11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

(goian) Luzuriagako

ikuspegi nagusia

1927an.

(behean) Andonaegui

ontziola San Pedron.

Pasaiako

Agintaritzaren argazkiartxiboa.

18 I

zaion enpresa, Sociedad Española de Tubos de Estaño, S.A.

(SETE), 1933ko azaroan eratu zen, Jaime Domergue Mathiot,

Angel Eizagirre Maguines eta Ladislao Calparsoro Sasiain eragile

zituela, Pechiney talde frantziarraren laguntzarekin.

Antxon kokatu zen, eta 1936an hasi zen lanean. Haren aldamenean

sortu zen 1939an Tornillos Molinao lantegia, gero

AGSA tailerrak bere baitan hartuko zituena. Eta urtebete lehenago,

Bianchi lantegiak ere Antxon hartu zuen lur; elektronikako

osagaiak egiten zituen.

Enpresa hauek guztiek barrutiaren goraldi ekonomikoa eragin

zuten, eta, aldi berean, bertoko biztanleen langile-tradizioa

biziarazten lagundu zuten.

1.2 Ontzigintza

Lourdes Odriozola ontzigintzan adituak 4 hala deskribatzen du

Pasaiak alor honetan hartu zuen abiada: “XX. mendea jaiotzearekin

batera hasi zen suspertzen Pasaiako ontzigintza, batez ere

garaiko abagune egokiak bultzatuta. Nolanahi ere, 1900eko

lehen urte haietan, Pasaiako ontziolen berpiztea geldo samarra

eta hala moduzkoa izan zen”.

Hastapen haietan, Astilleros de Francisco Andonaegui zegoen

Pasai San Pedron, 1908an sortutako ontziola. 150 langile izatera

iritsi zen lantegi hau. 500 tona bitarteko arrantzontziak egiten

zituzten bertan. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan, lan hori utzi

eta armadore hasi zen; 14 ontzi itsasoratu zituen.

Ontziak egiten aritzen zen Astilleros Ascorreta lantegia ere,

1922an. Hasiera batean Pasai San Pedroko parrokiaren inguruetan

kokatu zen, baina 1949an Ondartxo aldera jo zuen.

Garaitsu hartan, astialdirako ontziak egiten berezitu zen

Donibaneko Astilleros Karrpard lantegia.

Nolanahi ere, 1929an San Pedron Astilleros Luzuriaga zabaldu

zutenean, orduan eman zuen ontzigintza industriak lehen

urrats sendoa modernizazio aldera. Inbertsio handiak egin ziren,

eta horrek onura handiak ekarri zituen: egurrezko kroskoetan

teknologia berriak aplikatzeko aukera, adibidez, batez ere

arrantzontziak eraikitzeko. Bestalde, altzairuzko kroskoen

manufaktura eta gasolio bidezko propultsioa uztartzea lortu

zuten, ikatz bidezkoaren ordez.

1930ean, Luzuriagak Mamelena tailerrak bildu zituen bere

enpresara, hurrengo urtean Astilleros del Rey gunekoak. Eta

1937an beste horrenbeste egin zuen Constructora Guipuzcoana

lantegiarekin.

Astilleros Luzuriaga-k berrikuntzaren alde egindako apustuaren

adibide garbia da ontziolak 1933an ur gainean jarritako

dikea, gero, 1950ko hamarkadan, Pasai Donibaneko

Bordalaborda ingurura eraman zuten hura.

Astilleros Luzuriaga-k ontzigintzaren zati handi bat eduki

zuen kontrolpean. Denborarekin badiaren bi ertzetan beste

hainbat enpresa kokatu ziren, eta haiekin lehian aritu zen

Luzuriaga. Zehazki, ontziola hauekin: Astilleros San Juan,

Astilleros Eraso eta Constructora Guipuzcoana. San Juan-en

Astilleros de Pasajes S.A. lantegiak Bizkaia auzoan zituen instalazioak

berrerabili zituen; Eraso-k Zumaiatik Pasaiara ekarri

zuen bere jarduera 1925ean, eta Constructora Guipuzcoana-k

Urteak Ontzi

kopurua

guztira

PASAIAKO EKOIZPENA, 1900-1939

Materiala

Egurra Altzairua

1900-1909 3 3 --- 1

Propultsioa

Ikatza Gasolioa

1910-1919 17 17 --- 16 1

1920-1929 38 3 2 33 5

1930-1939 42 22 20 21 21

Iturria: Espainiako ontzien Zerrenda Ofiziala.

aurrez Andonaegirenak izan ziren ontziolak erosi zituen.

Aurreko taulan ikus daitekeenez, ontzigintza industriaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!