11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Francisco Rabaneda. Batailoi horrekin egindako lehen irteeran

Gasteiz erasotzeko asmoa genuen. Ni andazain nindoan, baina

nazionalek botatako lehen tiroarekin zauritu egin ninduten,

Legutioko pinudi batean. Senda-agiria eman zidatenean berriro

jo nuen frontera, Larrañaga batailoiarekin. Larrañaga eta Lenin,

batailoi biak komunistek osatzen zituzten. Nik orduan ez nuen

ideologia politiko jakinik, baina, badakizu, bizitzaren gorabeherek

hara eraman ninduten.

Rabaneda ezaguna nuen Trintxerpetik, Illumbeko eskailerak

dauden horretan bizi zen-eta. Bilbo erori zenean, Asturias aldera

jarraitzea beste biderik ez genuen izan. Eta Asturias ere erortzear

zegoela, itsasoz atera behar genuela esan ziguten, baina

portura iristerako ontzi guztiak hondoratuak zituzten. Orduan,

ondo hornitu eta oinez bueltako bidea hartzea erabaki genuen.

Bederatzi egun generamatzan ibilian, faxistak agertu zirenean.

Torrelavegan geunden, eta Guardia Zibilaren aurrera aurkeztea

erabaki genuen. Han hartu gintuzten preso. Ni gazteena nintzen,

eta uste dut horregatik astindu nindutela gutxien, besteei epelak

eman zizkieten-eta. Hala ere, Guardia Zibilaren komandanteak

hala esan zigun: “Zorte handia izan duzue. Falangistek bizkarrak

berotu ordez lau tiro jo ez dizuetenean”.

Handik La Magdalena kontzentrazio-esparrura bidali gintuzten,

Santander hiriburuan. Sardinero inguru horretara eramaten

gintuzten, lan batzuk egitera. Han nengoela etorri ziren nire

anaiak, ze bat erreketea zen eta bestea Falangean sartuta zegoen.

Eurekin joatea nahi zuten, baina nik esan nien ez nuela modu

horretan atera nahi, nahiz eta jakin gurasoak sufritzen ari zirela

herrian, batzuek bai baitzekiten ni errepublikarrekin nengoela.

Handik Miranda de Ebroko (Burgos) kontzentrazio-esparrura

eraman gintuzten eta gero Teruelera, halako beste esparru batera.

Eta han, probintzia hartan inoiz izan den hotzik handiena

egokitu. Terueldik armada nazionalera bilduarazi gintuzten,

Katalunian borrokatzeko, baina gerraren azken egunak ziren.

Kataluniako frontean amaitu nuen gerra, eta Trintxerpera itzuli

nintzen. Baina armada nazionalean pasatako hilabeteak ez ziren

aski soldadutzako deialdian zegokidan denbora betetzeko eta

soldadutza bukatzera bidali ninduten, lehenbizi Burgosko

Infanteriara eta gero Loiolako kuartelera. Han lizentziatu nintzen.

Orduan hartu nuen Buenavistako ile-apaindegia.

Egia esan, gorriak ikusi genituen. Okerrena, lan-batailoietako

esperientzia. Egia esan, umemoko atera ginen, eta oso aldatuta

itzuli”.

8.2 Josefa Martinez Agulla

(1927-12-24, Cangas de Morrazo).

Goizeko ordu hauetan Trintxerpeko Jubilatuen Etxea hutsik

dago, han finkatu dugu hitzordua. Giro baketsu eta isil hau

lagungarri da Pepita oroimen ez hain baketsuetan barna abiatu

dadin eta gurekin konpartitu ditzan. Antonio senarrari eskutik

helduta iritsi da. Emakume moztaka da Pepita, bere belaunaldiko

emakume galiziar gehienak bezala, baina haren laurogei

III “Habana” ontzia 1.494 ume eta 72 irakaslerekin atera zen Santurtzitik. Horietatik 122 haur Donostialdekoak ziren.

urteko begiek bizia islatzen dute, borondatearen indarra eta bizirik

ateratakoaren bizkortasuna.

Aurkezpenak eginda, begien bizitasun berarekin ateratzen

dira hitzak bere ezpainetatik. “Nire bizitza historia polita da, eta,

aldi berean, tristea.

Aita ontzietako makinista zen, Norvegiako enpresa batentzat

egiten zuen lan, baina gerra lehertu zenean, errepublikazale ona

izaki, frontera jo zuen. Han atxilotu egin zuten, baina nire aitapontekoari

esker –aitaren lehengusua eta falangista bera– ez

zuten kartzelan hil. Espetxetik bertatik idatzi zion eskutitza amari,

hiru seme-alabetako bat Errusiara bidali zezan eskatzeko.

Nazionalen tropak sartu zirenean Trintxerpetik atera eta

Bilbora jo genuen. Udaletxetik oso gertu egon ginen bolada

batean bizitzen. Teofilo, lau urteko anaia, ahizpa eta hirurok

Santurtziko moilara eraman gintuen amak 1937ko ekainaren

13an, eta Habana III ontzira igo gintuen.

Helburura iritsi ginenean hiru urte egon ginen Epatoria

Proletal erietxean, Krimean, SESB hegoaldean. Hasieran, ama

eta aitarik gabe, negar-malkotan ematen genuen egun osoa, baina

gero, denborarekin, oso ondo pasa genuen. Errusiarrek oso

ondo tratatzen gintuzten, oso atseginak ziren; ez dut inolako

kexarik haientzat. Errusian gurea bezalako hamar eskola zeuden,

ume espainiarrekin.

Gaztelaniazko, errusierazko eta bestelako gaiei buruzko eskolak

ematen zizkiguten han. Pixkanaka egokitzen joan ginen,

ume errusiarrak ezagutzen eta haiekin jolasten... Militarren aerodromo

batetik oso gertu bizi ginen. Pilotu errusiarrek, guregana

etorri, aita-pontekotzat hartu eta paketeak ekartzen zizkiguten.

Baina gero etorri zen okerrena. Bigarren Mundu Gerra hasi

zenean, 1940an, Moskura eraman gintuzten, Onisko zentrora.

Josefa Martinez seme

Avelino besoetan

duela. Josefa Martínez.

I 123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!