11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erakunde armatuen jarduerak Gobernuak ohitura errepresiboak

biziagotuz erantzun zuen.

Espainiar estatuaren trantsizioa erregimen autoritario batetik

demokrazia sendo baterainoko trantsizio baketsuaren

paradigmatzat jo izan bada ere, oposizioak adostasuna lortu

nahian gauza garrantzitsu askotan amore eman behar izan

zuen. Gizarteak behin eta berriro egiten zituen amnistiaeskaerak

1976ko eta 1977ko Amnistia Legeetan gauzatu

ziren. Hala ere, amnistiak, jarduera politikoengatik zigorturikoengan

ez ezik, diktaduraren garaiko errepresioan ardurarik

izan zuten agintari, funtzionario eta ordena publikoko eragileengan

ere izan zuen eraginik, horrelako ekintzak burutu

zituztenei erabateko inpunitatea gozatzen utzi zietelarik: “los

delitos y faltas que pudieran haber cometido las autoridades,

funcionarios y agentes del orden público, con motivo u ocasión

de la investigación y persecución de los actos incluidos

por dicha ley” 80 . Lege hau hainbatek ‘ahanzturaren itun’

inplizitutzat har dezakete; ‘puntu eta kitoko legea’ bezala;

orbaintze faltsutzat alegia.

‘Errekontziliazio nazionalaren’ mitoak gizabanakoen isto-

rioak isilarazi zituen, barkamenak eta adiskidetzeak era egokian

inoiz landu ez zen dimentsio pertsonala ere badutela saihestuz.

Barkazio prozesua eta errekontziliazio nazionala biktimek

egia ezagutzean, justizia egitean eta kalteak posible diren

heinean konponbidea ematean soilik gauzatu daitezke 81 .

Biktima batzuek beste batzuekiko jasan zuten diskriminazioari

amaiera emateko hainbat neurri hartu ziren, baina ez zioten

eragindako kaltea konpontzeari ekin, ezta gatazkaren amaieratik

bide-bazterretan zeutzan milaka eta milaka gorpuzkinak

bilatu, lurpetik atera eta identifikatzeari ere.

Diktadura amaitzean, Euskal Herriko zenbait herritan deshobiraketa-lan

bakanak burutu ziren. Guzti hauek elkarren artean

koordinatu gabe eta ezaugarri komun batekin: alde batetik instituzioen

inolako babes eta bitartekorik gabe eta bestalde metodologia

zientifikorik jarraitu gabe. Ahalik hautsik gutxiena

harrotuaz.

1981eko otsailak 23an Guardia Zibil talde batek espainiar

parlamentua asaltatu zuen. Antonio Tejero teniente koronela

izan zen, pistola eskuan, hemizikloan sartu eta Diputatuen

Ezkerrean: Dionisio

Puyren aurkako Gerra

Kontseilua. Beste askori

bezala, Matxinada

Armatua egotzi zioten

legezko gobernua defendatzeagatik.

Frankisten

okupazioak ez zion atzera

eragin, salaketan jasotzen

den moduan.

Eskuinean: Telesforo

Goienetxearen heriotzazigorra,

konmutatua.

Aranzadi-Eusko

Jaurlaritzako Gizarte

Gaiene eta Etxebizitza

saila: “Localización de

documentación de personas

privadas de libertad

durante la Guerra Civil y

la posguerra”

Aranzadi-Eusko

Jaurlaritzako Justizia, Lan

eta Gizarte Segurantza

saila “Proyecto de investigación

y localización de

fosas de las personas desaparecidas

durante la

Guerra Civil”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!