11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

134 I

lekukotza:

“Nire ustez, gure herriak, etorkizunean, lehengo jarrera bera

hartuko du erlijioari, gizarteari eta aberriari dagokienez.

Katolikoa izango da, eta Euskadi Aberriaren askatasuna eta

sozial-kristautasuna maiteko ditu. Etsaien jazarpen eta zapalkuntza

guztien gainetik”.

Gelasio Aranburu honez gero aski ezaguna izango da lan hau

jarraitu duenarentzat. Hark ere eman zuen bere lekukotza Aita

Barandiaranen aurrean. Gerora Serafin Esnaola eliza-gizonak

Trintxerpen egin zuen bezalaxe, Aranburuk ere indarra kendu

zien “gorriak” eta anarkistak elizetan lapurtzen ibiltzen ziren

kontu eta bertsio horiei. Modu berean, nabarmen uzten du

frankistek zein jarrera ankerra izan zuten nazionalistekin,

EAJkoekin batez ere. Pentsatzekoa da traidoretzat hartuko

zituztela, katoliko izanagatik ere, indar leialekin bat egin zutelako

azkenean.

“1936ko uztailaren 18an apenas ikusi zen apartekorik

Pasaian: zurrumurru hutsak baino ez, xehetasunik gabeak, altxamendu

militarraren inguruan. Biharamunean, igandean alegia,

izan zen mugimendurik: jendea armaturik, kamioietan

harat-honat. Igande arratsalde hartan bertan joan zen talde

armatu bat apaizetxera eta haren azpiko lokaletara –han zegoen

nik zuzentzen nuen Schola Cantorum musika eskola– salaketa

bat zutela-eta, miaketa egiteko asmoarekin. Kanpotarrak ziren

miaketa egitera zetozenak. Ez zuten ezer aurkitu. Gauean atea

jo zuten. Bi gauzain ziren eta, haiekin, herriko komunisten buruzagia,

Cabezon jauna. Nire bila zetozen. Eliza miatu behar zutela.

Lagundu nien. Atarian gizon talde handi bat zegoen, eskopetekin

armatuta, eta haien artean nire Scholako hainbat (lasaitu

nintzen, eta ez gutxi). Haiek lagundu zidaten elizaraino. Egin

zuten miaketa, eta galdetu nion Cabezon jaunari: “Aurkitu al

duzue ezer?”.

—”Ezertxo ere ez —erantzun zuen—; dudarik gabe, funtsik

gabeko salaketa izan da”.

—”¿Salaketa egon da?”

—”Noski. Zer uste du, bada, bestela etorriko ginela ordu

hauetan berorri hala gogaitzera?”

Scholaren lokalak ere erakutsi nizkion. Gero, guztiek lagundu

zidaten etxera. Agurtzerakoan, Cabezon jaunak barkamena

eskatu zidan sortutako enbarazuagatik.

Gobernukoak Pasaian agintzen egon ziren denbora osoan

zabalik egon zen eliza, eta ohiko elizkizunak egin ziren bertan.

Frente Popular-eko buruek beti ematen zuten baimena hildakoen

segizioak apaizarekin eta gurutzea jasota egiteko, nahiz eta

guk ehorztetxean hasten genuen segizio hori. Nolanahi ere,

Bonifacio del Puerto gaztearen segizioa apaizarekin egin

genuen (ni neu nengoen han) eta gurutzea jasota. Talde politiko

guztietako milizianoek lagundu zuten segizioa, CNTkoek izan

ezik.

Gobernukoak gerra garaian agintean egon ziren denboran sei

bat lagun atxilotu zituzten Pasai Antxon. Haietatik bat (sakristaua),

Bilbora eraman zuten, eta hiriburu hartan hil, ontzi-espetxeetako

baten kontra izan zen asaltoan.

Alderdi eskuindarretako kideak Batzokiko eta EAJko bazkide

egin ziren, nahiz eta, ordura arte, jeltzaleen etsai amorratuak

izan. Halaxe lortzen baitzuten euren lepoa eta ondasunak salbatzea.

Herrian ez zen harrapaketa, atraku eta lapurretarik deitoratu

behar izan.

Egun batean, Velasco korazatua San Markoko gotorlekua eta

CAMPSA-ko biltegiak bonbardatzen ari zela, hileta bat izan

genuen, militarren hegazkinen bonbardaketaren ondorioz hildako

emakume batena. Obusak elizaren gainetik pasatzen

ziren. Eliztarrak zirkinik egin gabe egon ziren elizkizun osoan.

Hildakoaren senarrak, emaztearen heriotza mendekatzeko,

frontera jo zuen hileta amaitu orduko. Trintxerpeko CNTko kideak

Moderno zineman finkatu ziren. Ez zuten gehiegikeriarik

egin; baina, hori bai, orain arao eta orain birao jarduten ziren,

ezin itsusiago. Ni, sotanaz jantzita ibiltzen bainintzen, arraro

begiratu bai, baina inoiz ez zidaten irainik egin.

1936ko irailaren 13an, goizeko 09:30ean sartu ziren herrian

Francoren indarrak. Arratsalde hartan paseatzera aterea nintzen

eta ikusi nuen erlijio ohitura eta ideietatik aparte samar ibilitako

hainbat lagunek adeitsu agurtzen nindutela. Usteko zuten, nonbait,

apaizak egoeraren jabe ginela jada. Etxera bueltan nintzela,

Lizarrerriko bi erreketerekin egin nuen topo. Bizarra egitera

zihoazen kanpoan. Gonbidatu nituen etxera, euren burua txukuntzera,

eta halaxe egin zuten. Haiekin izan nuen elkarrizketan

ulertu nuen gorri eta nazionalista guztiak “garbitzeko”

asmoarekin zetozela. Adibidez, gizon bat hil zuten, UGTko

txartela zuelako, besterik gabe; hala arrazoitu zidaten. Eurak

etxean zeudela artean, beste errekete batek jo zuen atea, Miguel

Vidaurrek. Nafarroako apaizgai bat zen, ordena txikiagoetan

ordenatua ordurako. Nire etxean ostatu hartzeko asmoarekin

zetorren, bere burua gonbidatuta. Hartu nuen. Oiartzungo fron-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!