11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Feria eguna Antxon.

Eduardo Lagarde.

Guipúzcoa en los

dibujos de Eduardo

Lagarde, 1924-1932

op. cit.

66 I

irudiko, Gobernuak ezarritakoa beste autonomiarik ez dagoela

eman nahi izan zuten aditzera.

Jarraian, Obesok eta Aldalurrek hartu zuten hitza. Haiek ere

Uriak esandakoaren aldera egin zuten indar. Eta kaltetutako

Udal guztiek elkartu egin behar zutela gaineratu zuten, bakoitza

norabide jakinik gabe ibili ordez. Horri begira, bertan ziren

zinegotziek itxarotea erabaki zuten, Barne Batzordeek zer

agintzen zuten eta kaltetutako beste Udalek nola jokatzen

zuten zain.

Astebete geroago, abuztuaren 21ean zehazki, berriro bildu

zen Udalbatzarra. Bergara eta Uria jaunak ezin zutela joan

desenkusatu ziren. Pedro Miguel Lapazaranek hartu zuen batzar

hartan ere alkatearen eginkizuna. Bilkuraren hasieran adierazi

zuen berezko alkate Olaziregi jaunaren jokabidearekin

bat egiten zuela, eta, beraz, ez zegoela prest Udalaren inongo

batzarretan gehiago buru egiteko.

Adierazpena entzundakoan, Udalbatza osoak agertu zuen

elkartasuna etor zitezkeen ekintza eta ondorioekiko. Bigarren

alkateordea, Jose Mª Bergara, ondoezik, ez zen batzarrera

joan; presidentzia ere ez zuen beste inork hartu nahi izan, eta,

ondorioz, bertan behera geratu zen bilera.

Jarrera horren bidez Pasaiako Udalak argi erakutsi zuen karguei

uko egiteko borondatea, nahiz eta uko hori egun batzuk

geroago gauzatu.

Irailaren 2rako Alkateen Batzarra deitu zuten Zumarragan.

Eztabaidagaiak: ardoaren estatutua eta Kontzertu

Ekonomikoaren ukiezina. Telesforo Monzonek Bartzelonan

lortu zuen Esquerra Republicana eta Union Socialista de

Catalunya alderdietako hainbat diputatu bilerara etortzea.

Manifestazioa, alkateak buru zirela, Zumarragako udaletxe

aldera zihoala, Asaltoko Guardiek bidea itxi zuten. Herri osoa

hartua zuten guardiek. Alabaina, hain izan zen jendearen emana

eta presioa handia, hautsi egin baitzen segurtasun hesia, eta

bilera egin ahal izan zen azkenean. Zehatzago esanda, soilik

diputatuek egin zuten bilera, euren immunitate parlamentarioaren

babesean. Indalecio Prieto diputatu sozialista izan zen

batzarreko presidente. Bere hitzaldian elkartasuna eta atxikimendua

agertu zien euskal udalei eta euren borrokari.

Monzonen hitzaldiaren ondoren, Santalo diputatu katalanak

ere herrikideei agertu zien babesa. Batzarretik irtetean,

Guardia Zibilak eraso egin zuen bertan bildutakoen kontra.

Baita hurrengo egunean ere, parlamentari euskaldunak eta

katalanak Gernikako Arbola abesten hasi zirenean arbolaren

aurrean 23 .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!