11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tean ibilia zenez, galdetu nion ea bazuen herri hartako alkate

Beldarrain jaunaren berririk. Erantzun zidan San Kristobaleko

espetxera eraman zutela: “Alegia –erantsi zuen–, ez dakit iritsiko

zen, nazionalista izan behar zuen eta...”.

Hilaren 13an, ilunabarrean, errekete nafar batzuk etorri zitzaizkidan

elizako giltzaren eske. Joan ginen elizara eta erreketeek

arrosarioa otoitz egin zuten. Elizatik ateratzean arrosarioa

zuzendu zuenak galdetu zidan ea zer ideia politiko nuen nik.

Inoiz erantzun gabekoa arrapostu nion: abertzalea nintzela.

Koldarkeria iruditu zitzaidan nire begikotasun politikoak ezkutatzea,

noiz eta euskal nazionalisten inguruan halako astakeriak

entzuten hasi nintzen garaian.

Hurrengo egunean, meza eman ondoren, Pasai San Pedroko

bizilagun bat etorri zitzaidan sakristiara, Oiarzabal jauna. Esan

zidan komandante militarrari laguntzen ari zela fitxategi bat

osatzen, eta fitxategi horretan herriko bizilagunen joera politikoen

inguruko datuak jasotzen. Ohartarazi zidan komandanteak

egindako galderen aurrean, larri ikusten zuela bere burua abertzale

batzuen inguruko berri emateko, “jende hori herra izugarriarekin

baitator nazionalistenganako”. Eta, hortaz, komenigarria

litzatekeela ni Komandantzian aurkeztea esplikatzeko zernolakoa

zen Pasaiako bizilagunen nazionalismoa, azaltzeko

buruzagi militarrari herri honetako abertzaleak erlijioa defendatzeagatik

egin zirela abertzale, eta ez beste ezergatik. Une horretan,

erreketeen kapilau bat sartu zen, eta hari ere azaldu zion

kasua Oiarzabal jaunak. Eta esan zion bere iloba bat ere nazionalista

zela, eta negarrez hasi zen orduan. Kapilauak, esku bat

sorbaldan jarrita, erantzun zion: “ez apuratu, gizona; ez dituzte

denak hilko; buruzagiak besterik ez...”. Nik ikusarazi nion hain

zuzen Oiarzabal jaunaren iloba buruzagia zela (Pasai Antxoko

EAJ herri batzordeko presidentea) eta hainbat eskuindar salbatu

zituela, Batzokian aterpetuta, jazar ez zitzaten. Orduan esan

zuen kapilauak: “Osatzen den Udalaren araberakoa izango da

dena. Ezin didazue zuek izenik eman, zerbaitetan eragiterik

badut ere?”. Hainbat izen eman genizkion, haien joera politikoa

zehaztuta. Izenak hartu eta aldarera atera zen. Zerbait galdetzera

joan nintzen aldarera eta kapilauak galdera hau egin zidan:

“(Oiarzabal) hau fidatzeko moduko pertsona al da?”. Baietz esan

nion. Eta, hala ere, galdetu zidan: “Zuk, apaiz moduan, zure hitza

ematen didazu izena hartu dugun pertsona hauek konfiantza

osokoak direla?”. Baietz erantzun nion berriro. Ia Udal talde

osoa erreketeen kapilauari emandako izenekin osatu zen.

Oiarzabal jauna ere zinegotzi izendatu zuten.

Arestian aipatutako kapilauak Komandante militarraren aurrean

aurkeztu ninduen gero (Guardia Zibilekoa zen) eta han,

Kortabarria jaunari edo Pasaiako liburuzainari buruz hizketan,

buruzagi militarrak esan zidan gorria bazen liburu guztiak kendu

behar zitzaizkiola. Hantxe bertan falangista batek (maisua

bera) zigarreta-kaxa bat eskaini zidan, bere hitzetan gorriei kendutakoa

(euren etxeak arpilatzean). Higuina ematen zidan halako

opariak hartzeak, azken batean, lapurtuak baitziren, eta ez

nion hartu, ez nuela erretzen eta zigarreta-kaxarik ez nuela

behar esanda.

Handik bizpahiru egunera Urretabizkaia jauna eta Azurza

gaztea etorri ziren nirekin hitz egitera, biak pasaiatarrak eta

alderdi eskuindarretako kideak. Nahi zuten halako elizkizun bat

egitea, eskerrak emateko herria gertakizun tamalgarrietatik libratu

zelako. Eta nahi zuten ni han izatea, erreketeen kapilauekin

batera. “Premiazkoa da zerbait egitea batasuna egoteko –zioten–

beldurgarria baita nolako jarrerarekin datozen hauek, batez ere

nazionalisten kontra”. “Etsigarria baita, izan ere –gaineratu zuen

gazteenak–; hau bada erlijioa...”. Denbora berean, prokuradoreak,

Yarza jaunak idatzitako agiri bat agintari militarrei aurkezteko

asmoa zuten beraiek. Euskal nazionalistei herriko bizilagunen

eskerrik beroena adierazi nahi zieten idatziaren bidez.

Pasaiako alderdi eskuindar guztietako pertsona nabarmenenak

ziren idatzia sinatzekoak. Esan zidaten pertsona horietako askori

galdetu zietela asmoaren inguruan eta guztiek eman zutela

onespena. Baina ez asmo hau eta ez elizkizuna ez ziren gauzatu,

agintari militarrek ez zituzten-eta egokitzat jo.

Nire parrokoak, Francisco Etxenikek, ez zituen inoiz nazionalistak

begiko izan, eta irailaren 13an, militarrak Pasaian eta

Donostian sartu ziren egunean, telefonoa jo zidan hiriburutik,

nola geunden galdetu zidan. Ondo, erantzun nion nik, eta

Donostian nola zeuden galdetu nion nik orduan. “Ondo, euskal

nazionalistei esker; ondo, euskal nazionalistei esker”, errepikatu

zuen berak.

Zurrumurrua zebilen Donostian manifestazioa egin behar

zutela monarkikoek euskal nazionalisten alde. Adibide moduan,

Azketa anderearen kasu zehatza aipatzen zen, Bruneten alabarena.

Andereak esaten zuen bere bi umeekin aterako zela nazionalisten

aldeko manifestazio horretan. Francisco Linazasoro jaunari

entzun nion esaten: “beñere baño geyago nazionalisten

alde itz egingo det”. Handik egun gutxira, prentsak oldarraldi

amorratua hasi zuen euskal nazionalisten aurka, eurek zutela

herrialdean gertatzen ari ziren makur guztien errua. Eta une

horretan, sorginkeria balitz bezala, isildu egin ziren arestian

nazionalistekiko adeitsu agertu ziren ahots guztiak. Mutrikura

joatea egokitu zitzaidan autoan, herri hartako bi erreketerekin.

Hauek, euskal nazionalisten egoera estuari buruz berriketan,

hala zioten: “Orban hori ezin da berunarekin baino garbitu”.

Herrerako parrokoak, Zacarias Oiarbide jaunak, Gasteizko

eta Iruñeko gotzainek gerra zibilari buruz idatzitako pastoralaren

gainean ari zela, hala esan zuen pulpitutik: “euskal nazionalisten

bekatua (komunistekin batu izana) armak hartu eta

Francoren armadarekin frontean borrokatuz baino ezin da konpondu”.

I 135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!