11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

pen handia bestetik, bizilagun askorentzako etxebizitzak eraiki

zituzten ezinbestean; bizileku ez ezik, portuko, merkataritzako

eta industriako lan eta zereginetarako ere baziren eraikin haiek.

Eta inguru osoa erdiz erdi zeharkatzen zutela, komunikazio

bide nagusiak.

Urteak aurrera, Pasaia erabat industria-gune gisa hazi eta finkatu

zen. Portuaren garrantziari esker nabarmen egin zuten

gora industriak eta arrantzak, bai herrian eta bai inguruko

eskualdean. 1935ean, marinel, sugin eta patroi, 2.000 lagun

inguru enplegatzera iritsi zen Pasaiako ontzidia, eta lehorrean

gutxienez beste 500 gizon-emakumek egiten zuten lan haiei

laguntzen, sareak konpontzen, arrandegian, zama-lanetan,

arrainak lehortzen eta abar. Gipuzkoako ekonomiarentzat

berebiziko garrantzia hartu zuen Pasaiak 3 .

Segidan, udalerriko industria-sarea nola egituratzen zen

azaltzen ahaleginduko gara.

1.1 Metalgintza

Donibane, San Pedro eta Trintxerpeko barrutietan kokatutako

industriek arrantza eta ontzigintza zeukaten langai nagusia.

Antxok, aldiz, beste hainbat enpresa ere hartu zituen, portuko

instalazioen gertutasunak lehiakor izateko aukera ezin hobea

eskaintzen zien-eta. Enpresa haietako batzuk metalgintzan aritzen

ziren, nahiz eta upelgintzan eta ardo eta likoreen alorrean

jarduten zuten enpresek ere une gozoa bizi zuten.

Metalgintzan, hasteko eta behin, Real Compañia Asturiana de

Minas antzinako berun-galdategia aurkituko dugu, eta geroxeago

(1894) Minio y Albayalde lantegia. Bestalde, 1888an, makinaria

egiteko (galdarak, turbinak, e.a.) lantegi bat kokatu zen

Antxon, A. Echeverria enpresa, Lasarteko Fossey faktoriaren

oinordekoa; handik gutxira, jabe-aldaketa bitarteko,

Fundiciones Molinao izena jarri zioten. Javier Luzuriagak Brunet

Banketxeari eta Mandasko Dukeari erosi zien enpresa hau

1918an, eta Ategorrietako eta Tolosako bere galdategietan lan

egiten zuten langile guztiak eraman zituen Antxora I . Garai hartan

180 langile enplegatzen zituen enpresak. 1924an, Javier

Luzuriagak, Victorio semearekin batera, Sociedad Regular

Colectiva Javier Luzuriaga e Hijo sortu zuen. 1928an, Javier

Luzuriaga hildakoan, Victorio semeak hartu zuen oinordetza eta

1937 arte berak eman zion izena enpresari; halaxe osatu zuten

Victoriok berak eta Francisco eta Carmen seme-alabek Sociedad

Victorio Luzuriaga S.L. Militar faxistak altxa zirenean, 327 lagunek

egiten zuten lan enpresan. Azkenik, 1952an, lantegia sozietate

anonimo bihurtu zen, Victorio Luzuriaga, S.A. izenarekin.

Victorio Luzuriagaren faktoria, dudarik gabe, Antxoko barrutiaren

ekonomia-motorra izan zen, eta haren hazkunde sozialaren

eragile nagusia. Inguruan beste hainbat enpresa laguntzaile

ere bultzatu zituen eta horrek herri osoarentzat ekarri

zuen lana.

Lantegi handi horren ondoan, J. Laffort y Cia., S.A. (1890)

zegoen, ardoak eta likoreak ekoizten zituen enpresa. Honek

ere Antxon aurkitu zuen kokaleku egokia, XIX. mendearen

amaieran alor hori indarrean baitzegoen, portuko jarduerari

eskainitako atalean frogatu ahal izango denez.

Bestalde, Molinao inguruetan, M. Borderas y Cia elkartea

kokatu zen 1870ean. Petrolioak, olioak eta mineralak salerosten

zituen elkarte horrek. 1892an, I. Mercader y Viuda de

Londaiz epigrafearekin beste elkarte bat ere ari zen jarduera

berean. Hainbat konpainia multinazional biltzen zituen altzoan:

Clavileño, Petroleos Porto Pi, Autoriza eta Shell, besteak

beste. Urte haietan, Ameriketako Estatu Batuetatik (AEB) zetorren

petrolio garbia fintzen zuen; bi belaontzi baliatzen zituen

horretarako: Gobeo eta San Ignacio de Loyola bergantin-goleta.

Azken hau, bere burdinazko kroskoarekin, Espainiako banderarekin

petrolio-garraiorako zen lehen ontzia izan zen.

Eskozian eraiki zuten 1893an, arestian aipatutako I. Mercader

y Viuda de Londaiz enpresarentzat. 1897an lehertu egin zen,

badian ainguratzen ari zela, eta bertan hondoratu zen; gerora

ur-azalera atera eta berreskuratu egin zuten. 1912ra arte jarraitu

zuen zerbitzuan; urte hartan eskifaia osoarekin desagertu

zen Ipar Atlantikoko uretan.

1928an, I. Mercader y Viuda de Londaiz enpresak utzi egin

zituen instalazio hauek, petrolio-produktuak gordetzeko eta

banatzeko monopolioa Compañia Arrendataria del Monopolio

de Petroleos S.A. (CAMPSA) enpresaren esku geratu zenean.

Bestalde, aipatzekoa da 1930ean Antxon kokatu zela

Beissier, kolak eta margoak egiten zituen enpresa.

Beste alor bat, garrantzitsua oso, eragin handikoa Antxoko

barrutian, upelgintza izan zen. Ramoneda, Yturgaiz-

Momediano, Zabala, Sinisterra, Viles eta beste hainbat lantegi

estu baino estuago loturik daude barrutiaren ekonomia-gorakadarekin.

Itxi zen arte tuboak edo eztainuzko tuboak esan izan zit-

I Idazle askorentzat Astilleros Luzuriaga ontzigintza enpresa 1918an hasi zen itsasontziak egiten, baina nahasten dira; izan ere, data horretan Javier Luzuriagak erosi

egin zuen Fundiciones de Molinao enpresa, Antxoko barrutian, eta ontzigintza jarduera berriz, San Pedron, 1929an hasi zuen.

Bordalabordako ontziola

I 17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!