11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Falangistek flechas eta

pelayos izeneko erakundeetan

batu zituzten

umeak. Horra

Antxokoak, elizako

eskaileretan.

106 I

Militar matxinatuek hildako pertsonen zerrenda osatugabea

iruditzen bazaigu, are datu gutxiago dauzkagu lan-batailoietan

jardun zuten pasaitarren patu makurraz. Hura bai benetako

esklabutza, hura bai animaliak bezala lanean aritzea eta tratatuak

izatea. Eta kartzeletan, pertsonarik bizi ezin daitekeen baldintzetan,

gaixotasunez, hotzez, gosearen gosez edo epaiketa

sumarisimo bidez noiznahi hiltzeko arriskuan egon ziren haien

guztien paraderoaz ere ezer gutxi dakigu. Adibide moduan,

balio beza Jazinto Etxeberria Barcenaren kasuak: 1937ko azaroan

hartu zuten preso eta 1941eko abuztuan hil zen Burgosko

presondegian, tuberkulosiak jota 45 . Eta baita Alberto Lores Solérena

ere: Galerna-n harrapatu eta Iruñeako presondegira bidali

zuten, oroitza tamalgarriko Ezkabako gotorlekura, eta 30 urteko

zigorra eman zioten 46 .

Gauza bera esan liteke kontzentrazio-eremuetan egon ziren

herrikideei buruz. Kasu honetan, behinik behin, hurbileko

Gurseko eremuan egon ziren pasaitarren zerrenda badugu 47 .

Abad Rodriguez, Leopoldo

Armental San Pedro, Agustin

Asteasuainzarra, Iñaki

Beloki Bidaurre, Francisco

Berra Saez, Jose

Camaño Fernandez, Francisco

Crespo Etxeberria, Cipriano

Cruz Franqueira, Eladio

Delgado Blanco, Honorio

Dominguez Aracema, Manuel

Elzo Sarasola, Francisco

Enriquez Oliva, Francisco

Estellalde Asteasuanizarra,

Felipe

Fernandez Abad, Isidro

Fernandez Abad, Jesus

Fernandez Lopez, Pedro

Galardi Etxebeste, Iñaki

Giron Blanco, Arsenio

Gonzalez Bermejo, Eladio

Gonzalez Matxain, Pedro

Gonzalez Pendas, Jose Luis

Gutierrez Sesma, Jose

Larramendi Amiama, Ignacio

Larramendi Amiama, Jose

Linazasoro Artano, Gonzalo

Martin Hernandez, Bonifacio

Martinez Ramos, Belarmino

Mata Molinero, Jose

Mendizabal Otegi, Juan

Mora Urresti, Resurreccion

Nuñez Manzisidor, Ramon

Oiartzabal Mitxelena, Ramon

Ortiz de Viñaspre , Eduardo

Otermin Berasategi, Antonio

Otermin Berasategi, José

Otermin Berasategi, Juan

Pacheco Sáez, Juan

Pascual Azurmendi, Pedro

Peñamaría Campos, David

Perez Rubio, Miguel

Quiles Serrano, Bartolome

Ramirez Morales, Juan

Rincon Millan, Pedro

Rodrigo Urbeneta, Cecilio

Romeu Matxain, Juan Jose

Saleta Rua, Manuel

Salsamendi Etxeberria, Jose

Antonio

San Jorge Blanco, Manuel

San Sebastian Etxebeste, Juan

Sanchez Arrieta, Francisco

Sanchez Ferrol, Antonio

Sanchez Martinez, Francisco

Santamaria Atiño, Antonio

Santos Millan, Buenaventura

Vilas Blanco, Jose

Azkenik, frankisten atzaparretatik ihes egitea lortu eta

nazioarteko erresistentziara bildu zirenen arrastoa jarraitzea

geratuko litzaiguke. Haien artean bizpahiruren berri behintzat

jakin ahal izan dugu. Bat, Juan Jarboles Fernandez, nazien

Matthausengo sarraskitze-eremuan egon zen eta bizirik atera

zen 1945ean 48 . Bestea, Pepe Etxeberria sanpedrotarra,

Bigarren Mundu Gerran eta Gerra Hotzean zehar jeltzaleen

espioitza zerbitzuetan hainbat kargu betetakoa; hura ere

Matthausenen egon zen. Eta hirugarrena, Jose Bueno, errenteriarra

jaiotzez baina 1960 aldera Antxon finkatu zen Pepe

Bueno tabernari ezaguna: erresistentzian gogor jardun ondoren

milizia komunistetako komisari bezala, espioitza lanak egitera

bidali zuen alderdiak Marokoko Casablanca hirira

Bigarren Mundu Gerran.

Asko dira, bistan denez, berreskuratu eta azalera atera beharreko

istorioak; asko haritik tira eta analizatu beharreko datuak.

Nolanahi ere, faxistaren ankerkeriaren hasiera besterik ez zen

izan gerra. Gero etorri zen isiltasunaren lauza gertatutako guztiaren

gainean eta, ez garrantzia gutxiagokoa, hainbat herritarren

laguntza garaituak suntsitzeko edota hondoa jota uzteko.

Batzuek, gainera, jazarpen eta errepresio horri lotu zitzaizkion,

ahazturik, zenbaitetan, herrikide horiei beraiei zor zietela

bizia, gerraren lehen egunetan babestu egin zituztelako.

7.2 Udalbatza, falangistaren laguntzaile

jazarpen politikoan:

Konfiskatzeak, bahiturak, lapurretak

eta isunak.

Etsaiak hiltzeaz gain, bestelako bideak ere erabili zituzten frankistek

disidentzia suntsitzeko. Politika antolatzeko moduan

frankistak hasieratik saiatu ziren euren estatu-kolpearen aurreko

oroitzapen guztiak deuseztatzen. Adibidez, etsaia azpian

hartu zutenetik hasi ziren urteak kontatzen (“Garaipenaren

Lehen Urtea”...), edo izenak aldatu zizkieten kaleei eta herriei

(Sabino Aranaren ordez Primo de Rivera, Francisco

Andonaeguiren ordez General Mola, Trintxerperen ordez

Nuestra Señora del Carmen auzoa…), baita itsasontziei ere,

euskarazko izenak erdaratuz. Edo ondasunak konfiskatu eta

isunak ordainarazi zizkieten.

Ekintza hauek, isiltasuna, “bake-urteak”, den-dena zegoen

pentsatua “gurutzadatik” sortutako mundua legeztatzeko eta

laudatzeko. Mundu hartan administrazio frankistak sortu eta

inposatutako guztia normala eta naturala zen, eta gainerakoa

gaitzesgarria, edo, besterik gabe, inoiz izan gabea zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!