11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

78 I

I

RIZPIDEAK ADOSTU ETA FRENTE POPULAR-A OSATZEKO AHALEginak

1936ko urtarrilaren 15ean amaitu ziren, ezkerreko

alderdi guztiek hitzarmena sinatu zutenean.

Hiru izan ziren 1936ko Gorteetarako diputatuak

aukeratzeko egin ziren hauteskundeetara azaldu ziren bloke

handiak Gipuzkoan.

Alde batetik, Frente Contrarrevolucionario izenekoa, eskuindarra,

tradizionalistek, erregezaleek eta CEDAkoek osatua.

Bestetik, Frente Popular izenekoa, errepublikazaleek, sozialistek,

komunistek eta ANVkoek osatua.

Azkenik, Estatuan ageri ez zen beste bloke bat geneukan

Euskadin, EAJ-PNV.

Hauteskundeen lehen bozkatzea otsailaren 16an egin zen,

eta ezein hautagaitzak ez zuenez beharrezkoak ziren botoen

%40a eskuratu, bigarren itzuli edo bozkatzea deitu zen martxoaren

aurrenerako. Oraingo honetan bi izan ziren hautagaitzak:

batetik Frente Popular izenekoa, eta bestetik EAJ-PNV.

Gipuzkoako emaitzen arabera, honako hautagaiek eskuratu

zuten Gorteetarako diputatu agindua: EAJ-PNVtik Jose Mª

Lasarte, Rafael Picabea, Manuel Irujo eta Juan Antonio Irazusta;

eta Frente Popular aldetik Mariano Anso eta Miguel Amilibia.

Aipatzekoa da probintzia osoa hartuta EAJ-PNV izan zela

alderdirik bozkatuena, Frente Popular blokea garaile izan bazen

ere Eibar, Irun, Beasain, Hernani, Pasaia eta Donostian. Pasaiari

dagokionez, bi ondorio atera litezke emaitza hauetatik: alde

batetik, Pasaian erabatekoa izan zela Frente Popular blokearen

garaipena, bi bozkatzeetan. Garaipen honetan izan zuen zerikusia

ordura arte hauteskundeei ideologiaz uko egiten zien CNTren

azken orduko laguntzak. Beste alde batetik, bigarren itzulian

bazter geratu zen Frente Contrarrevolucionario izenekoaren

botoek, eskuinekoak izaki, EAJ-PNVrenak gizendu zituztela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!