11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

138 I

Ta len ikusi-gabeko

zuaitz berri bat zegoan

erdian, guzien buru…

Aren gerizak erri-baratzak

ezin-hilkor egin ditu.

Xabier Lizardi, 1931

F

RANCISCO RABANEDA POSTIGO (1903-1937)

gudari pasaitarra Santoñako El Duesoko kartzela

barruan, heriotzaren zain zegoela, bere

seme-alabei bere azken pentsamenduak

idazteari ekin zion, “tan sólo he luchado por

una causa que me creo justa y leal” aitortzen zien; “impulso

generoso de querer mantener una justicia de emancipación y

libertad”. Indar sinboliko handia da bere fusilamenduarena.

Belaunaldi oso batek Espainiako II. Errepublikaren garaian

abiarazitako eskubide berdintasunen zabalkunde eta indartze

bidea eten zuten, beste gauza askorekin batera, faxisten matxinadak,

36ko gerrak eta Francisco Francok gerraren ostean ezarritako

diktadurak. Francisco Rabanedaren asasinatzearen

uneak galera hori laburbiltzen eta irudikatzen du une tragiko

bakarrean.

Xamurtasun handiz idatzi zituen Francisco Rabanedak bere

azken hitzak. Kartzelako bere idatziek erakusten dutenez,

inolako damurik gabe eta ideietan tinko hil zen, eta baikor ageri

zen etorkizunari begira ere; oroimena baitzuen aldarri, “trozo

histórico que refleje la justicia de nuestra lucha”; justiziazko

oroimen historikoaren berreskurapena alegia.

Gerren eta indarkeriazko gatazken legatua korapilatsua eta

era askotakoa da, eta azpiegitura-suntsiketak eta beldurrezko

erregimen-ezarpenak ez ezik, ‘belaunaldi traumatizatuak’ ere

sortarazten ditu, zeinek oinarri baitituzte desagerpenak; doluetenaldi

edo dolu-ezinak; umezurtz / erbesteratu / eta elbarrien

esperientziak; edota biktimen ahotsak isilarazten dituzten gertaera

historikoen bertsio inposatuak. Legatu honen zati funtsezko

bat jazotako gertaerei buruzko memoria kudeatzean

datza.

Bere iragan traumatikoari aurre egiteko gizarte jakin batek

dauzkan aukerak era askotakoak dira, eta benetan sorta zabala

osatzen dute: ukapen, faltsutasun, ahanztura, isiltasun eta errepresioarekin

hasi eta, batez ere trantsizio politikoaren garaietan,

amnistia-promulgazioekin eta egia-batzordeekin buka.

Aldi berean nahiko baliabide garrantzitsuak eskura ditzakete

egitateak ikertzeko, errudunak auziperatu eta zigortzeko, bikti-

mei kalte-ordainak eskaintzeko, adiskidetze-prozesuak abiarazteko

eta prebentzio-pedagogiak garatzen laguntzeko.

Espainiako Gerra Zibilean zehar giza eskubideen aurka

egindako bortxaketak ugariak izan ziren, eta izugarrikeria

haiek 1936tik 1939ra bitartean ez ezik, denboran areago luzatu

ziren. Matxinoek garaipena eurentzat aldarrikatu ostean,

errepresio gogorra burutu zen garaituen aurka, gerrari beste

metodo batzuen bidez jarraitzeko borondateari lehentasuna

emanez. Diktadura garaian giza eskubideen aurkako bortxaketak

hainbat modutara eta bestelako intentsitatearekin gertatu

zirela ahaztu gabe, borrokaren oroitzapenak, orduan jazotako

izugarrikerienak eta garaituen aurka jarraian zuzendutako

errepresioarenak bizirik iraun dute gatazkatik bizirik ateratakoen

memorian. Diktadorea hil ostean demokraziarako trantsizioaren

protagonistak izandakoen gogoan ere presente egon

zen.

Diktadura osteko trantsizioari inguratu zitzaizkion zertzeladek

hitzarmen inplizitu bat ahalbidetu zuten, eta ondorioz,

joandako garaietan egindako giza eskubideen aurkako bortxaketak

ahaztuta geratu ziren, ahaztarazi ziren, trantsizioko erregimen

berritua sendotu ahal izateko, eta akordio hura 1976ko

Amnistiaren Legean gauzatu zen. Hala ere, ituna zela-eta, errepresioaren

biktimek, jasandako gehiegikeriak salatzearen beldurrez

hain denbora luzez isilik iraun zuten familiek alegia, ez

zuten beren erreparazio moralik ez eta kalte-ordain eskarientzako

erantzunik ere jaso demokraziaren hurrenez hurreneko

gobernuen aldetik. Demokrazia finkatu ostean ere biktimen

memoria isilarazita, 1936-39ko Gerra Zibilean gertatutako

izugarrikerien zati batek ahantzian mantendu du.

Garaituak eta azpiratuak

Gatazkan zehar giza eskubideen aurkako bortxaketa masiboen

eta nazioarteko giza zuzenbidearen aurkako ekintza ugari

burutu ziren, izularri beroko garaian bide-bazterrak eta hilerriak

gorpuz betez. 1936ko martxoan, matxinadaren prestaketa

lanetan ari zela Emilio Mola jeneralak ‘Instrucción

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!