11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Barriako hondartza,

Rabaneda eta beste

gudari askoren fusilaketaren

lekuko mutua.

Nagore Portugal.

130 I

bela egiteko agindu zuen, Bordele aldera. Han, muga aldera

zihoan tren batean sartu gintuzten jendarmeek. Toulousera iritsi

ginenean, Juan nire laguna eta biok trenetik jaitsi ginen, eta han

Julian ezagutzeko zoria izan genuen. Aragoarra zen Julian, emakume

frantses batekin ezkondua zegoen. Lana bilatu zigun eta

halaxe hasi nintzen soroan.

Irailaren hasieran Toulousera joan ginen. Han jakin genuen

Alemaniak Poloniari eraso ziola eta Ingalaterrak eta Frantziak

gerra deklaratu ziotela Alemaniari. Hor hasi ziren gauzak okertzen.

Juan eta biok atxilotu egin gintuzten eta Barcaresko kontzentrazio-esparrura

bidali. 1939ko irailaren erdi aldea izango

zen. 1940ko urtarrilaren erditsura Saint Cyprien Sur Mer herriko

kontzentrazio-esparrura aldatu gintuzten, Espainiako mugatik

gertuago.

Eta handik Sain Medard izeneko beste herri batera; han pabiloi

batzuk eraikitzen aritu ginen.

1940ko martxoaren hasieran Espainiara itzultzea eskatu

nuen. Port Bouko mugara iritsi ginenean, jendarmeak desagertuak

zeuden, eta zer egin ez nekiela geratu nintzen. Gainerako

espediziokideak Guardia Zibilarekin zeuden. Handik egun gutxira,

Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparrura eraman gintuzten,

eta berehalako batean Madrilera bidali gintuzten ehun

bat.

Irailaren hasieran Los Barriosera eraman gintuzten. Algeciras

ondoko herrixka bat da Los Barrios, Cadizeko probintzian.

Hurrengo destinoa Toledoko batailoia izan zen eta hurrengoa

Quintana del Puente,Venta de Bañostik gertu (Palencia). Esparru

horietan batez ere errepideak eraikitzen aritzen ginen.

1943ko urtarrilaren hasieran Melillara eraman gintuzten. Han

iritsi zitzaidan nire askapenaren berria. Hasiera batean Galiziara

jo nuen, eta uztailaren hondarrean Benito anaiaren karta jaso

nuen, Pasaiara joateko esanez, lehenbailehen itsasoratzeko.

Abuztuak 2 zituen Trintxerpera iritsi nintzenean. Zazpi urte

luze igaro ziren irailaren 11 hartatik, moila haiek utzi eta

Iparreko baforean Bilbo aldera jo nuenetik.

8.4 Francisco Rabaneda

Francisco Rabaneda Postigo Molinan jaio zen (Malaga),

1903ko abuztuaren 21ean. Hamazazpi urte zituela, 1921eko

otsailaren 5ean, Melillako Ingeniari Komandantzian sartu zen.

Soldadu zela, Marokoko Melilla kisketadun Domina eman

zioten Afrika iparraldeko borroketan izan zuen parte-hartzeagatik.

Kabo mailara igo zuten, eta gero sarjentuaren gradura.

1927an Donostiara bidali zuten, eta bi urte geroago gimnastika

irakaslearen titulua eskuratu zuen.

Maria Luisa Cuervo Fernandez santandertarrarekin ezkondu

zen, 1929ko abuztuaren 22an. Lau seme-alaba izan zituzten:

Olga, Pacifico, Francisco (gaur mundu osoan ezaguna Paco

Rabanne izenarekin) eta Dulce.

Altxamendu militarra lehertu zenean Pasaian alistatu zen eta

berehala sartu zen Gipuzkoako Milicias Antifascistas Obreras

Campesinas (MAOC) delakoan, Errenteriako sekzioan zehazki.

1936ko udazkenean sarjentu moduan hasi zen, baina laster

pasa zen brigadatik konpainiako kapitain mailara, eta gero

Euskadiko Armadako MAOC – 3.eko. lehen batailoiko komandante

izatera. Alderdi komunistari lotutako armada zen hura.

Euskal lurraldea altxamendu militarraren erasoetatik babesteaz

gain, 1936ko udazken-neguan Asturiasen ere borrokatu

zen bere unitatearekin. Batailoiko komandante izan zen

1937ko apirila arte. Eta gero Lehen Brigadako Burua

Iparraldeko Armadaren XIV. Gorputzeko Dibisioetan.

Zehaztu behar da, kargu hauek guztiak bete arren, gerraren

gorabeherak zirela medio, Errepublikaren armadarentzat ofizialki

sarjentu izaten jarraitzen zuela. 1936ko irailaren 12an

Errepublikaren Armada Boluntarioan sartzea eskatu zuen, eta

Ingeniarien arman onespena eman ondoren, teniente mailara

igo zuten, 1937ko ekainean.

1937ko abuztuaren amaiera aldera preso hartu zuten eta El

Duesoko presondegian kartzelaratu, borrokan inguru hartaraino

erretiratu ziren euskal indar gehientsuenekin batera.

Hilabete eta erdi eskas egin zuen kartzelan; 1937ko urriaren

15ean, goizeko 06:00etan fusilatu egin zuten frankistek

Berriako hondartzan. Haren gorpuzkinak Santoñako kanposantuan

daude geroztik.

Ingeniarien Kapitain maila aitortu zitzaion gerora Francisco

Rabanedari.

Francisco Rabanedaren gutunak familiari

“Queridísimos hijos. Quisiera deciros tanto, como pensamientos

se me agolpan en este momento, en mis pensamientos, pero

dudo poderlo hacer por el atropello de ideas que me conmueven.

Sirvan estas letras tan sólo para que sepáis que mi muerte no

tiene ningún reproche ante la Sociedad y menos ante Dios. Tan

sólo he luchado por una causa que me creo justa y leal y en la

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!