadillo jaun horrek berak gobernatzen zuen Galerna ontzia,

matxinoen esku utzi zuenean, Aitzol, Pelletier, Jurito,

Sansinenea, etab. barruan zirela.

Egun batez Trintxerpeko batzuk etorri ziren alkatetzara eta

Pedro Gurrutxaga apaiz lagunkidea non zen galdetu zuten. Gau

hartan berriemaileak herri berean bizi zen lehengusu baten

etxera eraman zuen Gurrutxaga, zer gerta ere babesean egon

zedin. Geroago, Goena jauna, San Pedroko apaiza hil zutenean,

Monzon jaunak agindu zuen Donibaneko apaiz lagunkidea

Diputaziora eramateko, seguruago egon zedin. Baina apaizak

nahiago izan zuen senide batzuen etxean geratu, Okendo kalean,

eta haraxe eraman zuen berriemaileak.

Berriemailearen ama Irungo parrokoaren etxean bizi zen,

eta amarenera joan zen gauza batzuk ateratzeko, etxetik lapurtuko

zizkioten beldurra baitzuen. Ama ez zen ausartu halakorik

egitera apaizaren baimenik gabe, baina apaiza Ondarroan

zegoen. Berriemaileak, hala ere, bi kaliz eta ur-ardo ontzi batzuk

hartu zituen eta Donibaneko Batzokian gorde.

Matxinoengandik ihesi herritik atera behar izan zuenean, dendena

Donibaneko parrokoaren esku utzi zuen, honek Irunera

iritsarazi zezan.

Herriko parrokoari galdetu eta haren baimena jaso ondoren,

berriemaileak lortu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak Santa Ana

ermita eta Bonantzako Santo Kristo basilika konfiskatzea, besteek

halakorik egin ez zezaten eta hango gauzak behar ez ziren

bezala erabili ez zitzaten”.

Hala deskribatzen du gerra Donibanera iritsi zenekoa:

“Abiazioaren bonbardaketak apenas izan zuen eraginik Pasai

Donibanen. Egun bakar batean (ez naiz dataz oroitzen), abuztuaren

hondarrean, Bordaundiko kuartela MEIPIko lokaletan

muntatu berri zela, hegazkin batek hainbat bonba jaurti zituen

kuartelaren inguruetan, eta bi pertsona hil”.

Faxistek Donibane hartu zutenean bertako erlijiosoek hartutako

jarreraren inguruan zuzeneko lekukotza ematerik ez zuen

izan. Aranak, ordea, ez du ezkutatzen Donibaneko apaizak altxamenduaren

aurreko urteetan izan zuen jarrera:

“1934. urtean, Pedro Gurrutxaga herriko apaiz lagunkideak

hala esan zion harekin aitortzera joan zen emakume bati: ez

ziola absoluziorik emango Emakume Abertzale Batza elkartetik

ateratzen ez zen bitartean; izan ere, haren arabera, elkarte hartan

bildutako dirua iraultza egiteko erabiltzen zen. Ondorioz,

auzia argitzeko eskatu zion emakumeari, nahi zuen lekuan galdetuta.

Emakumeak berriemaileari galdetu zion ea zertan erabiltzen

ziren EAB elkarteko diruak. Berriemaileak, Uri-buru-batzarrekoa

baitzen, kontuen liburua aurkeztu zion apaiz lagunkideari.

Han azaltzen zen zertan xahutzen zen dirua: bazkideen

hiletetarako meza-diruetan (10 pezeta), gaixotasunen sorospenean

etab. Deus ez helburu politikoetarako. Apaiz lagunkideak

egun bat eduki zuen liburua etxean”.

Aldiz, tarte bat eskaintzen die matxinatuek Donibane hartu

orduko egindako ekintzei:

“Matxinoak sartu eta gero, hauen aldekoek mendeku-ekintza

batzuk egin dituzte. Aipatzeko modukoa da, adibidez, Jose

Manzisidor Defentsa Batzordeko kide izandakoaren kasua.

Pasaia ebakuatzerakoan kanpora joan behar zuten herritarrek

jakiak eta bestelakoak ere eramango zituztela susmoa hartuta,

Manzisidorrek Leovigildo Otaegi jaunari eman zion berri,

Otaegik janari denda bat eta mertzeria bat baitzeuzkan.

Jakinarazi bakarrik ez, lagundu ere lagundu zion dendako hainbat

gauza goiko solairura eramaten eta han gordetzen.

Matxinatuen armadak aurrera egin zuenean, Manzisidor jauna

Zumaitik Pasaiara itzuli zen, hara ihes egina baitzegoen. Handik

laster atxilotu egin zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten.

Emazteari eskatu zion Leovigildo Otaegi salatariari barkatzeko;

berak barkatzen ziola eta pozik zihoala hiltzera. Otaegi izan

zen, bai, salataria: Matxinatuen armada Pasaian sartu zenean,

Otaegik salaketa jarri zuen Manzisidorren aurka, Defentsa

Batzordeko kide izateagatik eta dendak asaltatzeagatik. Gero,

kondenatuaren alde egin zuten Pasaiako agintari guztiek, eta,

azkenean, heriotza-zigorra kendu eta bizi osorako kartzela ezarri

zioten. Honen guztiaren berri Olaziregi anaietako batek

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!