11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Reservada nº 1’ izeneko dokumentua helarazi zuen. 1936ko

maiatzaren 25ean sinatutako dokumentu horrek zera zion: “se

tendrá en cuenta que la acción ha de ser en extremo violenta,

para reducir lo antes posible el enemigo, que es fuerte y bien

organizado”, seinalatuz lehen helburuak: “todos los directivos

de los partidos políticos, sociedades o sindicatos no afectos al

Movimiento” zera gehituaz “se les deben aplicar castigos ejemplares,

para estrangular los movimientos de rebeldía o huelgas”

59 . Molak planifikatu bezala, eta 1936ko uztailaren 19an

aldarrikatzen zuen bezala, matxinadan bortxakeria muturreraino

eraman zen: “hay que sembrar el terror… hay que dejar sensación

de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a

todos los que no piensen como nosotros” 60 .

Matxinoen aldean boterea militarren eskuetan geratu zen;

sindikatuak eta alderdi politikoak desegin zituzten, beraien

liderrak errepresioaren lehentasunezko helburu bilakatu zirelarik.

Espainiari bere balio eta zerizan tradizionalak itzuli

nahirik, eta ‘liberalismoaren eragin kaltegarritik’ aldendu

nahirik, matxinoek espainiar arima –beraiek ulertzen zuten

bezala– desitxuratzen lagundu zuten gizabanakoak desagerrarazteari

ekin zioten herria onbideratzeko asmoz.

Apaizeriak altxamenduaren alde agertu zen eta espainiar aurkakotzat

jotzen zen eta beraz desagerrarazi behar zen etsai

baten aurkako gurutzadaren ideia berreskuratzen zuen hizkera

legitimatzen lagundu zuen. Francisco Franco jeneralak

1937ko azaroaren 16an zehazten zuenez 61 : “… nuestra guerra

no es una guerra civil, una guerra de pronunciamiento,

sino una cruzada de los hombres que creen en Dios, que cre-

en en el alma humana, que creen en el bien, en el ideal, en el

sacrificio, que luchan contra los hombres sin fe, sin moral, sin

nobleza… “

Izulaborri-giro baten pean berme judizialak desagertu egin

ziren, baita uztailaren 18ko altxamendua erresistentziarik gabe

garaitutako lekuetan ere, kosta ahala kosta saihestu nahi baitzuten

atzealdean inolako oposiziorik berriz eratzea. Defentsan

ziharduten errepublikarrek udalerria hustean, tropa frankistak

1936ko irailaren 13an tirorik bota gabe sartu ziren. Pasaia okupatuz

zihoazen heinean matxinoek kartzelaratu, atxilotu eta

herriko ‘gorri’ gailenak asasinatzeari ekin zioten; sarritan inongo

formazio militar edota ardura politikorik ez zutenak.

‘Bapateko errepresiotzat’ 62 har daitekeen oldarraldi hau batez

ere Bidebietako tiro eremuan exekutatu zen. Nazional izenekoek

burutu zituzten indar-ekintza asko eta asko armadak

Afrika Iparraldean izandako esperientzia kolonialean oinarritu

ziren, lurralde konkistatuan indar okupatzaile baten moduan

jokatuz. Askotan falangistek osatutako eskoadroiek izu-laborria

zabaltzen zuten eta lurraldea Errepublikaren aldeko jarraitzaileez

garbitzen zuten jazarritako agintarien baimenarekin.

Garai hartan egindako hilketetako asko gauez egin ziren,

heriotza haien egiaztagiririk bat ere utzi gabe, halako moldez

non biktimen senitartekoek zailtasun handiak izaten baitzituzten

heriotzak egiaztatzeko edota hilobi komunetan askotan

lurperatuak izan ziren gorpuzkinak aurkitzeko. Horrelako

kasuetan, gorriak delakoen emazteak, alargunak edota alabak

errepresaliei aurre egin beharrean kausitzen ziren soil-soilik

Pasaiako gudari batzuk

Legutioko frontean,

1937ko otsailean.

Felipe Maya.

I 139

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!